Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Argitalpenak »  Euskara »  Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak

Idatziak: etxejabeen komunitateetako agiriak

Eskuartean duzun liburuxka hau da Idatziak sortako bigarren idatzi bilduma. Iaz Idatziak: gonbitak, zorion agurrak, oharrak... liburuxka argitaratu genuen. Aurten, berriz, etxejabeen komunitateetako agirien bilduma kaleratu dugu. Bi liburuok helburu bera dute: euskara zabaltzen eta normalizatzen laguntzea, eta hartarako idatzi ereduak eskaini ditugu. Izan ere, geroago eta gehiago zarete euskara normal erabiltzeko ahaleginetan ari zaretenok.

Horregatik, bada, Debagoieneko udaletako euskara zerbitzuetatik eskaintzen dugun hizkuntza aholkularitza zerbitzuan, aurrerapauso bat gehiago eman nahi dugu, eta zuen beharrei erantzuteko idatzi sorta hau prestatu dugu. Guztia ahalik eta modurik errazenean azaltzen saiatu gara, zuentzat eguneroko jardunean euskarari toki handiagoa egiteko tresna erabilgarria izan dadin.

Liburuxkaren azala, sarrera eta aurkibidea, PDF formatuan (612 Kb).


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI