Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Deialdiak »  Ikastaroak eta lehiaketak »  Koldo Eleizalde Lehiaketak »  2006ko edizioa

2006ko edizioa

2006 Koldo Eleizalde Lehiaketak, XXI. edizioa

Aurtengo oinarriak.

Partehartzaile kopurua.

Aurtengo saridunak.

Epaimahaiko kideak.

Sari banaketa.


Oinarriak

1.- Partehartzaileak: Lehiaketa honetan Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek har dezake parte bakarka zein taldeka. Pertsona berak, bakarka, bi generotan parte hartu ahal izango du, gehienez ere.

Komiki eta bertsoen sailean, 3. taldean, Debagoieneko edozeinek hartu ahal izango du parte.

2.- Lan berriak: Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek berriak izan behar duten edo ez.

3.- Lanak aurkezteko modua: Lanak kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan. Kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:

  • "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua
  • Lanaren generoa: ipuina, bertsoa...
  • Taldea: 1. taldea, 2. taldea...

Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira:

a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, bideoaren...) bi kopia. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.

b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan Egilearen datuak (pdf formatua, 24kb) atala, beteta.

4.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea: Lanak bidaltzeko edo entregatzeko epea apirilaren 28an bukatuko da eta sariak ekainaren 10ean, larunbata, emango dira Bergarako Zabalotegi aretoan, eguerdiko hamabietan.

5.- Partehartzea saritzea: Partehartzaile guztien artean euskarazko aldizkari batzuen harpidetzak zozkatuko dira.

6.- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea: Saritutako lanak Bergarako Udalaren eskutan geldituko dira eta lan berriak argitaratu egingo ditu Udalak. Lehiaketara aurkezteak adierazten du saritutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, saridunek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango. Saritu gabeko lanak, berriz, ekainaren 25era arteko epean jaso ahal izango dituzte egileek eta jaso ezean desegin egingo dira.

7.- Epaimahaia: Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

8.- Gutxieneko maila: Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.

9.- Landuko diren arlo ezberdinak:

9.1 Ipuin idatzia

Gaia: librea.

Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Bost talde izango dira jaioturtearen arabera eta lanen luzera eta sariak hauek izango dira:

Bost talde izango dira jaioturtearen arabera.Lanen luzera eta sariak
Taldea Jaioturtea Luzera 1. saria 2. saria 3. saria
1 1998-99 1-2
orrialde
Material
didaktikoa
Material
didaktikoa
Material
didaktikoa
2 1996-97 1-2
orrialde
Material
didaktikoa
Material
didaktikoa
Material
didaktikoa
3 1994-1995 1-2
orrialde
Material
didaktikoa
Material
didaktikoa
Material
didaktikoa
4 1991-92-93 2-5
orrialde
110 euro 80 euro 60 euro
5 1990 edo
aurretik
3-10
orrialde
275 euro 210 euro 150 euro

Laugarren eta 5. taldeko lanak tarte bikoitzez makinaz idatzita aurkeztu beharko dira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

9.2 Bertsoak

Gaia, neurria, doinua: libreak.

Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera.Bertso-kopurua eta sariak
Taldea Jaiote urtea Bertso-kopurua 1. saria 2. saria
1 1994-95-96 3-6 bertso Material
didaktikoa
Material
didaktikoa
2 1991-92-93 4-8 bertso 90 euro 60 euro
3 1990 edo
aurretik
8-12 bertso 175 euro 90 euro

Bertsoak paperean eta zinta edo CDren batean kantatuta aurkeztu beharko dira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

9.3 Komiki-tira

Gaia: librea.

Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta sariak hauek izango dira:

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera.Sariak
Tartea Jaioturtea 1. saria 2. saria
1 1994-95-96 Material
didaktikoa
Material
didaktikoa
2 1991-92-93 90 euro 60 euro
3 1990 edo
aurretik
150 euro 90 euro

Tiraren tamaina: 29 x 10 cm-ko tirak izan beharko dira, nahi adina biñetatan banatuta. Egile bakoitzak 3 tira aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere. Lehiaketaren helburu nagusietako bat komikien bidez ahozko berbeta lantzea da; beraz, ez da onartuko komiki muturik eta epaimahaiak lanak baloratzerakoan, bereziki baloratuko du komikietako testuen egokitasun eta adierazkortasuna.

9.4 Ipuin-kontaketa edo antzerkia

Gaia: librea.

Hiru multzo izango dira partehartzaileen jaioturtearen arabera:

Hiru multzo izango dira partehartzaileen jaioturtearen arabera
Taldea Jaioturtea 1. saria 2. saria
1 2000n edo
ondoren
Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira. Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
2 1994-1999 Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira. Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
3 1993an edo
aurretik.
275 euro 210 euro

Lanak ikus-entzunezko euskarrian (bideo, DVD...) grabatuta aurkeztu beharko dira eta partehartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Lehiaketaren helburua ahozkotasuna lantzea da eta epaimahaiak lanak baloratzerakoan, kontaketa edo antzezteko modua (ahots modulazioak, isiluneak, entonazioa, gorputz espresioa...) hartuko ditu, batez ere, kontuan. Arrazoi horregatik, ez da, antzerki muturik onartuko eta ez da ezinbestekoa izango kontatuko den ipuina edo antzeztuko den lana orijinala izatea. Edozein kasutan orijinala ez baldin bada, adierazi egin beharko da lanaren izenburua eta egilea.

Partehartzaile kopuruaren arabera, bereizi ahal izango dira ipuin-kontaketa eta antzerkiko sariak.

Antolatzailea: Bergarako Udala. Euskara Batzordea.

Babeslea: KUTXA

Laguntzailea: Goiena Komunikazio Zerbitzuak


Parte hartzaileak

Aurten 519 lan aurkeztu dira.

  • Ipuin idatziak. Guztira, 424 ipuin (Iaz, 401): lehenengo taldean 89, bigarrenean 140, hirugarrenean 69, laugarrenean 93, bosgarrenean 33
  • Bertsoak. 6 bertso sorta (Iaz, 15): 6ak lehenengo taldean.
  • Ipuin-kontaketa/antzerkia. Guztira 17 ipuin-kontaketa edo antzerki saio (Iaz 44): 13 bigarren taldean eta lau 3. taldean.
  • Komikiak. 72 komiki aurkeztu dira guztira (iaz 98): 44 lehenengo taldean, 26 bigarren taldean eta 2 hirugarren taldean.


Irabazleak

Ipuina

1. taldea (1998-99an jaioak)

  • 1. saria. "Liburu Ikustezina". Asier Pérez Etxeberria-Arteun
  • 2. saria. "Eguzkia eta hodeien haserrea". Miren Carnicero Padilla
  • 3. saria. "Armiarma txikia". Ainhoa Olaziregi Alberdi

2. taldea (1996-97ean jaioak)

  • 1. saria. "Kutxara polita". Elene Sasieta Barrutia
  • 2. saria. "Ortzadarra". Nerea Mujika Lopez
  • 3. saria. "Uda eta negua". Maddi Alberdi Garmendia

3. taldea (1994-95an jaioak)

  • 1. saria. "Eguzkia eta Ilargiaren muxua". Kristina Etxeberria
  • 2. saria. "Hartzarekin elkarketa". Ainhoa Etxeberria Olabarria
  • 3. saria. "Pertxenta igela". Uxue Lazkano Dobao

4. taldea (1991-92-93an jaioak)

  • 1. saria. "MSN Messenger". Amaia Jauregi Azkargorta..
  • 2. saria. "Zuhaitz baten historia". Irene Larrañaga Gomez.
  • 3. saria. "Gordonen ametsa". Julen Otaegi Iñurrieta eta Unai Sanchez Luque.

5. TALDEA (1990ean edo aurretik jaioak)

  • 1. saria. "Gasolineran". Ane Barruso Lazkano.
  • 2. saria. "Busti itzazu kalimotxotan". Mikel Igartua Kerejeta.
  • 3. saria. "Zer nahi duzue handitan izatea". Gorka Ormaetxea de Dios

Komikia

1. taldea (1994-95-96an jaioak)

  • 1. saria. "Kristoren komeriak azokan". Maddi Mujika Arrizabalaga.
  • 2. saria. "Kontatzen ez zekien agurea". Jon Zabala.

2. taldea (1991-92-93an jaioak)

  • 1. saria. "xxxxxx". Ainhoa Narbaiza Irizar..
  • 2. saria. "Bonbila Doktorea". Ander Barruso Iturbe.
  • 2. saria. "xxxxxx". Iosu Menchaca Garcia.

3. taldea (1990ean edo aurretik jaioak)

  • 1. saria: Hutsik
  • 2. saria. "Tabakuan legia". Ion Iraegi Otaegi.

Bertsoa

1. taldea. (1994-95-96an jaioak)

  • 1. Saria: "Arrantzalea naiz". Beñat Etxabe.
  • 2. Saria: "Korriketan". Jokin Etxabe.

Ipuin kontaketa/antzerkia

2. taldea. (1994-99an jaioak)

Saridunak (1. eta 2. saririk bereizi barik):

  • "Ebakuntza Umoretsua". San Martin ikastetxeko ikasleak
  • "Yongzhu eskolara dator". Aranzadi ikastolako 3. maila B.

3. taldea. (1993an edo aurretik jaioak)

Saridunak:

  • 1. saria: "Bi lagun ileapaindegian". Aranzadi ikastolako 2 DBH.

Aipamen berezia: Euskararen eguna: Ipintza Institutuko ikasleak.


Epaimahaia

Epaimahaia genero bakoitzeko zenbait adituk eta Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariek osatu dute.


Sari banaketa

Sari banaketa ekainaren 10ean, eguerdiko 12etan izango da Zabalotegiko aretoan.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI