Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa zerbitzuka »  Euskara zerbitzua »  EBPN. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia »  Bergaran Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia »  EINGOU hitzarmena: arlo sozio-kulturalean euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoa

EINGOU hitzarmena: arlo sozio-kulturalean euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoa

Euskara hitzarmenaren kartela

Loturak

Bideoa









Sarrera

Ume eta gazteekin lan egiten duten herriko hainbat entitatek Euskara Bultzatzeko Hitzarmena sinatu zuten 1991n. 1995ean bigarren sinatze-ekitaldia egin eta 1998ra bitartean, udal teknikari baten laguntza eta jarraipenarekin, aurrerapauso nabarmenak eman ziren egitasmoan parte hartu zuten herriko talde eta elkarteen artean, batik bat ume eta gazteen eskolaz kanpoko munduan euskara bultzatzearen aldetik.

Hemen 1991ko hitzarmenaren sinatzaileak eta zabaldu zen kartela:

Hitzarmeneko sinadurak

Baina elkarlan hori alde batera laga zen 1998an, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzua beste arlo batzuetan lanean hasi zelako.

Hori dela eta, orduko esperientzia hura positibotzat jota eta oinarri eta abiapuntutzat hartuta, orain berriz sinatu nahi da hitzarmena, helburu nagusia ere lehengo berbera izanik: entitate horien funtzionamendua eta antolatzen dituzten ekintzak euskalduntzea.

2008ko hitzarmenaren logoa:

Hitzarmeneko sinadurak











Orain arteko urratsak eta asmoak

Hona hemen gaia bideratzeko orain arte eman diren urratsak eta aurrera begirako asmoak:

  • 2006an herriko talde eta entitateen zerrenda hartu eta, batik bat, ume eta gazteekin lanean zebiltzan guztiekin (aisialdiko, kulturako, kiroleko zein erlijioko taldeekin, ikastetxeekin, akademiekin eta abarrekin) harremanetan jarri zen Udaleko Euskara Zerbitzua. Helburua talde horietako barne funtzionamendua eta kanpora begirako jarduerak zein hizkuntzatan egiten ziren jakitea; hau da, hizkuntzaren inguruko diagnosia egitea.
  • Asmoen berri emateko prentsaurrekoa eman zen 2006ko martxoaren 29an

Hitzarmenaren sinaketa













  • Jarraipen Batzordea eratu genuen. Elkarlan hori bideratu nahian, arlo sozio-kulturaleko aditu batzuekin elkartu, aholkuak eta proposamenak jaso, aztertu eta denon artean adostu ahal izateko, batzordetxo bat antolatu eta lehen bilera bat egin genuen 2006ko martxoaren 16an. Batzorde honetara kirol eta kulturako arloetako kide bana, katekesi taldeetako kide bat, Hezkuntzako kide bat, Jardun elkartearen ordezkari bat, Udaleko Kultura teknikaria, Udaleko Kirol teknikaria eta EMUN enpresako teknikaria gonbidatu genituen eta euren aholkuak oso baliagarriak izan dira hasiera-hasieratik.
  • Bergarako 73 entitate bisitatu eta galdetegi baten bidez hizkuntza-egoeraren berri jaso ondoren, elkarlanean eman ditzakegun aurrerapausoak aztertu genituen.
    Hemen galdetegiaren bidez jasotako hizkuntza-datuen laburpena (power point, 406 kb)
  • Eta azterlan horretatik dator 2008ko apirilaren 12an, ekitaldi publiko baten, sinatu den HITZARMENA eta, hitzartutako konpromisoak betetzeko, Udaletik eskainiko diren LAGUNTZAK (pdf, 168kb).
    Hemen hitzarmena sinatu duten entitateen zerrenda.
  • Edozein modutan, hitzarmena irekia da eta aurrerantzean ere beste entitateren batek parte hartu nahiko balu, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko litzateke.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI