2004ko edizioa
2004 Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa, XIX. Edizioa
Oinarriak
1-. Partehartzaileak: Lehiaketa honetan Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek har dezake parte bakarka zein taldeka. Pertsona berak, bakarka, bi generotan parte hartu ahal izango du, gehienez ere.
2-. Lan berriak: Lan guztiak orijinalak eta inoiz saritu, argitaratu edo emititu gabeak izan beharko dute.
3-. Generoak, adin-taldeak, lanen luzera, sariak: Honako hauek izango dira:
- 3.1. Ipuina
Gaia: librea.
Bost talde izango dira jaioturtearen arabera eta lanen luzera eta sariak hauek izango dira:
| Taldea | Jaioturtea | Luzera | 1. saria | 2. saria | 3. saria |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 1996-97 | 0-2 orrialde |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
| 2 | 1994-95 | 0-2 orrialde |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
| 3 | 199-1993 | 0-2 orrialde |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
| 4 | 1989-90-91 | 2-5 orrialde |
105 | 75 | 57 |
| 5 | 1988 edo aurretik |
3-10 orrialde |
260 | 200 | 140 |
Laugarren eta 5. taldeko lanak tarte bikoitzez makinaz idatzita aurkeztu beharko dira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
- 3.2.- Bertsoak
Gaia, neurria, doinua: libreak.
Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:
| Taldea | Jaiourtea | Bertso-kopurua | 1. saria | 2. saria |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 1992-93 | 3-6 bertso | Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
| 2 | 1989-90-91 | 4-8 bertso | Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
| 3 | 1988 edo aurretik |
8-12 bertso | 150 | 75 |
Bertsoak paperean eta zinta edo CDren batean kantatuta aurkeztu beharko dira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
- 3.3.- Komiki-tira.
Gaia: librea.
Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta sariak hauek izango dira:
| Taldea | Jaioturtea | 1. saria | 2. saria |
|---|---|---|---|
| 1 | 1992-93 | Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
| 2 | 1989-90-91 | 60 | 40 |
| 3 | 1988 edo aurretik |
100 | 60 |
Tiraren tamaina: 29 x 10 cm-ko tirak izan beharko dira, nahi adina biņetatan banatuta.
Egile bakoitzak 3 tira aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere.
- 3.4.- Ipuin-kontaketa edo antzerkia.
Gaia: librea.
Genero honetan taldeek hartuko dute parte. Hiru multzo izango dira partehartzaileen jaioturtearen arabera:
| Taldea | Jaioturtea | 1. saria | 2. saria |
|---|---|---|---|
| 1 | 1998an edo ondoren |
Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira. | |
| 2 | 1992-1997 | Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira. | |
| 3 | 1991 edo aurretik. |
260 | 200 |
Lanak bideo-zintan grabatuta aurkeztu beharko dira eta talde bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Aukeratutako lanik onenak GOITBk grabatu eta emitituko ditu.
4.- Lanak aurkezteko modua.
Lanak kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan. Kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
- "Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketak" izenburua.
- Lanaren generoa: ipuina, bertsoa...
- Taldea: 1. taldea, 2. taldea...
Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira:
- a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, bideoaren...) bi kopia. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
- b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honen honetan dagoen "Egilearen datuak" atala, beteta.
5.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea.
Lanak bidaltzeko edo entregatzeko epea apirilaren 21ean bukatuko da eta sariak ekainaren 5ean, larunbata, emango dira Bergarako Zabalotegi aretoan, eguerdiko hamabietan.
6.- Partehartzea saritzea.
Partehartzaile guztien artean euskarazko aldizkari batzuen harpidetzak zozkatuko dira.
7.- Saritutako lanak epaimahaiaren eskutan geldituko dira eta beste guztiak ekainaren 30era arteko epean jaso ahal izango dituzte egileek.
8.- Epaimahaia.
Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak aukeratutako pertsonek osatuko dute.
9.- Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.
Babeslea: Kutxa
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Goiena Komunikazio Zerbitzuak
Partehartzaileak:
Aurten 382 lan aurkeztu dira
- Ipuin idatziak. 347 lan: lehenengo taldean 104 aurkeztu dira, bigarrenean 85, laugarrenean 53, bosgarrenean 18.
- Bertsoak. 14 bertso sorta: 11 lehenengo taldean, 2 bigarren taldean eta 1 hirugarren taldean.
- Ipuin kontaketa/antzerkia. 5 lan: 3 antzerki (1 lehenengo taldean eta 2 bigarren taldean) eta bi ipuin kontaketa (lehenengo taldean).
- Komikiak. 16 komiki. 15 lehenengo taldean eta 1 hirugarren taldean.
Irabazleak
Ipuina
1. Taldea (1996-97 bitartekoetan):
- 1. Saria: "Herensugea eta printzesa". Asier Sanpietro.
- 2. Saria: "Dinosaurio txikia". Beņat Renner.
- 3. Saria: "Lorea eta zaldia. Olatz Alberdi.
2. Taldea (1994-95 bitartekoetan):
- 1. Saria: "Usain txarreko bota". Jone Eguren.
- 2. Saria: "Gaztarik jaten ez zuen xagutxoa". Ainhoa Etxeberria.
- 3. Saria: "Oporretako abenturak". Andoni Dukun.
3. Taldea (1992-93an jaiotakoen artean):
- 1. Saria: "Bera eta ni, gu". Ane Barragan.
- 2. Saria: "Itsasoan galduta". Amaia Santamaria.
- 3. Saria: "Paula eta patata koloretsua". Amaia Begiristain.
4. Taldea (1989-91 bitartekoetan):
- 1. Saria: "Zel, pertsona bitxia". Pedro Estevez.
- 2. Saria: "Begia, begi truk". Andoni Garcia.
- 3. Saria: "Aitonaren gaztaroa". Aitziber Izagirre.
5. Taldea (1988an edo aurretik jaiotakoen artean)
- 1. saria: "Su bortako Aldama". Oier Bolibar.
- 2. saria: "Hesi artetik". Maddi Iņarra.
- 3. saria: "Mila hirurehun eta hirurogeita lau amodiozko hitz, zuretzat". Amaia Amasorrain.
Komikiak
1. Taldea (1992-93an jaioak)
- 1. saria: "P.F. Ikastolan". Asier Lazpiur eta Josu Irizar.
- 2. saria: "Baserrian bizi". Ander Barruso.
Bigarren taldean ez da partaidetzarik izan eta 3.ean saria eman gabe utzi da.
Bertsoak
1. Taldea (1992-93 bitartekoetan)
- 1. saria: "Bizitza". Maitane Arteaga, Mireia Larraņaga eta Marina Iturriaga.
- 2. saria: "Natura". Elene Etxeniz.
2. Taldea (1989-91 bitartekoetan)
- 1. saria: "Euskadi eta euskara". Irati Alberdi.
3. Taldea (1988an edo aurretik jaiotakoetan)
- Akzesita: "Iburreta-Soroa". Julen Alberdi.
Ipuin kontaketa/antzerkia sailean:
1. Taldea (1998 edo ondoren jaioak):
Saridunak (1. eta 2. sariak bereizi gabe):
- "Aladar eta Neera".
- "Beltzuntzeko oihana". San Martin ikastetxeko ikasleak.
2. Taldea (1992-97 jaioak):
Saridunak (1. eta 2. sariak bereizi gabe):
- "Rich familiaren irteera". Mariaren Lagundia ikastolako ikasle taldea.
- "Azterketak". San Martin ikastetxeko ikasle taldea.
Epaimahaiko kideak
- Juan Martin Elexpuru.
- Miguel Angel Elkoroberrezibar.
- Esteban Antxustegi.
- Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak.
