Oinarriak
Bergarako Udalerako errenta teknikari plaza bat behin-behingoz eta lehiaketa oposizio bidez betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak:
Hemen duzue eskabidea egiteko orria (pdf formatuan, 109 KB)
5.- Epaimahai Kalifikatzailea.
8.- Epaimahaiaren proposamena.
10.- Prozesuaren argitalpenak.
Deialdi honen helburua da, lehiaketa-oposizio libre bidezko prozeduraz, titularraren lan jardun murrizketa dela eta, aldi baterako errenta teknikari bat hautatzea, lan jardun erdirako, eta era berean prozesua gainditzen duten hautagaiekin lan-poltsa bat eratzea.
Deitutako plazak euskarazko 4. hizkuntz eskakizuna du atxikia derrigortasun-datarekin. Errenta teknikari plazak dituen eginkizunei aurre egitea,titularrak eta Zerbitzuburuak egingo duten lan banaketaren arabera izango da bere eginbeharra.
Honako hauek dira errenta teknikari plazaren eginkizunak:
- Ordenantza fiskalak. Aldatzeko proposamena eta espedienteen prestaketa.
- Ondasun Higiezinen eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergen eta Hirilurren Balio Gehigarriaren gaineko zerga.
- Osatutako zerga erroldak eta egindako likidazioak ikuskatzea.
- Jendea hartzea administrariaren eskumena gainditzen duten gaietan.
- Zerga ikuskaritzako kudeaketei ekitea.
- Bere gaineko nagusiak agintzen dion beste edozein eginkizun.
Deitutako plazak Udal honetako Balorazio Taularen 17. mailari dagokion lansari gordina jasoko du lan jardun edo dedikazioaren proportzioan.
Lehiaketa-oposizioan onartua izan eta parte hartu ahal izateko, bete beharreko baldintzak ondoko hauek dira: a) 16 urte beteta izatea.
b) Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.
Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe dauden atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela frogatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.
Enpresa zientzietako diplomatu tituluaren jabe izatea edota ekonomi zientzietako edo zuzenbideko lizentziaturetako lehen hiru ikasturteak gaindituak izatea .
c) Diziplinazko espedientearen bidez inongo Administrazio Publikoren Zerbitzutik baztertua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko ezgaiturik ez egotea.
d) Lanpostuen eginkizunak normaltasunez betetzea galaraziko dion gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea.
e) Bateraezintasunik edo ezgaitasun legalik ez izatea, Herri Administrazioaren Zerbitzuan dagoen pertsonalaren bateraezintasuna arautzen duen abenduaren 26ko 53/1984.
f) Legean xedatutakoaren arabera. Dena den, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezina burutzen ari direnek aukeratzeko eskubidea erabili ahal izango dute, aipatutako legearekin bat etorriz.
g) 4. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila, derrigorrezkoa.
Oinarri honetan zerrendatutako baldintzak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira eta plaza eskuratu bitartean mantendu.
e) eta f) azpiataletan ezartzen diren baldintzak bere unean egiaztatu beharko dira.
Lehiaketa-oposizioan onartua izateko eskatuz egindako eskaerak Bergarako Alkate-Udalburuari zuzenduko zaizkio, 2008ko otsailaren 27a arteko epean. Onartuak izateko ondoko baldintza hauek bete beharko dira:
a) Izangaiek, eskabideak aurkezteko amaiera datan, 2. oinarrian jasotako baldintza guztiak eta bakoitza betetzen dituztela agertu beharko dute; g) azpiatalean ezartzen diren baldintzak bere unean egiaztatu beharko dira halere.
b) Era berean, lehiaketa-aldian baloratuko diren merituei buruzko datuak agertu eta jatorrizko agiri edo kopia konpultsatuen bidez egiaztatu egin beharko dituzte. Eskabidean agertu arren, eskabidearekin egiaztatzen ez diren meritu-datuak ez dira baloratuko.
c) Merituak, zerbitzuak egin direneko Administrazioek edo enpresek emandako ziurtagirien bidez egiaztatu beharko dira, betetako funtzioak eta lan-harremanaren iraupena ondo zehaztuz. Arlo pribatuan izandako lan-esperientzia egiaztatzeko,kontratua eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak emandako ziurtagiriak ere aurkeztu beharko dira.
d) Hizkuntz eskakizunaren ziurtagiria, euskarazko azterketa ez egiteko.
e) Eskabidean adierazi behar da Euskal Autonomi Erkidegoko zein hizkuntza ofizialetan egin nahi den azterketa.
f) Eragozpen fisikoak dituzten izangaiek, eskabidean zehaztu beharko dituzte azterketak egin ahal izateko denbora eta baliabide aldetik nolako egokitzapenak egin beharko zaizkien. Ondoren, eta Epaimahaiak aztertu egingo ditu baldintza horiek.
g) Ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:
a.- 2. oinarriko c) azpiatalean eskatzen den titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.
b.- Funtzio publikoak betetzeko ezgaiturik ez egotea, eta diziplinazko espedientearen bidez Estatuko, Autonomi Erkidegoko edo Udal Administrazioetako zerbitzutik baztertua ez izanaren agiria edo zinpeko aitorpena. Halaber, bateraezintasunik edo ezgaitasun legalik ez duela egiaztatzen duen agiriren bat edo zinpeko aitorpena.
