Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Euskara zerbitzua »  Hizkuntza egoeraren azterketak »  Euskararen kaleko erabileraren neurketa 2007 »  2007ko emaitzak eta bilakaera »  Sexuaren araberako emaitzak adin-tarteka

Sexuaren araberako emaitzak adin-tarteka

Hona hemen sexuaren araberako emaitzak adin-tarte guztietan jasotzen dituen taula:

5. taula. Erabilera, sexuaren eta adin-tarteen arabera, urtez urte (%)

Erabilera, sexuaren eta adin-tarteen arabera, urtez urte, taula

Jarraian adin-tarte bakoitzean sexu bakoitzaren emaitzak azaltzen dituzten grafikoak dituzue bakoitzari buruzko balorazio labur batekin.

0-14 adin-tartea

5. grafikoa. Erabilera, 0-14 adin tartean, sexuaren arabera (%).

Erabilera, 0-14 adin tartean, sexuaren arabera, grafika

Balorazioa:

  • Adin tarte honetan emakumezkoek agertu izan dute euskara erabiltzeko joera handiagoa. Aldea urte gehienetan 12-15 puntu ingurukoa izan da, eta 2007an 7 puntukoa. 2006ko azterketan, aldiz, ez zen alderik nabarmendu.

15-24 adin-tartea

6. grafikoa. Erabilera, 15-24 adin tartean, sexuaren arabera (%).

Erabilera, 15-24 adin tartean, sexuaren arabera, grafika

Balorazioa:

  • Gazteen adin tarte honetan izan da orain arte emakumezko eta gizonezkoen arteko aldea beste guztietan baino nabarmenagoa: 30 puntu ingurukoa. Horixe zen, gainera, neurketak azaltzen zuen daturik kezkagarrienetako bat: adin-tarte honetako mutilen erabilera baxua, kasu batzuetan helduen erabilerarekin alde handirik azaltzen ez zuena. 2006an eta 2007an, aldiz, ez da halako alderik antzematen. Ikusi egin beharko da hurrengo urteetan zer bilakaera ikusten den.

25-64 adin-tartea

7. grafikoa. Erabilera, 25-64 adin tartean, sexuaren arabera (%).

Erabilera, 25-64 adin tartean, sexuaren arabera, grafikoa

Balorazioa:

  • Nahiz eta emakumezkoek euskaraz egiteko joera handiagoa adierazten duten, adin tarte honetan gazteagoetan baino alde txikiagoak nabari izan dira orain arteko urte gehienetan. Baliteke, gainera, alde hori txikiagoa izatea umeen presentziarik gabeko erabilera bakarrik kontuan hartuko bagenu. Hau da, gerta liteke emakumeen erabilera handiagoa, neurri batean, honako faktore honengatik izatea: emakumeak sarriago ibiltzen direla umeekin gizonezkoak baino.

65-... adin-tartea

8. grafikoa. Erabilera, 65 urtez gorakoetan, sexuaren arabera (%).

Erabilera, 65 urtez gorakoetan, sexuaren arabera, grafikoa

Balorazioa:

  • Nahiz eta zenbait urtetan emakumeek erabilera altuagoa eman, beste hainbat urtetan (horien artean da 2007a) ez da ez da alde nabaririk agertu.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI