2007ko edizioa
2007 Koldo Eleizalde Lehiaketak, XXII. edizioa
Oinarriak
- Partehartzaileak. Lehiaketa honetan Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek har dezake parte bakarka zein taldeka. Pertsona berak, bakarka, bi generotan parte hartu ahal izango du, gehienez ere.
Komiki eta bertsoen sailean, 3. taldean, Debagoieneko edozeinek hartu ahal izango du parte.
- Lan berriak. Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek berriak izan behar duten edo ez.
- Lanak aurkezteko modua. Lanak kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan. Kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:
-
Koldo Eleizalde Lehiaketakizenburua - Lanaren generoa: ipuina, bertsoa... - Taldea: 1. taldea, 2. taldea...
Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira: a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, DVDaren...) bi kopia. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.
b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen "Egilearen datuak" atala, beteta.
- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea. Lanak bidaltzeko edo entregatzeko epea apirilaren 20an bukatuko da eta sariak ekainaren 2an, larunbata, emango dira Bergarako Zabalotegi aretoan, eguerdiko hamabietan.
- Partehartzea saritzea. Partehartzaile guztien artean euskarazko aldizkari batzuen harpidetzak zozkatuko dira.
- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea. Saritutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta lan berriak argitaratu egingo ditu Udalak. Lehiaketara aurkezteak adierazten du saritutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, saridunek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango. Saritu gabeko lanak, berriz, ekainaren 20ra arteko epean jaso ahal izango dituzte egileek eta jaso ezean desegin egingo dira.
Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.
- Epaimahaia. Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak aukeratutako pertsonek osatuko dute.
- Gutxieneko maila. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.
EGILEAREN DATUAK
Generoa (ipuina,bertsoa...): Egilearen izengoitia: Lanaren izenburua: Egilearen izen-abizenak: Helbidea: Telefonoa: Jaioteguna: Taldea: Ikastetxea: Eposta:
Orri honetako datu pertsonalak Bergarako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko ditu. Datu horiek udal kudeaketarako erabiliko dira bakarrik, baina beste administrazio publikoei edo hirugarrenei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan.
Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute ondorengo helbidera zuzenduta: Bergarako Udala.- San Martín Agirre plaza, 1.- 20.570 Bergara.
IPUIN IDATZIA
Gaia: librea.
Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
Bost talde izango dira jaioturtearen arabera eta lanen luzera eta sariak hauek izango dira:
| Taldea | Jaioturtea | 1. saria | 2. Saria |
|---|---|---|---|
| 1 | 2001ean edo ondoren | Oparigaiz osatutako saria | Oparigaiz osatutako saria |
| 2 | 1995-2000 | Oparigaiz osatutako saria | Oparigaiz osatutako saria |
| 3 | 1994an edo aurretik | 275 euro | 210 euro |
Laugarren eta bosgarren taldeko lanak tarte bikoitzez makinaz idatzita aurkeztu beharko dira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
BERTSOAK
Gaia, neurria, doinua: libreak.
Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:
| Taldea | Jaioturtea | Bertso kopurua | 1. Saria | 2. Saria |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 1995-1996-1997 | 3-6 bertso | Material didaktikoa | Material didaktikoa |
| 2 | 1992-1993-1994 | 4-8 bertso | 90 euro | 60 euro |
| 3 | 1991tik edo aurretik | 8-12 bertso | 175 euro | 90 euro |
Bertsoak paperean eta zinta edo CDren batean kantatuta aurkeztu beharko dira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
KOMIKI-TIRA
Gaia: librea. Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.
Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta sariak hauek izango dira:
| Taldea | Jaioturtea | 1. Saria | 2. Saria |
|---|---|---|---|
| 1 | 1995-96-97 | Material didaktikoa | Material didaktikoa |
| 2 | 1992-93-94 | 90 euro | 60 euro |
| 3 | 1991an edo aurretik | 150 euro | 90 euro |
Tiraren tamaina: 29 x 10 cm-ko tirak izan beharko dira, nahi adina biñetatan banatuta. Egile bakoitzak 3 tira aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere. Lehiaketaren helburu nagusietako bat komikien bidez ahozko berbeta lantzea da; beraz, ez da onartuko komiki muturik eta epaimahaiak lanak baloratzerakoan, bereziki baloratuko du komikietako testuen egokitasun eta adierazkortasuna.
IPUIN-KONTAKETA EDO ANTZERKIA
Gaia: librea. Hiru multzo izango dira partehartzaileen jaioturtearen arabera:
| Taldea | Jaioturtea | 1. Saria | 2. Saria |
|---|---|---|---|
| 1 | 2001ean edo ondoren | Oparigaiz osatutako sariak | Oparigaiz osatutako sariak |
| 2 | 1995-2000 | Oparigaiz osatutako sariak | Oparigaiz osatutako sariak |
| 3 | 1994an edo aurretik | 275 euro | 210 euro |
Lanak ikusentzunezko euskarrian (DVDan,...) grabatuta aurkeztu beharko dira eta partehartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Lehiaketaren helburua ahozkotasuna lantzea da eta epaimahaiak lanak baloratzerakoan, kontakera edo antzezteko modua (ahots modulazioak, isiluneak, entonazioa, gorputz espresioa...) hartuko ditu, batez ere, kontuan. Arrazoi horregatik, ez da, antzerki muturik onartuko eta ez da ezinbestekoa izango kontatuko den ipuina edo antzeztuko den lana orijinala izatea. Edozein kasutan orijinala ez baldin bada, adierazi egin beharko da lanaren izenburua eta egilea.
Partehartzaile kopuruaren arabera, bereizi ahal izango dira ipuin-kontaketa eta antzerkiko sariak. Antolatzailea: Bergarako Udala. Euskara Batzordea. Babeslea: KUTXA Laguntzailea: Goiena Komunikazio Zerbitzuak
Parte hartzaileak
Aurten 489 lan aurkeztu dira.
- Ipuin idatziak. Guztira, 380 ipuin (Iaz, 424): lehenengo taldean 55, bigarrenean 143, hirugarrenean 74, laugarrenean 78, bosgarrenean 30
- Bertsoak. 10 bertso sorta (Iaz, 6).
- Ipuin-kontaketa/antzerkia. Guztira 12 ipuin-kontaketa edo antzerki saio (Iaz 17): 1 lehenengo taldean, 10 bigarren taldean eta 1 hirugarren taldean.
- Komikiak. 87 komiki aurkeztu dira guztira (iaz 72): 82 lehenengo taldean eta 5 bigarren taldean.
Irabazleak
Ipuina
1. TALDEA (1999-2000n jaioak)
1. saria. "Ur tanta bat". Naiara Azkarate Martinez.
2. saria. "Limoia eta gatza". Maddi Arzelus Mariñelarena.
3. saria. "Hanka gabeko armiarma". Ainhoa Gallastegi Arana.
2. TALDEA (1997-1998an jaioak)
1. saria. "Zapaburuen estuasunak". Andoni Mujika Arrizabalaga.
2. saria. "Txorimaloa". Itxaso Calvano Osinaga.
3. saria. "Ane detektibe txikia". Miren Gonzalez Barrutia.
3. TALDEA (1995-1996an jaioak)
1.saria. "Arrantza egiten ez zekien astoa". Karmele Uribesalgo Alzola.
2. saria. "Bi hiztegi arraro xamarrak". Amaia Igartua Ugalde.
3. saria. "Isatsik ez zuen astoa". Oier Ugalde Gonzalez.
4. TALDEA (1992-93-94an jaioak)
1. saria. "Maite dut". Iratxe Aiastui Herranz.
2. saria. "Nor zara?". Joane Amasorrain.
3. saria. "Barnetegiko hilketa". Xabi Berasategi.
5. TALDEA (1991an edo aurretik jaioak)
1. saria. "Merezi al du...". Olatz Etxeberria Jauregi.
2. saria. "Artzain baten testamentua". Andoni Iparragirre Conget
3. saria. "Hormek ezkutatzen dutena". Aintzane Oregi Clemente
3. saria. "Nolako zortea, halako bizitza". Miren Juldain Mondragon.
Komikia
1. TALDEA (1995-96-97an jaioak)
1. saria. "Rocky eta Paula". Jone Eguren Balzategi.
2. saria. "Idoia eta bere lagunak". Carolina Mahecha Satizabal.
2. saria. "Ahatearen denborapasak". Joseba Osa.
2. TALDEA (1992-93-94an jaioak)
1. saria. "Maitasuna". .Aitzol Gutierrez Betialarrangoitia
2. saria. "Musika talde bateko abeslari ez izatearen desabantaila". Ander Barruso Iturbe.
Bertsoa
1.TALDEA. (1995-96-97an jaioak)
1. Saria: "Eskola eguna". Irati Rodriguez eta Karmele Uribesalgo.
2. Saria: "Goizetan komeriak". Ainhoa Etxeberria Olabarria.
2.TALDEA. (1992-93-94an jaioak)
1. Saria: "Koloretako ametsak". Marina Retolaza Arriola.
2. Saria: "Lur planeta". Beñat Etxabe Leturia.
3.TALDEA. (1991an edo aurretik jaioak)
1. Saria: "Hausnartzen". Aitzol Iturbe Beristain.
2. Saria: "Txakur txapelketa". Julian Ramirez de Okariz.
Ipuin kontaketa/Antzerkia
1.TALDEA. (2001ean edo ondoren jaioak)
Saridunak (1. eta 2. saririk bereizi barik):
"Izei txikia" San Martin Herri eskola.
2.TALDEA. (1993an edo aurretik jaioak)
Saridunak:
"Gaztairik onenak Arantzazukoak" Aranzadi ikastola.
"Izarrak eta Lirali printzesa" (Ipuin kontaketa). Aranzadi ikastola.
3.TALDEA. (1991an edo aurretik jaioak)
Saridunak:
"Matxinada Sukaldean" Mariaren Lagundia ikastola.
Epaimahaia
Epaimahaia genero bakoitzeko zenbait adituk eta Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariek osatu dute.
Sari banaketa
Sari banaketa ekainaren 2an, eguerdiko 12etan izango da Zabalotegiko
