Haurren presentziaren araberako emaitzak, adin-tarteka
Interesgarria iruditu zaigu haurren presentziak gainontzeko adin-tarteetako bakoitzean duen eragina aztertzea. Hala ere, atal honetan ez dugu 15-24 adin-tartea kontuan hartu adin-tarte horretako kopuru absolutuak oso txikiak direlako eta, beraz, bertako emaitzen fidagarritasuna oso baxua delako. Ikus dezagun 25-64 urte bitartekoetan eta 65 urtez gorakoetan zer gertatzen den.
25-64 adin-tartea
7. taula. Erabilera 25-64 adin-tartean, umeen presentziaren arabera (%).

10. grafikoa. Erabilera 25-64 adin-tartean, umeen presentziaren arabera (%).

Balorazioa:
- Alde batetik, aipatu beharra dago haurren presentziak ikaragarrizko eragina duela helduen erabileran.
- Bestetik, taulak agertzen du emaitza positibo bat: 2001etik 2007rako emaitzak hartuz gero, erabilerak, haurren presentziarik gabe, hots, nolabaiteko kanpoko eraginik barik, goranzko joera nabarmena azaltzen du, nahiz eta 2007an 2006an baino emaitza apalagoak izan.
65 urtez gorakoak
8. taula. Erabilera 65 urtez gorakoetan, umeen presentziaren arabera (%).

11. grafikoa. Erabilera 65-.. adin-tartean, umeen presentziaren arabera (%).

Balorazioa:
- Adin-tarte honetan ere, haurren presentziak eragin nabarmena du zaharren erabileran; hala ere, eragin hori helduen kasuan baino txikiagoa da urterik gehienetan.
