2005eko edizioa
2005 Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketa, XX. edizioa
Oinarriak
1.- Partehartzaileak: Lehiaketa honetan Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek har dezake parte bakarka zein taldeka. Pertsona berak, bakarka, bi generotan parte hartu ahal izango du, gehienez ere.
2.- Lan berriak: Lan guztiak orijinalak eta inoiz saritu, argitaratu edo emititu gabeak izan beharko dute.
3.- Generoak, adin-taldeak, lanen luzera, sariak: Honako hauek izango dira:
- 3.1.- Ipuina
Gaia: librea.
Bost talde izango dira jaioturtearen arabera eta lanen luzera eta sariak hauek izango dira:
| Taldea | Jaioturtea | Luzera | 1. saria | 2. saria | 3. saria |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 1997-98 | 0-2 orrialde |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
| 2 | 1995-96 | 0-2 orrialde |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
| 3 | 1993-1994 | 0-2 orrialde |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
| 4 | 1990-91-92 | 2-5 orrialde |
110 euro | 80 euro | 60 euro |
| 5 | 1989 edo aurretik |
3-10 orrialde |
275 euro | 210 euro | 150 euro |
Laugarren eta 5. taldeko lanak tarte bikoitzez makinaz idatzita aurkeztu beharko dira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
- 3.2.- Bertsoak
Gaia, neurria, doinua: libreak.
Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:
| Taldea | Jaiote urtea | Bertso-kopurua | 1. saria | 2. saria |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 1993-94 | 3-6 bertso | Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
| 2 | 1990-91-92 | 4-8 bertso | 90 euro | 60 euro |
| 3 | 1989 edo aurretik |
8-12 bertso | 175 euro | 90 euro |
Bertsoak paperean eta zinta edo CDren batean kantatuta aurkeztu beharko dira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
- 3.3.- Komiki-tira
Gaia: librea.
Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta sariak hauek izango dira:
| Tartea | Jaioturtea | 1. saria | 2. saria |
|---|---|---|---|
| 1 | 1993-94 | Material didaktikoa |
Material didaktikoa |
| 2 | 1990-91-92 | 90 euro | 60 euro |
| 3 | 1989 edo aurretik |
150 euro | 90 euro |
Tiraren tamaina: 29 x 10 cm-ko tirak izan beharko dira, nahi adina biņetatan banatuta.
Egile bakoitzak 3 tira aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere.
- 3.4.- Ipuin-kontaketa edo antzerkia
Gaia: librea.
Genero honetan taldeek hartuko dute parte. Hiru multzo izango dira partehartzaileen jaioturtearen arabera:
| Taldea | Jaioturtea | 1. saria | 2. saria |
|---|---|---|---|
| 1 | 1999an edo ondoren |
Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira. | Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira. |
| 2 | 1993-1998 | Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira. | Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira. |
| 3 | 1992 edo aurretik. |
275 euro | 210 euro |
Lanak bideo-zintan grabatuta aurkeztu beharko dira eta talde bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Aukeratutako lanik onenak GOITBk grabatu eta emitituko ditu.
4.- Lanak aurkezteko modua.
Lanak kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan. Kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
- "Koldo Eleizalde Literatura Lehiaketak" izenburua
- Lanaren generoa: ipuina, bertsoa...
- Taldea: 1. taldea, 2. taldea...
Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira:
- a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, bideoaren...) bi kopia. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
- b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honen honetan dagoen "Egilearen datuak" atala, beteta.
5.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea.
Lanak bidaltzeko edo entregatzeko epea apirilaren 8an bukatuko da eta sariak maiatzaren 21ean, larunbata, emango dira Bergarako Zabalotegi aretoan, eguerdiko hamabietan.
6.- Partehartzea saritzea.
Partehartzaile guztien artean euskarazko aldizkari batzuen harpidetzak zozkatuko dira.
7.- Saritutako lanak epaimahaiaren eskutan geldituko dira eta beste guztiak ekainaren 20ra arteko epean jaso ahal izango dituzte egileek.
8.- Epaimahaia.
Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak aukeratutako pertsonek osatuko dute.
9.- Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.
Partehartzaileak:
Aurten 556 lan aurkeztu dira, iaz baino 174 gehiago
- Ipuin idatziak. Guztira, 401 ipuin (Iaz, 347): lehenengo taldean 108, bigarrenean 136, hirugarrenean 67, laugarrenean 60, bosgarrenean 30.
- Bertsoak. 15 bertso sorta (Iaz, 14): 10 lehenengo taldean, 2 bigarren taldean eta 3 hirugarren taldean.
