Haurren presentziaren araberako emaitzak
Azken urteetako neurketetan kontuan hartu ohi den beste aldagai bat haurren presentziarena da, izan ere, datuek erakusten dute elkarrizketetan haurrak izateak edo ez izateak beste adin-tartekoen erabileran ere eragiten duela.
Hona hemen urtez urteko datuak (euskaraz, %). Gauza bat argitu beharra dago: atal honetan "nagusi" esaten denean gazte, heldu eta zahar hartzen direla:
6. taula. Erabilera orokorra, haurren presentziaren arabera, 2001-2007 (%)
Esan beharra dago haurren presentziaren aldagaia ez dela orain arte urte bakoitzean egin izan diren egun guztietako neurketetan kontuan hartu. Normalean, guztira 5 neurketa egin ohi dira urte bakoitzean eta 2-3 neurketatan erabili izan da sexuaren eragina neurtzeko fitxak eta besteetan umeen presentziaren eragina neurtzekoak. 2006an eta aurten, aldiz, egun guztietan neurtu dira bi aldagaiok.

9.grafikoa. Erabilera orokorra, haurren presentziaren arabera, 2001-2007 (%)

Balorazioa:
- Urtez urteko datuek adierazten dutenez, haurren presentziak eragin nabarmena du beste adin-tartekoen euskararen erabileran. Haurrekin dihardutenean, beste adin-tartekoen erabilera nabarmen igotzen da, urte batzuetan haurren arteko erabilera-mailara iritsi eta gainditzeraino. Horrek erakusten du nagusien artean oso errotuta dagoela haurrei euskaraz egiteko joera eta gero beraien artean gaztelaniaz egitekoa.
- Hala ere, presentzia horrek zuzenekoa izan behar du, hau da haurrak elkarrizketan partaide izan behar du, izan ere, bere presentzia soilagatik ez da, urte gehienetan, emaitzetan eragin nabarmenik antzematen.
