Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Deialdiak »  Bekak eta dirulaguntzak

Bekak eta dirulaguntzak

Euskara Zerbitzuaren dirulaguntzak


Justo Garate Arriola beka

Bergaran 1900. urtean jaiotako Justo Garate Arriola jakintsuaren omenez, 1992an sortu zuen Bergarako Udalak bere izena daraman urteroko beka, giza-zientzien alorrean ikertzaile gazteen artean ikerketa sustatzeko helburuaz.

Giza zientzien barnean beka hau Euskal Herriari dagozkion Soziologia, Historia eta Euskal Filologiaren gaiei zuzendua dago, eta hauetako arlo bat ikertzeko ematen da txandaka urtero.

Euskaraz egina izan behar du ikerketa lanak, 6.000 eurokoa da, 11 hilabeteko iraupena du eta Diplomatuak diren gazteei zuzendua dago.

Aukeraketakoan kontuan hartzen dira eskegilearen espediente akademikoa, ikerketa proiektuaren interesa eta bideragarritasuna eta Bergarako Udal Artxiboko fondoaren erabilpena.

Ebaluaketa Batzordean parte hartzen dute Justo Garate Arriolaren ordezkoak, Eusko Ikaskuntza eta Bergarako UNEDeko adituak eta Udaleko Alderdi Politikoen ordezkariak.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI