Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Deialdiak »  Ikastaroak eta lehiaketak »  Koldo Eleizalde Lehiaketak »  2008ko edizioa

2008ko edizioa

2008 Koldo Eleizalde Lehiaketak, XXIII. edizioa

Aurtengo oinarriak.

Partehartzaile kopurua.

Aurtengo saridunak.

Epaimahaiko kideak.

Sari banaketa.

Oinarriak

1.- Partehartzaileak. Lehiaketa honetan Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edozeinek har dezake parte bakarka zein taldeka. Pertsona berak, bakarka, bi generotan parte hartu ahal izango du, gehienez ere.

Komiki eta bertsoen sailean, 3. taldean, Debagoieneko edozeinek hartu ahal izango du parte.

2.- Lan berriak. Oinarri hauetako genero bakoitzari buruzko azalpenetan agertzen da aurkeztutako lanek berriak izan behar duten edo ez.

3.- Lanak aurkezteko modua. Lanak kartazal handi batean bidali edo entregatu beharko dira Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan. Kartazalaren kanpoko aldean honako hauek idatziko dira:

  • "Koldo Eleizalde Lehiaketak" izenburua.
  • Lanaren generoa: ipuina, bertsoa...
  • Taldea: 1. taldea, 2. taldea...

Kartazal handian, berriz, honako hauek sartuko dira:

a) Lanaren (idazlanaren, komikiaren, DVDaren...) bi kopia. Lanean bertan ez da egilearen izenik jarriko; horren ordez goitizen bat jarriko da.

b) Beste sobre txiki bat, kanpoan egilearen izengoitia eramango duena eta barruan orri honetan dagoen "Egilearen datuak" atala, beteta.

4.- Lanak aurkezteko epea eta sari-ematea. Lanak bidaltzeko edo entregatzeko epea apirilaren 4an bukatuko da eta sariak maiatzaren 17an, larunbata, emango dira Bergarako Udaletxeko Areto Nagusian, eguerdiko hamabietan.

5.- Partehartzea saritzea. Partehartzaile guztien artean euskarazko aldizkari batzuen harpidetzak zozkatuko dira.

6.- Jabetza-eskubideak eta lanak berreskuratzea. Saritutako lanak Bergarako Udalaren eskuetan geldituko dira eta lan berriak argitaratu egingo ditu Udalak. Lehiaketara aurkezteak adierazten du saritutako lanen eskubideak Udalari ematen zaizkiola eta, beraz, saridunek ez dute lanok argitaratzeagatik sariaz aparteko beste ordainik izango. Saritu gabeko lanak, berriz, ekainaren 15era arteko epean jaso ahal izango dituzte egileek eta jaso ezean desegin egingo dira.

Saritutako lanen egileek argitaratu ahal izango dute beren lana beste argitalpen batzuetan ere baina bertan adierazi beharko dute Bergarako Udalak antolatutako Koldo Eleizalde lehiaketan saritua izan dela.

7.- Epaimahaia. Epaimahaia Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak aukeratutako pertsonek osatuko dute.

8.- Gutxieneko maila. Epaimahaiaren iritziz, talderen batean aurkeztutako lanek, gutxieneko mailarik ez balute, sariak beste taldeetakoei gehituko litzaizkieke, edota hurrengo lehiaketarako gorde.

Egilearen datuak

Generoa (ipuina,bertsoa...):
Egilearen izengoitia:
Lanaren izenburua:
Egilearen izen-abizenak:
Helbidea:
Telefonoa:
Jaioteguna:
Taldea:
Ikastetxea:
Eposta:

Orri honetako datu pertsonalak Bergarako Udalak behar bezala baimendutako fitxeroetan sartuko ditu. Datu horiek udal kudeaketarako erabiliko dira bakarrik, baina beste administrazio publikoei edo hirugarrenei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoan, aurreikusitako kasuetan.

Interesdunek datuak eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango dute ondorengo helbidera zuzenduta: Bergarako Udala.- San Martín Agirre plaza, 1.- 20.570 Bergara.

IPUIN IDATZIA

Gaia: librea.

Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Bost talde izango dira jaioturtearen arabera eta lanen luzera eta sariak hauek izango dira:

Parte hartzeko multzoak
Taldea Jaioturtea Luzera 1. saria 2. Saria 3. Saria
1 2000-01 1-2 orrialde Material didaktikoa Material didaktikoa Material didaktikoa
2 1998-99 1-2 orrialde Material didaktikoa Material didaktikoa Material didaktikoa
3 1996-97 1-2 orrialde Material didaktikoa Material didaktikoa Material didaktikoa
4 1993-94-95 2-5 orrialde 110 80 60
5 1992 edo aurretik 3-10 orrialde 275 210 150

Laugarren eta 5. taldeko lanak tarte bikoitzez makinaz idatzita aurkeztu beharko dira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

BERTSOAK

Gaia, neurria, doinua: libreak.

Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta bertso-kopurua eta sariak hauek izango dira:

Parte hartzeko multzoak
Taldea Jaioturtea Bertso kopurua 1. Saria 2. Saria
1 1996-97-98 3-6 bertso Material didaktikoa Material didaktikoa
2 1993-94-95 4-8 bertso 90 60
3 1992 edo aurretik 8-12 bertso 175 90

Bertsoak paperean eta CD edo DVD batean kantatuta aurkeztu beharko dira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

KOMIKI-TIRA

Gaia: librea.

Lanek orijinalak eta inoiz saritu eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Hiru talde izango dira jaioturtearen arabera eta sariak hauek izango dira:

Parte hartzeko multzoak
Taldea Jaioturtea 1. Saria 2. Saria
1 1996-97-98 Material didaktikoa Material didaktikoa
2 1993-94-95 90 60
3 1992 edo aurretik 150 90

Tiraren tamaina: 29 x 10 cm-ko tirak izan beharko dira, nahi adina biņetatan banatuta.

Egile bakoitzak 3 tira aurkeztu ahal izango ditu gehienez ere. Edozein kasutan, egile berak ezingo du sari bat baino gehiago jaso.

Lehiaketaren helburu nagusietako bat komikien bidez ahozko berbeta lantzea da; beraz, ez da onartuko komiki muturik eta epaimahaiak lanak baloratzerakoan, bereziki baloratuko du komikietako testuen egokitasun eta adierazkortasuna.

IPUIN-KONTAKETA EDO ANTZERKIA

Gaia: librea.

Hiru multzo izango dira partehartzaileen jaioturtearen arabera:

Parte hartzeko multzoak
Taldea Jaioturtea 1. Sariak 2. Sariak
1 2002an edo ondoren Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira. Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
2 1996-2001 Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira. Ez da, berez, 1. eta 2. saririk bereiziko. Oparigaiz osatutako bi sari emango dira.
3 1995ean edo aurretik 275 210

Lanak ikusentzunezko euskarri digitalean (DVDan,...) grabatuta aurkeztu beharko dira eta partehartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

Lehiaketaren helburua ahozkotasuna lantzea da eta epaimahaiak lanak baloratzerakoan, kontakera edo antzezteko modua (ahots modulazioak, isiluneak, entonazioa, gorputz espresioa...) hartuko ditu, batez ere, kontuan. Arrazoi horregatik, ez da, antzerki muturik onartuko eta ez da ezinbestekoa izango kontatuko den ipuina edo antzestuko den lana orijinala izatea. Edozein kasutan orijinala ez baldin bada, adierazi egin beharko da lanaren izenburua eta egilea.

Partehartzaile kopuruaren arabera, bereizi ahal izango dira ipuin-kontaketa eta antzerkiko sariak.

Antolatzailea: Bergarako Udala. Euskara Batzordea.

Babeslea: KUTXA

Laguntzailea: Goiena Komunikazio Zerbitzuak


Parte hartzaileak

Aurten 507 lan aurkeztu dira.

  • Ipuin idatziak. Guztira, 462 ipuin (Iaz, 380): lehenengo taldean 33, bigarrenean 122, hirugarrenean 160, laugarrenean 66, bosgarrenean 81
  • Bertsoak. 8 bertso sorta (Iaz, 10).
  • Ipuin-kontaketa/antzerkia. Guztira 4 ipuin-kontaketa edo antzerki saio (Iaz 12)
  • Komikiak. 33 komiki aurkeztu dira guztira (iaz 87)


Irabazleak

IPUINA

1. TALDEA (2000-01ean jaioak)

1. saria. "Untxi betaurrekoduna". Aitor Garitano Agirreolea.

2. saria. "Bongo Marrazoa". Naiara Azkarate Martinez.

3. saria. "Karmele eta perretxiko beltza". Miriam Moņux Ugalde.

2. TALDEA (1998-1999an jaioak)

1. saria. "Tximeleta mendian". Ane Laskurain Arrese- Igor.

2. saria. "Txipi basoan galduta". Miren Carnicero Padilla.

3. saria. "Koloretako arkatzak". Mariņe Diaz Arizmendi.

3. TALDEA (1999-1997an jaioak)

1.saria. "Komiki galdua". Ander Feo Martin.

2. saria. "Naturako zuhaitzak". Irati Olaziregi Alberdi.

3. saria. "Zuhaitza". Itxaso Alberdi

4. TALDEA (1993-94-95ean jaioak)

1. saria. "Berri txarren postontzia". Beņat Etxabe Leturia.

2. saria. "Exodoa". Ion Mikel Aiastui Aristimuņo.

3. saria. "Hozkailu aspertua". Jone Eguren.

5. TALDEA (1992an edo aurretik jaioak)

1. saria. "Joana". Amaia Azpeitia Garitano.

2. saria. "Kolore berri bat". Gorka Maiztegi Etxeberria

KOMIKIA

1. TALDEA (1996-97-98an jaioak)

1. saria. "Zuhaitz bakarra". Olatz Alberdi Etxeberria.

2. saria. "Ondo birzikla ezazu". Nerea Mujika Lopez.

2. saria. "Planeta nahastuak". Mikel Sanchez Karasatorre.

2. TALDEA (1993-94-95ean jaioak)

1. saria. Ion Odriozola Sagasta.

2. saria. Ione Eguren Balzategi

3. TALDEA (1992an edo aurretik jaioak)

1.saria. "Almendrukoaren trukoa" Ander Barruso Iturbe

BERTSOA

1. TALDEA. (1996-97-98an jaioak)

1. Saria: "Nire maittia". Pello Etxaniz eta Mikel Eguren.

2. Saria: "Gure astean". Olatz Mateos, Elene Sasieta eta Nerea Etxaniz.

2. TALDEA. (1993-94-95ean jaioak)

1. Saria: "Autobiografi atxiki bat". Jokin Etxabe eta Beņat Etxabe

3. TALDEA. (1992an edo aurretik jaioak)

1. Saria: "Bizi ezazu oraina, iragana ametsa bait da". Marina Retolaza Arriola

IPUIN KONTAKETA / ANTZERKIA

1. TALDEA. (2002an edo ondoren jaioak)

Saridunak (1. eta 2. saririk bereizi barik):

  • "Zela dastau ilargixa" San Martin Herri eskola.

2. TALDEA. (1996-2001ean jaioak)

Saridunak (1. eta 2. saririk bereizi barik):

  • "Zaharren egoitzan" Aranzadi ikastola.

3. TALDEA. (1995ean edo aurretik jaioak)

  • 1.saria: "Marizikin" Nagore Menor, Mariaren Lagundia ikastola.
  • 2.saria: Aranzadi Ikastola, DBHko ikasleak.


Epaimahaia

4.- EPAIMAHAIA

Epaimahaia genero bakoitzeko zenbait adituk eta Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariek osatu dute.


Sari banaketa

5.- SARI BANAKETA

Sari banaketa maiatzaren 17an, eguerdiko 12etan izango da Bergarako Udaletxeko Areto Nagusian.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI