Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Euskara zerbitzua »  EBPN. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia »  Euskararen Aholku Batzordea (EAB)

Euskararen Aholku Batzordea (EAB)

Zer da Euskararen Aholku Batzordea?

  • Euskara biziberritzeko planaren barruan partehartzaileen elkarlana eta adostasuna lortzea helburu duen lantaldea.
  • Udalari EBPN garatzeko aholkua ematea helburu duen lantaldea.
  • Euskararen inguruko joera desberdinen agertokia.

Aholku batzordearen osaera

Euskararen Aholku Batzordea Udaleko eta gizarteko esparru edo sektoreetako ordezkari eta adituz osatuta dago. Batzuk herriko erakunde jakin bateko ordezkari dira eta beste batzuk euren sektoreko jakitunak.

Partaideak:

  • Euskara batzordeburua
  • Udaleko Ogasuneko zinegotzia.
  • Udaleko Euskara zerbitzuburua
  • Udal Euskaltegiko arduraduna.
  • 11 kide, esparruetan esanguratsuak direnen artean aukeratuak:
    • Euskalgintzako ordezkariak: Jardun.
    • Familia bidezko jarraipena: aditu/aritu bat.
    • Irakaskuntza: Berritzeguneko ordezkaria.
    • Euskalduntze-alfabetatzea: AEK
    • Teknologia berriak: Goienako ordezkaria,
    • Enpresa-mundua: enpresa bateko planeko teknikaria.
    • Merkataritza: Bedelkarreko ordezkaria.
    • Aisia: aditu/aritu bat.
    • Kirola: BKEko ordezkaria.
    • Erlijioa: herriko parrokietako ordezkari bat.
    • Corpus plangintza: Badiharduguko ordezkari bat...
    • Liburugintza: aditu/aritu bat.
    • Kulturgintza: kultur elkarte bateko ordezkaria.
    • Hedabideak, publizitatea: Goienako ordezkaria.

Azpibatzordeak

Esparru bakoitzeko normalizazio-planak sektoreko agenteen partehartzearekin bideratzeko, azpibatzordeak sortuko dira.

Azpibatzordeetako kideak

Azpibatzordeak honela osatuta daude:

  • Esparruaz arduratuko den euskara teknikaria
  • Esparru(ar)ekin lotutako udal zerbitzuko teknikariak
  • Esparruko euskalgintzako ordezkaria.
  • Herriko aholku batzordeko ordezkaria(k)
  • Esparruko edo esparruetako beste ordezkari batzuk.

Abian diren azpibatzordeak

Hauek dira dagoeneko osatuta dauden azpibatzordeak eta bakoitzaren helburuak:

Euskalduntze/alfabetatzea

Bergarako helduak euskara ikastera eta alfabetatzera animatzea eta ikasitakoa erabilerarekin uztartzea, esparru desberdinetako beharrak ere, kontutan hartuta.

Lan mundua (industria)

Bergarako enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko planak abian jartzeko egitasmoa bideratzea, langileen eta enpresen partehartzearekin.

Aisialdia, kirolak, kultura, erlijioa

Aisialdiko, kiroleko, kulturako, erlijioko... entitateek antolatzen dituzten ekintzetan eta euren barruko funtzionamenduan euskararen erabilera eta kalitatea sustatzea.

Irakaskuntza arautua

Irakaskuntza arautuan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa) euskararen erabilera eta kalitatea bultzatzea.

Corpus-a

Honako helburuak ditu besteak beste: Bergarako euskara jaso eta zabaltzea, bergararren ahozko jarduna hobetzeko bideak eskaintzea...

IKT-ak

Gaur egun gizarteko esparru guztietan gero eta indar handiagoa duen komunikazio moduetako bat, teknologia berrien bidezkoa, euskaraz garatzeko bideak lantzea.

Batzorde orokorra, Gizarteratzeko azpibatzordea

Gizartean EBPN herri mailako proiektu batu eta partehartzaile gisa agertzeko behar d(ir)en ekimena(k) antolatzea eta herrian, esparruz esparru, euskara normalizatzeko egiten diren ahaleginak plazaratzea. Esparru guztiei eragingo dien azpibatzordea izango da.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI