Bergara.net

Euskara planak enpresetan

enpresetako planak kartela

Loturak

Bideoa

Laguntzen arautegia, eskabidea







Sarrera

Lan-mundua da gizarteko esparru erdaldunena. Eta, ostera, egundoko inportantzia duen arloa da, lana bizitzaren zati nagusietako bat delako.

Enpresek, hala ere, ekarpen handia egin dezakete euskal gizartea gero eta elebidunagoa izan dadin lan-munduko eragile guztien (enpresaburuak, sindikatuak eta langileak) laguntza eta parte-hartzearekin.

Euskara-planak enpresetan

Euskararen erabilera normalizatzeko, planak diseinatu eta inplementatzen dira enpresetan.

Edozein enpresak izan dezake bere plana. Planak neurrira egiten dira, enpresa bakoitzaren beharrei egokituta.

Erakundearen irudia eta komunikazioa, kanpo harremanak eta barne harremanak dira planen bidez lantzen diren esparruak. Hala ere, ez dago derrigor esparru guztiak batera landu beharrik, egingarri eta probetxuzkoenak baizik. Hizkuntza-irizpideak ere, gaiarekin batera lantzen dira, orain lortzen direnak geroan ere iraun dezaten.

Euskara-planak Bergarako enpresetan

Dagoneko sei enpresatan jarri dira martxan planak Bergaran eta beste batzuek ere interesa azaldu dute. Une honetan, 2007ko urte hasieran, euskara-planak dituzten enpresak honako hauek dira:

  • Arcelor S.A.
  • Construcciones Mecánicas Jose Lazpiur S.A.
  • Geyser-Gastech
  • GKN Driveline Lazpiur S.L.
  • Soraluce S. Coop
  • Tratamientos Termicos T.T.T. S.A.

Sindikatuen parte hartzea eta lan-munduko azpibatzordea. Edozein esparrutan planak bideratzerakoan garrantzi berezia du partaideen ahalik eta kontsentsurik zabalena lortzeak. Hori dela eta Bergaran lan-munduko planak bideratzeari ekin zitzaionean, sindikatuen babesa lortzeko ahalegina egin zen eta gaur egun herriko CCOO, ELA, ESK, LAB, eta UGT sindikatuek plan hauek bultzatzen eta babesten dituzte.

Bestalde, parte hartze zabal hori bermatze aldera, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan 2005ean sortu zen lan munduko azpibatzordea, honako kideak dituena:

  • Sindikatuetako ordezkariak
  • Enpresa buruen ordezkariak
  • Aholkularitza enpresen ordezkariak
  • Euskara planak martxan dituzten enpresen ordezkariak
  • Lanbide Heziketako ordezkariak
  • Euskalaneko ordezkaria
  • Euskaren Aholku Batzordeko ordezkaria
  • Udaleko enplegu teknikaria
  • Udaleko euskara teknikaria

Bertan aztertzen eta adosten dira urte bakoitzean jarraitu beharreko ildoak.

Dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzak eta Udalak dirulaguntzak ematen dituzte euskara-planak aurrera eramateko.

Udalaren laguntzen gaineko informazio zehatzagoa webgunearen honako atal honetan jaso daiteke: www.bergara.net/Udala/Antolaketa/euskara/zerbitzuak

2007rako ildo nagusiak

Bergarako Udala 2005ean hasi zen lan-munduko euskararen normalizazioa lantzen eta 2007ra arteko plana diseinatu zuen. 2006an Eusko Jaurlaritzak esparru horretarako LanHitz izeneko programa jarri zuen abian eta, horren ondorioz, Udalak zenbait aldaketa erantsi dizkio planari: 15 langiletik gorako enpresen sentsibilizazioa Jaurlaritzaren esku laga da eta Udala, berriz, 15 langiletik beherakoetara zuzenduko da. Aurten, halaber, Lanbide Heziketako ikasleen eta sindikatuetako kideen formazioa landu nahi da euskara-planen inguruan.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI