Adin tartekako emaitzak
Neurketako datuak adin taldeka bereizita jaso ditugu, adin-taldeok, honela banatuta:
Haurrak: 0-14 urte bitartekoak.
Gazteak: 15-24 urte bitartekoak
Helduak: 25- 64 urte bitartekoak
Zaharrak: 65 urtetik gorakoak
Adin-tartekako emaitzen azterketa hau da, gure ustez, garrantzitsuenetako bat, etorkizunean izan dezakegun egoera aurreikusteko balio baitigu. Hona hemen urtez urte orain arte egindako neurketa guztietan jasotako datuak (euskaraz %):
3. taula. Erabilera adin-tarteka, urtez urte (%).

3. grafikoa. Erabilera adin-tarteka, urtez urte (%).

Balorazioa:
- 2007. urtean euskararen erabilera altuena agertu dutenak haurrak dira berriz ere, eta ondoren gazteek jarraitzen diete. Helduek eta zaharrek aldiz, oso antzeko emaitza agertu dute.
- Adin-tarte bakoitzaren bilakaerari erreparatuta, berriz, honakoa esan liteke:
- Haurrak. Aspaldiko urteetan nahiko egonkor egon da %60 inguruan Aurreko 3 urteetako neurketek goranzko joera txiki bat erakusten zuten baina aurten joera hori erabat aldatu da. Ondorioz, ikusi egin beharko da hurrengo urteetan zer bilakaera duen.
- Gazteak. Lehenengo neurketetatik hona adin-tarte honetan izan da igoerarik handiena: 40 puntukoa. Hala ere, 1998az geroztik, %45 eta %55 artean dabil eta ikusi egin beharko da hurrengo urteetan zer bilakaera duen.
- Helduak. Azkeneko urteetan antzematen zen goranzko bilakaera konfirmatu egin da, neurri batean, nahiz eta iazko emaitza (neurketak egiten hasiz geroztik, inoizko onena) baino bajuagoa izan.
- Zaharrak. Zaharren bilakaerari erreparatuta, azkeneko urteetan erabilerak beheranzko joera nabarmena izan du eta aurten ere hori konfirmatu egin da. Nabarmentzekoa da lehenengo bi neurketetan (1983 eta 1988an) adin-tarte hau izan zela emaitzarik altuena eman zuena eta, aldiz, azkeneko 4 neurketetatik 3tan berau izan dela erabilera bajuena agertu duena.
