Sexuaren araberako emaitzak adin-tarteka
Hona hemen sexuaren araberako emaitzak adin-tarte guztietan jasotzen dituen taula:
5. taula. Erabilera, sexuaren eta adin-tarteen arabera, urtez urte (%)

Jarraian adin-tarte bakoitzean sexu bakoitzaren emaitzak azaltzen dituzten grafikoak dituzue bakoitzari buruzko balorazio labur batekin.
0-14 adin-tartea
5. grafikoa. Erabilera, 0-14 adin tartean, sexuaren arabera (%).

Balorazioa: Adin tarte honetan emakumezkoek agertu izan dute euskara erabiltzeko joera handiagoa. Aldea urte gehienetan 12-15 puntu ingurukoa izan da, baina 2006an ez da alderik izan.
15-24 adin-tartea
6. grafikoa. Erabilera, 15-24 adin tartean, sexuaren arabera (%).

Balorazioa: Gazteen adin tarte honetan izan da orain arte emakumezko eta gizonezkoen arteko aldea beste guztietan baino nabarmenagoa: 30 puntu ingurukoa. Horixe zen, gainera, neurketak azaltzen zuen daturik kezkagarrienetako bat: adin-tarte honetako mutilen erabilera baxua, kasu batzuetan helduen erabilerarekin alde handirik azaltzen ez zuena. 2006an, aldiz, ez da halako alderik antzematen. Ikusi egin beharko da hurrengo urteetan zer bilakaera ikusten den.
25-64 adin-tartea
7. grafikoa. Erabilera, 25-64 adin tartean, sexuaren arabera (%).

Balorazioa: Nahiz eta emakumezkoek euskaraz egiteko joera handiagoa adierazten duten, adin tarte honetan gazteagoetan baino alde txikiagoak nabari dira izan da orain arteko urte gehienetan. Baliteke, gainera, alde hori txikiagoa izatea umeen presentziarik gabeko erabilera bakarrik kontuan hartuko bagenu. Hau da, emakumeen erabilera handiagoa, neurri batean, honako faktore honengatik izatea: emakumeak sarriago ibiltzen direla umeekin gizonezkoak baino.
65-... adin-tartea
8. grafikoa. Erabilera, 65 urtez gorakoetan, sexuaren arabera (%).

Balorazioa: Nahiz eta zenbait urtetan emakumeek erabilera altuagoa eman ez da alde handirik nabari.
