Haurren presentziaren araberako emaitzak
Azken urteetako neurketetan kontuan hartu ohi den beste aldagai bat haurren presentziarena da, izan ere, datuek erakusten dute elkarrizketetan haurrak izateak edo ez izateak beste adin-tartekoen erabileran ere eragiten duela.
Hona hemen urtez urteko datuak (euskaraz, %). Gauza bat argitu beharra dago: atal honetan "nagusi" esaten denean gazte, heldu eta zahar hartzen direla:
6. taula. Erabilera orokorra, haurren presentziaren arabera, 2001-2006 (%)

9.grafikoa. Erabilera orokorra, haurren presentziaren arabera, 2001-2006 (%)

Esan beharra dago umeen presentziaren aldagaia ez dela urte bakoitzean egin izan diren egun guztietako neurketetan kontuan hartu. Normalean, guztira 5 neurketa egin ohi dira guztira eta 2-3 neurketatan erabili ohi dira sexuaren eragina neurtzeko fitxak eta besteetan umeen presentziaren eragina neurtzekoak. Datuon fidagarritasuna, beraz, txikiagoa izan liteke.
Balorazioa:
- Urtez urteko datuek adierazten dutenez, haurren presentziak eragin nabarmena du beste adin-tartekoen euskararen erabileran. Haurrekin dihardutenean, beste adin-tartekoen erabilera nabarmen igotzen da, urte batzuetan ia-ia haurren arteko erabilera mailatara iristeraino. Horrek erakusten du nagusien artean oso errotuta dagoela haurrei euskaraz egiteko joera eta gero beren artean gaztelaniaz egitekoa.
- Hala ere, presentzia horrek zuzenekoa izan behar du, hau da haurrak elkarrizketan partaide izan behar du, izan ere, bere presentzia soilagatik ez da, urte gehienetan, emaitzetan eragin nabarmenik antzematen.
