Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Deialdiak »  Ikastaroak eta lehiaketak »  Koldo Eleizalde Lehiaketak »  2003ko edizioa

2003ko edizioa

Koldo Eleizalde literatura lehiaketa 2003, XVIII. Edizioa

Aurtengo oinarriak.

Partehartzaile kopurua.

Aurtengo saridunak

Epaimahaiko kideak


Aurtengo oinarriak

1. Lehiaketa honetan Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek har dezake parte.

2. Lan guztiak argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

3. Adinaren arabera, bost talde egingo dira:

  • 1. taldea: 1995-96ean jaioak.
  • 2. taldea: 1993-94an jaioak.
  • 3. taldea: 1991-92an jaioak.
  • 4. taldea: 1988-89-90ean jaioak.
  • 5. taldea: 1987an edo aurretik jaioak.

4. Literatur lanen generoari dagokionez, lehenengo 4 taldeetan ipuinak izan beharko dute eta 5. taldean bi atal izango dira: ipuinena eta olerkiena. Pertsona berak ezin izango du genero bereko lan bat baino gehiago aurkeztu.

5. Lan bakoitzeko 2 kopia bidali beharko dira. Bestalde, laugarren eta bosgarren taldeetako lanak DIN A-4 orrietan, tarte bikoitzez, makinaz idatzita aurkeztuko dira. Lanek ondorengo luzera izan beharko dute:

  • 1., 2. eta 3. taldeak: gehienez bi orrialde.
  • 4. taldea: 2 orrialdetik 5era.
  • 5. taldea: 3 orrialdetik 10era.

6. Idazle bakoitzak sobre handi batean ondorengo hauek sartuko ditu:

  • Idazlana, egilearen izenik jarri gabe. Izenaren ordez goitizen bat jarriko du.
  • Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honen barrenean dagoen “Egilearen datuak” atala, beteta.

7. Lanak "Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa" izenburuaz Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura bidali edo eramango dira.

8. Lanak bidaltzeko edo entregatzeko epea apirilaren 30ean bukatuko da eta sariak ekainaren 14an, larunbata, emango dira Bergarako Zabalotegi aretoan, eguerdiko hamabietan.

9. Honako hauek izango dira banatuko diren sariak:

banatuko diren sariak
1. SARIA 2. SARIA 3. SARIA
1. taldea Material didaktikoa Material didaktikoa Material didaktikoa
2. taldea Material didaktikoa Material didaktikoa Material didaktikoa
3. taldea Material didaktikoa Material didaktikoa Material didaktikoa
4. taldea 105 euro 75 euro 57 euro
5. taldea
(ipuinak)
260 euro 200 euro 140 euro
5. taldea
(olerkiak)
260 euro - -


Honez gain, partehartzaile guztien artean euskarazko aldizkari batzuen harpidetzak zozketatuko dira.

10. Saritutako lan guztiak epaimahaiaren eskutan geldituko dira. Saridun gertatzen direnek Windowseko Word programan edo konpatiblean ekarri beharko dituzte gero beren lanak, argitaratzeko.

11. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.

12. Ezin izango da entregatutako lanik erretiratu.


Partehartzaile kopurua

  • Lehen taldea: 98 lan
  • Bigarren taldea: 156 lan
  • Hirugarren taldea: 146 lan
  • Laugarren taldea: 80 lan
  • Bosgarren taldea: 26 ipuin eta 3 olerki

Guztira: 509 lan.

Aurtengo saridunak

Lehen taldea (1994-95 jaioak):

  • 1. Saria: "Maiteren urtebetetzea". Uxue Lazkano Dovao.
  • 2. Saria: "Ordenagailua eta bere lagunak". Ainhoa Etxeberria Olabarria.
  • 3. Saria: "Piraten kalaberak". Maddi Txintxurreta.

Bigarren taldea (1992-93an jaioak):

  • 1. Saria: "Kulamiri ez zaizkio egun lainotsuak gustatzen". Ane Barragan Guridi.
  • 2. Saria: "Irfanen istorioa". Julen Muruamendiaraz Arana.
  • 3. Saria: "Aitor eta Pantxika". Ane Etxaniz Zubizarreta.

Hirugarren taldea (1990-91an jaioak):

  • 1. Saria: "Yoko aspertu da zirkuan". Idoia Larrañaga De la Presa.
  • 2. Saria: "Sute misteriotsua". Josu Iñarra.
  • 3. Saria: "Nick eta Xabierren abentura paregabeak". Josu Irizar Gantxegi.

Laugarren taldea (1987-88-89an jaioak):

  • 1. Saria: "Portzelanazko panpina". Hiart Bolinaga Lete.
  • 2. Saria: "Pantxika itsusi". Miren Aranguren Ranero.
  • 3. Saria: "Aske izan nahi zuen txoria". Ane Elorza Retolaza.

Bosgarren taldea (1986an edo aurretik jaioak) (ipuina):

  • 1. Saria: "Bizitza motza". Garazi Olabarria Elizondo.
  • 2. Saria: "Ipuin egizkoak, apur bat ahobero!" Natalio Juaristi Aramburu.
  • 3. Saria: "Oroitzapenak". Maddi Iñarra Ibarguren.
  • 4. Saria: "Bigarren zaindaria". Jaione Yera Garmendia.

Bosgarren taldea (olerkia):

  • 1. Saria: "Artista existentzialistak". Iosu Aranzabal Abaitua.


Epaimahaiko kideak eta balorazioa

  • Juan Martin Elexpuru
  • Miguel Angel Elkoroberezibar
  • Esteban Antxustegi
  • Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak

Nabarmentzekoa da, alde batetik, guztira izan den partaidetza handia.

Lanen mailari dagokienez, berriz, epaimahaikoen iritziz, beste urte batzuetakoaren antzekoa izan da eta bada maila oneko lanen multzo polit bat.

Aipagarritzat jo dute bosgarren taldeko lehenengo lanaren orijinaltasuna eta bigarren lanak azaltzen duen umorea eta gerra aurreko istorioekin gozatzeko eskaintzen duen aukera.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI