Aldi baterako administrari bat kontratatu eta lan poltsa osatzeko lehiaketa-oposizioa
Onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda
Onartuen behin-betiko zerrenda
Informatikako azterketaren emaitzak
Lehiaketako puntuazioa (pdf, 32kb)
Lehiaketako behin betiko emaitzak (pdf, 57kb)
Oharra:
MĒ CONCEPCION UGALDE IZETA, BERGARAko Udaleko Idazkariak
EGIAZTATZEN DU: Alkate andreak gaurko egunean ondorengo Dekretu hau eman duela:
"2008ko urriaren hiruan emandako dekretu bidez, Udal katastroko partzelen leku-izenak biltzeko eta beste hainbat lan egiteko 6 hilabetetarako administraria kontratatzeko deialdia eta oinarriak onartu ziren, Euskara eta Kontuhartzailetza departamenduek eskatuta,
Kontuan izanda oinarri horiek oso espezifikoak direla gaitegiaren aldetik eta, bestalde, deialdi horrek aurreikusten duen lan-poltsaren iraupena aurrekoen baldintzapean dagoela eta, horregatik, 2008ko abenduaren 31n bukatuko dela.
Kontuan izanda administrari eta administrari laguntzaileen lan-poltsa berri bat osatzea premiazkoa dela eta, bi deialdietan pareko probak aurreikusten badira, baliabideak aurreztea dagoela.
Gobernazio eta Zerbitzuen batzordeburuak horrela proposatuta, ERABAKI DUT
LEHENA: Katastro eta toponimia lanak egiteko administraria kontratatzeko Udalak egindako deialdiko oinarrietan adieraztea bertan aurreikusten den lan-poltsa, lan berdineko premiei erantzuteko izango dela eta, beraz, gaur egun indarrean daudenekin ez dela bertan behera geratuko.
BIGARRENA: Administrari eta administrari laguntzaileen lan-poltsa bat osatzeko deialdia arautuko duten oinarriak onartzea; lan-poltsa hori 2009ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean."
Eta horrela jasota gera dadin, luzatzen du egiaztagiri hau, Alkate jaunaren O.E.rekin, Bergaran, bi mila eta zortziko urriaren hamazazpian.
ALKATEAK
