Sexuaren araberako emaitzak
Azkeneko urteetako neurketetan kontuan hartu da sexuaren aldagaia ere eta hurrengo orrialdeetan ikusiko dugunez, datu esanguratsuak ikus litezke. Hona hemen datu orokorrak urtez urte:
4. taula. Erabilera, sexuaren arabera, urtez urte (%)

Esan beharra dago sexuaren aldagaia ez dela orain arte urte bakoitzean egin izan diren egun guztietako neurketetan kontuan hartu. Normalean, guztira 5 neurketa egin ohi dira urte bakoitzean eta 2-3 neurketatan erabili izan da sexuaren eragina neurtzeko fitxak eta besteetan umeen presentziaren eragina neurtzekoak. Azken bi urteetan , aldiz, egun guztietan neurtu da sexuaren eragina.
4.grafikoa. Erabilera, sexuaren arabera, urtez urte (%)

Balorazioa:
- Lehenengo urtean izan ezik, emakumezkoak dira urtero euskara erabilera handiena adierazten dutenak. Alderik nabarmenena 2001eko datuetan ageri da.
- Hala ere, interesgarria iruditu zaigu sexuen konparaketa adin-tarteka ere egitea emaitzok ez baitira berdinak adin-tarte guztietan.
