2002ko edizioa
2002 Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa (XVII. Edizioa)
Aurtengo oinarriak
1. Lehiaketa honetan Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek har dezake parte.
2. Lan guztiak argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3. Adinaren arabera, bost talde egingo dira:
- 1994-95ean jaioak.
- 1992-93an jaioak.
- 1990-91ean jaioak.
- 1987-88-89an jaioak.
- 1986an edo aurretik jaioak.
4. Literatur lanen generoari dagokionez, lehenengo lau taldeetan ipuinak izan beharko dute eta 5. taldean bi atal izango dira: ipuinena eta olerkiena. Pertsona berak ezin izango du genero bereko lan bat baino gehiago aurkeztu.
5. Lan bakoitzeko 3 kopia bidali beharko dira. Bestalde, laugarren eta bosgarren taldeetako lanak DIN A-4 orrietan, tarte bikoitzez, makinaz idatzita aurkeztuko dira. Lanek ondorengo luzera izan beharko dute:
- 1., 2. eta 3. taldeak: gehienez bi orrialde.
- 4. taldea: 2 orrialdetik 5era.
- 5. taldea: 3 orrialdetik 10era.
6. Idazle bakoitzak sobre handi batean ondorengo hauek sartuko ditu:
- Idazlana, egilearen izenik jarri gabe. Izenaren ordez goitizen bat jarriko du.
- Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honen barrenean dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta.
7. Lanak "Literatura Lehiaketa" izenburuaz Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura bidali edo eramango dira.
8. Lanak bidaltzeko edo entregatzeko epea apirilaren 10ean bukatuko da eta sariak maiatzaren 25ean, larunbata, emango dira Bergarako Zabalotegi aretoan, eguerdiko hamabietan.
9. Honako hauek izango dira banatuko diren sariak:
| 1. SARIA | 2. SARIA | 3. SARIA | |
|---|---|---|---|
| 1. taldea | Material didaktikoa | Material didaktikoa | Material didaktikoa |
| 2. taldea | Material didaktikoa | Material didaktikoa | Material didaktikoa |
| 3. taldea | Material didaktikoa | Material didaktikoa | Material didaktikoa |
| 4. taldea | 105 euro | 75 euro | 57 euro |
| 5. taldea (ipuinak) |
260 euro | 200 euro | 140 euro |
| 5. taldea (olerkiak) |
260 euro | - | - |
Horrez gain, partehartzaile guztien artean euskarazko aldizkari batzuen harpidetzak zozketatuko dira.
10. Saritutako lan guztiak epaimahaiaren eskutan geldituko dira. Saridun gertatzen direnek Windowseko Word programan edo konpatiblean ekarri beharko dituzte gero beren lanak, argitaratzeko.
11. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.
12. Ezin izango da entregatutako lanik erretiratu.
Partehartzaile kopurua
- Lehen taldea: 72 lan.
- Bigarren taldea: 138 lan.
- Hirugarren taldea: 103 lan.
- Laugarren taldea: 73 lan.
- Bosgarren taldea: 35 ipuin y 3 olerki lan
Guztira: 424 lan.
Saridunak
Lehen taldean (1995-96 jaioak):
- 1. saria: "Alex eta Jorge galduta". Maddi Txintxurreta Agirregabiria.
- 2. saria: "Oilo baten bizitza". Mikel Retolaza Coranti.
- 3. saria: "Sagutxo txikia". Borja Hernando Roman.
Bigarren taldean (1993-94ean jaioak):
- 1. saria: "Galtzagorriak eta gizakiak". Josu Mentxaka Garcia.
- 2. saria: "Mamu zintzoa". Nahia Revilla Egiguren.
- 3. saria: "Nire amonaren istorioak". Elena Egino Laborda.
Hirugarren taldean (1991-92an jaioak):
- 1. saria: "Oilaskoa eta azeria". Antxon Azkarate Barruso.
- 2. saria: "Glup txikia". Markel Elkoroiribe San Vicente.
- 3. saria: "Lore hostoa". Maddi Laskurain Ibarguren.
Laugarren taldean(1988-89-90ean jaioak):
- 1. saria: "Mendekuaren taupadak". Jone Fernandez Iglesias.
- 2. saria: "Ostiral gauero". Izargi Vega Mas.
- 3. saria: "Bizitzaren kolpeak". Irati Altuna Meabe.
- 3. saria: "Haurtzaroko oroitzapenak". Xabier Irazabal Zabala.
Bosgarren taldean (1987an edo aurretik jaioak) (ipuina):
- 1. saria: "Muskitxuko basoa". Iker Ugalde Alberdi. Eguzki lorea.
- 2. saria: "Argitasuna iluntasunean". Maddi Iñarra Ibarguren.
- 3. saria: "Manuel burubeltzaren bizikera". Natalio Juaristi Aranburu.
- 3. saria: "Heriotzaren zaporea". Oihana Hernandez Ortiz de Urbina.
Bosgarren taldean (olerkia):
- 1. saria: "Betiko". Agurtzane Crespo Eguren.
Epaimahaia
- Juan Martin Elexpuru.
- Miguel Angel Ekoroberezibar.
- Esteban Antxustegi
- Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak.
