Bergara.net

Balorazio orokorra

2007ko neurketa eta azken urteetakoak oinarri hartuta, honako balorazio laburra egingo genuke:

Alde positiboan, bereziki, helduetan gertatzen ari den pausoz pausoko igoera aipatuko genuke: 2007ko emaitza 2006koa baino bajuagoa izan den arren, emaitza ona izan da batez bestekoarekin konparatuta. Badirudi, gainera, igoera hori antzematen dela haurren presentziarik gabeko kasuetan ere. Era berean, nahiz eta azken bi urteak salbuespenak izan, alde positiboan nabarmentzekoa iruditzen zaigu neska gazteek (%15-24 urte bitartekoek), duten erabilera-maila altua % 55 ingurukoa.

Bestalde, alde negatiboan Zubiaurre-San Antonio-Labegaraietan agertzen den erabilera bajua.

Nabarmentzeko beste puntu batzuen artean, berriz, hauek aipa genitzake:

  • Haurren presentziak beste adin-taldeen erabileran duen eragina: haurrekin dihardutenean, beste adin-tartekoen erabilera nabarmen igotzen da, urte batzuetan haurren arteko erabilera-mailara iritsi eta gainditzeraino.
  • Aurreko 3 urteetako neurketetan umeen erabileran goranzko joera izan zen arren, aurten emaitza apala eman du eta badirudi geldituta dagoela.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI