Bergara.net

Oinarriak

Bergarako Udalaren laboralen plantillan hutsik dauden zortzi garbitzaile lanpostu betetzeko lehiaketa-oposizioa arautuko duten oinarriak.

Oharra: Deialdiak jasotzen duen galdetegian adierazten diren gaiei buruzko informazioa eskuratu daiteke AGORROSINGO bulegoetan.

Dena den, ohartarazten da emango den informazio hau orientazio bat dela eta Udala ez dela izan ditzakeen akatsen edo hutsuneen erantzule egingo.

Hemen duzue eskabidea egiteko orria (pdf formatuan, 111 KB)

1.- Deialdiaren xedea.

2.- Izangaien baldintzak.

3.- Eskabideak.

4.- Instantziak.

5.- Izangaiak onartzea.

6.- Oposizioaren antolamendua.

7.- Oposizioa.

8.- Oposizioko ariketen garapena.

9.- Lehiaketa faseko merituak.

10.- Lehiaketa-oposizioko azken kalifikazioa.

11.- Deialiaren betebeharrak kreditatzea.

12.- Kontratazioa-praktikaldia.

13.- Lan poltsa

14.- Dokumentazioa itzultzea.

15.- Prozesuaren argitalpenak.

16.- Gorabeherak.

17.- Inpugnazioa.

18.- I Eranskina.



1.- DEIALDIAREN XEDEA

Oinarri hauen xedea Bergarako udalaren langile laboralen plantillan hutsik dauden 8 garbitzaile lanpostu lehiaketa-oposizio libre bidez betetzeko deialdia arautzea da.

Lanpostuek 1. hizkuntza eskakizuna dute, ez derrigorrezkoa. Lanpostu horietako bat lan-jardun osokoa da. Beste zazpiak, berriz, lan-jardun partzialekoak dira, eta lan-egutegiaren arabera dagokien dedikazioa izango dute; batez beste, % 67koa. Dedikazio hori zerbitzuaren premien arabera moldatuko da, premia berriak sortzen diren heinean.

Egutegia eta ordutegia Udalak urtero ezarriko duena izango da kasu guztietan 6 lanpostu Agorrosingo kirol eremuan garbiketa-lanak egiteko dira eta ordutegia zerbitzuaren premia eta beharren arabera antolatuko da. Hasiera batean, eta udalak kontrakoa erabakitzen ez duen bitartean, gaueko ordutegia izango dute, betiere lanpostuen izaera eta premia bereziei erantzunez.

Beste lanpostu bat Udaletxea bera garbitzekoa da eta arratsaldeko ordutegia du, arratsaldeko 14:30etatik aurrera. Zortzigarren lanpostua Angiozarren udalak ematen dituen garbiketa-zerbitzuei aurre egitekoa da (eskola, dispensarioa, aldagelak, saloia, liburutegia...).

Lanposturik lortu gabe oposaketako azterketak gainditzen dituzten izangaien zerrenda lanpostu berdinetan edo antzekotan iraunkorrak ez diren langile-beharrak betetzeko erabili ahal izango da. Hauek dira deialdi honen xedeko lanpostuetan bete beharreko funtzioak:

  • Udaletxeko garbitzaileak: udaletxearen garbiketa orokorra egitea.
  • Angiozarren, udalarenak diren edo udalak garbiketa-zerbitzua egiteko ardura duen hainbat eraikuntzen garbiketa egitea (eskola, dispensarioa, aldagelak, saloia, liburutegia...).
  • Beste 6 lanpostuenak: Agorrosingo kirol eremua garbitzea

Gora



2.-IZANGAIEN BALDINTZAK

Lehiaketa-oposizioan onartua izan eta parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

a) Europa Batasuneko edozein estatuko, edota hitzartutako herrialde bateko nazionalitatea edukitzea abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 37. artikuluan xedatutakoaren arabera langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea. Hau da:

Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango du, halaber, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; bai eta haren ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere, haien kontura bizi badira.

Halaber, parte hartu ahal izango dute euren bizilekua Espainiako estatuan duten guztiek, aurreko paragrafoetan sartuta egon gabe ere. Hautatuak izanez gero, kasu horretan, kontratua formalizatu aurretik egiaztatu beharko dute kontratuaren xedea den jarduera egiteko administrazio-baimena dutela.

b) 16 urte beterik izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

c) Diziplina-espediente batez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

d) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

e) Lanpostuaren beraren eginkizunak normal betetzea galaraziko lukeen eritasunik eta tatxa fisikorik nahiz psikikorik ez edukitzea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da, bakoitzari egingo zaion Osasun azterketaren bidez.

f) Eskolaratze ziurtagiria edukitzea.

Gora



3.-ESKABIDEAK

Eskabideak Bergarako Udaleko Erregistroaren Bulegoan eskuratu ahal izango dira eta oinarri hauetan Eranskin gisa doan eredu normalizatuari egokitutakoak izango dira. Lehiaketa-oposizioan onartua izateko eskatuz beteko diren eskabideak Bergarako Udaleko alkate-lehendakariari zuzenduko zaizkio eta eskabide horiek onartuak izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Deialdiko bigarren (2) oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela azaldu beharko dute izangaiek. Baldintzok betetzeko epemuga eskabideak aurkezteko eguna izango da.

b) Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

  1. A.N.aren fotokopia.

Eskabidean alegatutako merituak egiaztatzeko dokumentuak, lehiaketaren fasean baloratzeko.

Ez dira baloratuko eskabidearekin batera behean adierazitako moduan egiaztatzen ez diren merituak.

Esperientzia Enpresa-ziurtagirien bitartez edo zerbitzua eskaini zaion Administrazioak luzatutako ziurtagirien bitartez egiaztatu beharko da. Ziurtagiri horietan kontratuaren iraupena eta betetako funtzioak zehaztu beharko dira. Alor pribatuko esperientzia kontratua edo enpresa agiria Gizarte Segurantzaren kotizazioen agiriaren bidez egiaztatu beharko da.

Prestakuntza osagarriari buruzko meritua egiaztatzeko aurkezten den dokumentazioan, iraupena zehaztu beharko da. Prestakuntzaren iraupenik zehazten ez bada, Epaimahai kalifikatzailearen esku geratuko da meritu hori baloratzea edo ez. c) Izangaiek Oposizioaren faseko ariketak autonomia-erkidegoko zein hizkuntzatan egin nahi dituzten adierazi beharko dute eskabidean.

Eskabideak, behar bezala beteta, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita hurrengo hogei laneguneko epearen barruan aurkeztu beharko dira Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean.

Eskaerak Posta bulegoetan ere aurkeztu ahal izango dira Udaleko Alkate-udalburuari zuzenduta, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Gutunazal irekian aurkeztuko dira, ziurtatuak izan aurretik Posta bulegoko funtzionarioak eskabideak aurkezteko epearen barruko data eta zigilua ipini ahal izateko. Horrela bakarrik ulertuko da instantziak Posta bulegoan utzi ziren egunean izan dutela sarrera Udaleko Erregistro Orokorrean.

Gora



4.-IZANGAIAK ONARTZEA

Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, Alkate-Udalburuak onartu eta baztertutako izangaien behin behineko zerrenda eta Epaimahai kalifikatzailearen kide titular eta ordezkoen zerrenda onartuko du. Bi zerrenda horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta udaletxeko iragarki taulan erakutsiko dira; 10 egun naturaleko epea emango da erreklamazioak egiteko, azaroaren 26ko 30/1992 Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluak xedatutakoari jarraiki.

Behin-behineko zerrenda besterik gabe behin betikotzat joko da erreklamaziorik egiten ez bada. Erreklamazioak eginez gero, adierazitako eran argitaratuko den beste ebazpen batean onartuak edo baztertuak jasoko dira eta bertan behin betiko zerrenda ere onartuko da.

Azken ebazpen horren aurka administrazioarekiko auzien errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko auzietako salaren aurrean, onartuen eta baztertuen zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epean. Hori, ordea, ez da eragozpen izango, inork bidezkotzat jotzen badu, beste edozein errekurtso aurkezteko. Aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean.

Gora



5.-EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

1. Honela osatuko da Epaimahai Kalifikatzailea:

Lehendakaria:

Alkateak izendatutakoa.

Mahaikideak:

  • Gai horretan aditua den kide bat.
  • Agorrosingo mantentze-lanetako arduraduna.
  • Obra eta zerbitzuetako buruaren laguntzailea.
  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatutako kidea (IVAP).
  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatutako kidea (IVAP), euskara frogetarako
  • Langileen ordezkariek izendatutako kide bat.

Idazkaria:

  • Udalekoa edo hura ordezkatuko duen udal langilea; hitza izango du, baina botorik ez.

Euskara maila neurtzeko, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari batek hartuko du parte Epaimahai Kalifikatzailean, funtzio publikoaren 6/1999 Legearen 99.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Udalburuak hautaprobetarako onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda argitaratzen duenean, publiko egingo ditu epaimahaikideen izenak eta haien ordezkoenak.

2. Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako egoeretako batean egonez gero, epaimahaikideek uko egin beharko diote epaimahaian parte hartzeari, izendapena egiten duen organo eskudunari jakinaraziz. Izangaiek errefusatzeko aukera izango dute.

3. Epaimahaia ezin da osatu eta ezin du jardun Mahaiburuaren eta Idazkariaren laguntzarik gabe, eta gutxienez, kide titular edo ordezkoen erdirik gabe. Epaimahaiaren erabakiak bertan daudenen botoen gehiengoz hartuko dira; berdinketa izaten bada, Mahaiburuaren botoak erabakiko du. Epaimahaiak adituei (teknikariak/ enpresak) eska diezaieke esku hartzeko, haien beharra dagoen ariketetan. Arau hauek ezartzerakoan sortzen diren zalantzak Epaimahaiak ebatziko ditu, baita aurreikusi gabeko egoeretan zer egin ere.

4. Epaimahaiak ezin du proposatu bete beharreko lanpostu kopurua baino hautagai gehiago. Muga hori gainditzen duten proposamenak erabat deusezak izango dira.

Gora



6.-OPOSIZIOAREN ANTOLAMENDUA

Epaimahai kalifikatzaileak erabaki dezake probak beste ordena batean egitea (zazpigarren oinarrian jasotzen dena bete gabe) eta baita zenbait proba egun berean egitea ere. Kasu horretan, aurreko proba gainditu dutenei bakarrik neurtuko die egindako proba.

Hautagaiak, Epaimahaiak egindako deialdiari erantzuten ez badio, hau da, esandako leku, ordu eta egunean agertzen ez bada, ezinbesteko kasua izanik ere, hautaprobetatik kanpo geratuko da behin-betiko.

Baztertzailea den ariketa bakoitza bukatzean, Epaimahaiaren erabakiz, oharren taulan eta Udaleko web orrialdean argitaratuko da gainditu dutenen zerrenda.

Gora



7.-OPOSIZIOA

Oposizio bidezko hautatze sistemak hiru proba hauek dauzka:

1. Proba : Derrigorrezkoa eta baztertzailea da. I Eranskina izenekoan jasotako gaiekin lotutako galdera teorikoak. Gehienez 15 puntu emango dira, eta baztertu egingo dira gutxienez 7,5 puntu lortzen ez dutenak. Epaimahaiak erabakiko du proba hori nola egin (test erako galdeketa, landu beharreko gaia edo gaiak, eta abar) eta baita gaizki erantzundako galderak zigortuko diren, eta zigortuz gero, zer zigor jarriko den ere.

2. Proba: Derrigorrezkoa eta baztertzailea da.

Ariketa honetan, eskolaratze agiriari dagokion ezagutze mailako hainbat ezagutza orokorreko ariketak egingo dira (ariketa matematikoak, progresioak,kultura orokorra...). Gehienez 10 puntu emango dira, eta baztertu egingo dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dutenak.

3. Proba: Derrigorrezkoa eta baztertzailea da. Epaimahaiak erabakitako garbiketa saio bat eta lanpostuaren eginkizunekin zerikusia du(t)en ariketa praktikoa(k) egitea. Gehienez 30 puntu emango dira eta baztertuta geratuko dira gutxienez 15 puntu ateratzen ez dutenak.

Gora



8.-OPOSIZIOKO ARIKETEN GARAPENA

1. Lehen ariketarako deia Udalburuaren erabakiaren bitartez zehaztuko da (behin-behineko onartuak eta baztertuak nor diren zehazten den erabakian bertan) eta GAOn eta Bergarako Udaleko iragarki taulan jarriko da. Erabaki horretan bertan azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua adieraziko dira. Hurrengo ariketen iragarpena Udaleko Oharren Taulan eta web orrialdean egingo da.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo da. Epaimahaiak ariketak egiteko jarritako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez diren izangaiak -baita ezinbesteko arrazoiengatik bada ere- hautaprozesutik kanpo geratuko dira erabat.

2. Beren nortasunaren berri ematen duen agiriren bat aurkeztu beharko dute hautagaiek probetara (NAN, pasaportea edo gidatzeko baimena). Epaimahaiak edozein unetan eska dezake agiria erakusteko. Agiri hori erakusten ez bada, zuzenean kanporatuko da hautagaia probetatik.

3. Ariketa baztertzaile bakoitza amaitu ondoren, eta Epaimahaiaren erabakiari jarraituz, gainditutakoen zerrenda argitaratuko da Bergarako Udaleko iragarki-taulan eta bakoitzak zenbat puntu atera dituen adieraziko da.

Gora



9.-LEHIAKETA FASEKO MERITUAK

Deialdiaren oposizioaren fasea gainditzen duten izangaiak lehiaketaren fasera igaroko dira. Fase horretan, epaimahaiak meritu hauek izango ditu kontuan, baldin eta eskabidean alegatu badira eta, oinarrien 3. puntuaren arabera, behar bezala egiaztatu badira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen:

Lortu nahi den lanpostuaren funtzio berdinekin izandako lan-esperientzia. Gehienez 15 puntu emango dira eta modu honetan baloratuko dira:

a) Kirol eremu edo instalazioak garbitzen izandako lan esperientzia hileko (JARDUNALDI OSOAN) 0,50 puntu.

b) Eskola eta bestelako garbiketak (eskolak, lantegiak, bulegoak) hileko(JARDUNALDI OSOAN) 0,50 puntu.

Lanpostuaren funtzioekin zerikusia duten gaietan prestakuntza osagarria, epaimahaiaren iritziz izangaien lan-hobekuntzaren onerako izan direnak. Gehienez 4 puntu emango dira.

Euskara ezagupenak, 1. hizkuntz eskakizuna. 6 puntu.

Gora



10.-LEHIAKETA-OPOSIZIOKO AZKEN KALIFIKAZIOA

1. Lehiaketa-oposizioaren azken sailkapena bi fasetan lortutako puntuen batuketaren arabera egingo da, izangaien lehentasun-ordena zehaztuko duena, alegia.

2. Ariketen kalifikazioa eta merituen balorazioa amaitu ondoren, Epaimahaiak onartutako izangaiaren izena emango du argitara, azken puntuazioaren ordenaren arabera. Azken puntuazio hori oposizioan eta lehiaketan ateratako puntuen batura izango da.

3. Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, irizpide hauek erabiliko dira, emandako hurrenkeran: a) Puntuazio altuena proba praktikoan.

b) Puntuazio altuena ezagutza teorikoen proban.

4. Probak eta merituak kalifikatzeko lana amaitzen denean, Epaimahaiak onartu egingo du hautatutako izangaien zerrenda. Gainerako izangaiek, hautaprobak gainditutakoek, Lan Poltsa osatuko dute.

5. Epaimahai Kalifikatzaileak Bergarako Udaleko Iragarki Taulan eta web orrialdean argitaratuko ditu 2. eta 4. puntuetan aipatutako zerrendak, eta Alkateari aurkeztuko dizkio, hautatuak kontratatzeko proposamenarekin batera.

Gora



11.-DEIALDIKO BETEBEHARRAK KREDITATZEA

1. Onartu eta proposatutako izangaiek lehiaketa-oposizioan parte hartzeko 5. oinarrian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten jatorrizko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte aipatutako argitalpena egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 15 laneguneko epean.

2. Aipatutako epean, eta ezinbesteko arrazoirik ez bada, izangaiek dokumentazio hori aurkezten ez badute edo eskatutako baldintzak egiaztatzen ez badituzte, kontratatzeko eskubide guztiak galduko dituzte eta baliorik gabe geratuko dira haien ekintza guztiak, hasierako eskaeran egindako faltsutasunagatik izan dezakeen erantzukizunaren kalterik gabe. Kasu horretan, organo eskudunak izendapen-proposamen berria egingo du ariketa baztertzaileak gainditu dituztenen artetik eta zerrendan azken puntuazio-hurrenkeran hurrengoa agertzen direnen alde, deitutako lanpostu kopurua bete arte.

Gora



12.-KONTRATAZIOA-PRAKTIKALDIA

Alkate-udalburuak epaimahaiak proposaturiko izangaiei, puntuazioaren hurrenkeran bakoitzak aukeratutako lanposturako, kontratu finkoa egingo die, legeak aurreikusitako frogaldia izango dutelarik, hau da bi hilabetekoa. Frogaldi honek hautaketa prozesuaren atal baten izaera izango du eta azken balorazioa gai/ez-gai izango da; udal Iragarki Taulan argitaratuko da. Epe hori amaitu aurretik, dagokion arduradunak langileak egindako lanari buruzko txostena egingo du, eta erakutsi dituen gaitasunak hartuko ditu kontuan txosten horretan:

  • lanerako ahalmena eta errendimendu profesionala, erantzukizunaren eta eraginkortasunaren zentzua, lanerako prestasuna eta ekimena, eta lanarekiko interesa.
  • lan-taldera moldatzeko erakutsi duen gaitasuna ere hartuko da kontuan.

Behin behineko ezgaitasun egoerak, amatasunak, aitatasun lizentziak eta adopzioa edo harreran hartzeak frogaldian emango balira honen zenbaketa eteten du Behin betiko kontratua egin aurretik enpresa-medikuaren ikuskapena pasatu beharko du, bere osasun egoera ona dela eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko gai dela egiaztatzeko.

Gora



13.-LAN-POLTSA

Lanpostua eskuratu ez, baina oposizioa gainditzen duten hautagaiekin udal eraikuntzen garbitzaileen lan-poltsa osatuko da.

Lan-poltsak, onartzen denetik kontatzen hasita, urtebeteko balioa izango du, urtez urte eta gehienez ere beste lau urtez luzatu ahal izango delarik, Gobernazio eta Zerbitzuen Batzordearen proposamenari jarraituz, Alkate-Lehendakariak horrela erabakiko balu.

Lan poltsaren funtzionamendua Udalak 2006ko apirilaren 4an Alkatearen dekretu bidez onartua duen lan poltsen erabilerarako barne araudiak jasotzen duena izango da (eranskin gisara dago jasota).

Gora



14.-DOKUMENTAZIOA ITZULTZEA

Instantziarekin batera aurkeztu den dokumentazioa jasotzeko eskubidea izango dute aurkeztu diren izangaiek, kontratatuko direnek eta lan-poltsarako izendatuko direnek izan ezik. Hautaketa prozesua bukatu eta 3 hilabeteko epean jasotzen ez den dokumentazioa txikitu eta bota egingo du Udalak.

Gora



15.-PROZESUAREN ARGITALPENAK

Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, lehiaketaldiaren emaitzak...) Bergarako Udaleko Web orrian ere argitaratuko dira(www.bergara.net ).

Datu pertsonalen babeserako araudiari jarraituz, edozein izangai edo partehartzailek izango du bere datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea; horretarako eskaera aurkeztu beharko du helbide honetara bidalitako idatziaren bitartez: Bergarako Udala, San Martin de Agirre plaza 1, 20570 Bergara.

Gora



16.-GORABEHERAK

Epaimahai kalifikatzailea eskuetsirik dago sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta lehiaketa-oposizioaren jarduera ona zaintzeko beharrezko diren erabakiak hartzeko, oinarri hauetan eta aplikazio osagarriko legedian xedatu ez diren kasuetarako.

Gora



17.-INPUGNAZIOA

Interesdunek oinarri hauen aurka egin dezakete ?inpugnatu?, indarrean dagoen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta moduan.

Gora



17.-I ERANSKINA

1. Garbitzea.

2. Garbitzailearen funtzioak:

  • Eskola eta bulegoen garbiketa.
  • Eskolak
  • Bulegoak.

3. Zer da garbitzea?

4. Garbiketarako agenteak.

5. Garbitu eta desinfektatzeko produktuak.

  • Produktu orokorrak.

6. Garbiketarako material eta tresnak:

  • Nola egin eraikinen eguneroko garbiketa.
  • Nola egin aldiko mantentze-lanak.
  • Lurzoruen garbiketa.
  • Laneko segurtasuna, garbitasuna eta osasuna.

7. Agorrosingo kiroldegiko garbiketa.

  • Garbiketa industriala. Tresneria eta lanabesak.
  • Kiroldegiko garbigarriak.
  • Garbiketa lanetako segurtasuna eta osasuna.
  • Aldagela bateko garbiketa protokoloa.

Gora


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI