EBPN. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia
Zer da EBPN?
Udalaren gidaritzarekin eta herritarren eta entitateen adostasunarekin bideratu nahi den plan (neurri eta ekintza multzo) bat, honako helburua duena: bergararrei euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzea eta Bergarako ohiko hizkuntza euskara izatea.
Partehartzaileen elkarlana eta adostasuna lortzeko Euskararen Aholku Batzordea (EAB) osatu da.
EBPNren historia
- Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak, 1999ko abenduaren 10ean onartu zuen Euskara Biziberritzeko Plan Orokorra.
- 2003ko maiatzaren 12an onartu zuen Bergarako Udaleko Osoko bilkurak EBPN 2003-2007 plan estrategikoa.
- 2004ko maiatzaren 24an onartu zuen Bergarako Udaleko Osoko bilkurak Euskararen Aholku batzordea ofizialki izendatzeko proposamena
EAB (Euskararen Aholku Batzordea)
