Emaitza orokorrak: urtez urteko bilakaera
1. taula. Erabilera orokorra, urtez urteko bilakaera (%).

1. grafikoa. Erabilera orokorra, urtez urteko bilakaera (%).

Balorazioa:
- Urtetik urtera hainbat gorabehera somatzen dira eta nahiz eta 2005, 2006 eta 2007ko emaitzak batez bestekoak baino altuagoak diren, itxaron egin beharko da goranzko bilakaera garbi bat dagoen esateko.
- Edozein modutan esan beharra dago, horrek ez duela esan nahi euskararen erabilera bere barnean guztiz egonkorra eta berdina denik, oro har, gertatzen ari dena honako hau baita: adin-tarte batzuetan (helduetan, adibidez) euskararen erabilera gorantz doa eta beste batzuetan (zaharretan, esaterako) beherantz. Hori 3.3. puntuan ikus daiteke. Haur eta gazteen kasuan, berriz, ez da une honetan bilakaera garbirik ikusten.