- Ipuin-kontaketa/antzerkia. Guztira 44 ipuin-kontaketa edo antzerki saio (Iaz 5): 1 lehenengo taldean eta 42 bigarren taldean eta bat 3. taldean.
- Komikiak. 98 komiki aurkeztu dira guztira (iaz 16): 49 lehenengo taldean, 47 bigarren taldean eta 2 hirugarren taldean.
Irabazleak
Ipuina
1. Taldea (1997-98an jaioak):
- 1. saria. "Azti bikoitza". Garazi Zubizarreta Garitano
- 2. saria. "Ilargia eta eguzkia". Maitane Juaristi
- 3. saria. "Otso beldurtia". Irati Olaziregi Alberdi
2. Taldea (1995-96ean jaioak):
- 1. saria. "Elurrezko panpina". Asier Sampietro Alberdi
- 2. saria. "Txoriak eta ostadarra". Maria Martinez Etxeberria
- 3. saria. "Uso alperra". Amaia Igartua
3. Taldea (1993-94an jaioak):
- 1. saria. "Hegan ez zekien txoria". Leire Igarza Gainza
- 2. saria. "Joi ume lodia". Nekane Muņoz Poza
- 3. saria. "Mitxele ipurtandi". Julen Marquez Zumelaga
4. Taldea (1990-91-92an jaioak):
- 1. saria. "Etxeko lanak". Xabier Aranzeta Alberdi.
- 2. saria. "Mutiko zibernetikoa". Enara Alberdi Abasolo.
- 3. saria. "Erabaki gaitza". Aintzane Oregi Clemente
5. Taldea (1989an edo aurretik jaioak):
- 1. saria. "Pepita eta Pepito". Bixenta Arrillaga Lasa eta Iraitz Lazkano Garitaonaindia.
- 2. saria. "Ziegako oihartzuna". Ane Moņux Txintxurreta.
- 3. saria. "Itzalaren beldur". Ana Peņalva Caceres.
Komikia
1. Taldea (1993-94an jaioak):
- 1. saria. "Txiki txoria". Asier Laria Caballero.
- 2. saria. "Braulio eta bere Brauliokeriak". Elene Etxaniz Agirre.
- 2. saria. "Bi neska-mutilen ama eroetxean". Oihane Axpe Telleriarte.
2. Taldea (1990-91-92an jaioak):
- 1. saria. "Ze ederra zaren". Ander Barruso.
- 2. saria. "Txorimaloa". Aitor Miner.
3. Talea (1989an edo aurretik jaioak):
- 1. saria. "Zebrabideak?". Unai Azkarate Ilarduia.
- 2. saria. "Beti mozkorrak". Ion Iraegi.
Bertsoa
1.Taldea. (1993-94an jaioak):
- 1. Saria: "Martxoak 19". Beņat Etxabe.
- 2. Saria: "Bi mila eta bian". Jokin Etxabe.
2.Taldea. (1990-91-92n jaioak):
- 1. Saria: "Eguneroko maitasuna". Irati Alberdi Iņarra
3.Taldea. (1989an edo aurretik jaioak):
- 1. Saria: "Hausnarketa, minez beteta". Irati Agirreazaldegi.
- 2. Saria: "Bi hitz hemendik". Maitane Azkarate-Askasua.
Ipuin kontaketa/Antzerkia
1.Taldea. (1999an edo ondoren jaioak):
Saridunak:
- "Artzain gezurtia". San Martin ikastetxeko ikasle taldea
2.Taldea. (1993-98an jaioak):
Saridunak (1. eta 2. saririk bereizi barik):
- "Mikel eta Amaiaren ezkontza". Aranzadi ikastolako ikasle taldea.
- "Petranka makilanka". Aranzadi ikastolako ikasle taldea.
- Aipamen berezia: "Niko eta Poxpol". Jon Montiel Linzoain eta Uxue Agirre Madariaga.
3.Taldea. (1992an edo aurretik jaioak):
Saridunak:
- "Euskararen geroa". Ipintza institutuko ikasle taldea.
Epaimahaiko kideak
Epaimahaia genero bakoitzeko zenbait adituk eta Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariek osatu dute.
Balorazioa
Azpimarragarriena partehartzeak, batez ere komikian eta ipuin-kontaketan, izandako gorakada da. Bestalde, aipagarria da ipuin idatzien sailean, 5. taldeko ipuin irabazlea Bixenta Arrillaga Lasa eta Iraitz Lazkano Garitaonaindia ama-ilobek elkarrekin osatua dela.
Sari banaketa
Sari banaketa maiatzaren 21ean, eguerdiko 12etan izango da Zabalotegiko aretoan.