Behar bezala betetako eskabideak, NANaren egiaztatutako fotokopiarekin, eta hala dagokionean e) atalean ezarritako agiriarekin batera, Udal honetako Erregistro Nagusian edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluak ezartzen duen moduan aurkeztu behar dira; eta eskabideak aurkezteko epe barruan, kasuan kasuko, funtzionarioak datatu eta zigilatu beharko ditu.
2008ko otsailaren 28an, Alkate-Udalburuak onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda onetsiko du eta Udaletxeko Iragarki-taulan argitaratuko dira zerrenda hauek. Aldi berean argitaratuko da epai-mahaiaren kideen izendapena.
2008ko martxoaren 1ean 13:00ak baino lehen erreklamaziorik izango ez balitz, izangaien zerrenda behin-betikotzat hartuko da. Erreklamaziorik balego, hauek onartu edo ezetsi egingo lirateke, behin-betiko zerrenda onesten duen beste ebazpen baten bidez. Oposizioaldiko lehenengo ariketa 2008ko martxoaren 4an goizeko 09:00etatik aurrera egingo da.
Epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:
Mahaiburua:
Udal honetako Alkate Lehendakariak izendatzen duena.
Mahaikideak:
- Udaleko Kontuhartzailea
- Udaleko Errenta eta ordain arazpenetarako teknikaria
- Euskara Zerbitzuburua euskara frogarako.
Idazkaria:
Udal Idazkaria edo honek izendatzen duen funtzionarioa.
Epaimahairako titularrekin batera ordezko epaimahaikideak ere izendatuko dira. Epaimahaikideek izendapenari uko egin beharko diote edo ezetsi ahal izango dira, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 28 eta 29 ataletan xedatutako gorabeherak gertatzen badira. Epaimahaiak, osatze-batzarraldian, hautaketa-probak ondo joateko behar diren erabaki guztiak hartuko ditu. Legez jardun ahal izateko, epaimahaikideen gehiengoa beharko da, titularrak edo ordezkoak. Arau hauen aplikazioan ager daitezkeen zalantza guztiak erabakiko ditu epaimahaiak, baita aldez aurretik aurreikusi gabeko kasuetan egin behar dena ere.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeari egokitu beharko zaio momenturo Epaimahaiaren jarduera.
Egoki iritzitako probetarako Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatu ahal izango du, baina hauen egitekoa beren espezialitate teknikora mugatua egongo da.
Ezintasunen bat duten pertsonek probak egiteko eskatutako egokitzapenak ontzat ematea ala ez erabaki beharko du Epaimahaiak. Izangaiek eskatutako egokitzapenak aztertu eta baloratu ondoren erabakiko du epaimahaiak, arrazoizko irizpideak erabiliz. Eskatutakoaren bidezkotasunari buruzko zalantzak sortuko balira, Epaimahaiak interesatuari entzun ahal izango dio, eta era berean, aholkuak eskatu edo, hala dagokionean, eskudun organo teknikoen laguntza ere eskatu ahal izango du.
Deialdi honetako azterketa guztiak Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batean egin ahal izango dira, izangai bakoitzak eskabidean azaldutakoaren arabera. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo da. Epaimahaiak azterketak egiteko finkatutako toki, egun eta orduan agertzen ez diren izangaiak hautaketa-prozeduratik baztertuta geldituko dira behin-betiko, ez agertzeko arrazoia egiaztatuko balute ere.
Idatzizko ariketak egiterakoan, ahal denetan, izangaien anonimatua bermatuko da.
Oposizio-aldiak ondoko ariketa hauek izango ditu:
Lehenengo ariketa: I Eranskinean adierazitako gaien inguruan epaimahaiak planteatutako galdera sortari idatziz erantzun beharko dira. Ariketa hau baztertzailea izango da eta gehienez 60 puntu lortu ahal izango dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez 30 puntu lortu behar dira.
Halaber, gai zerrendarekin eta plazari dagozkion funtzioekin lotutako kasu praktiko bat edo gehiago idatziz garatu beharko dira. Ariketa hau ez da baztertzailea eta gehienez 40 puntu lortu ahal izango dira.
Bigarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Euskarako froga. Izangaien euskara maila neurtzeko ahozko eta idatzizko froga egingo da. Derrigorrezko 4. hizkuntza eskakizunari dagokion euskera maila dutela egiaztatu beharko dute. Ez da punturik emango eta izangaiak gai edo ezgai sailkatuko dira, froga hau gainditzen ez dutenek hautaketa bidetik baztertuta geldituko dira.
Froga honek barne eraginak izango ditu eta Bergarako Udalak ez du inongo ziurtagiririk luzatuko. 4. hizkuntza eskakizuna interesatuak baduela egiaztatzen duen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ziurtagiria aurkezten duten izangaiek ez dute azterketa hau egin beharko. Aurkeztutako inork egiaztatzen ez badu 4. hizkuntza eskakizuna, 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatu dutenek jarraituko dute prozesuarekin. 3. hizkuntza eskakizunaren parekoak dira:
EGA eta parekoak diren egiaztagiri zein diplomak, irakaskuntzako 2. hizkuntza eskakizuna edo eskakizun hori eta gorakoa egiaztatu dela dioen IVAP-HAEEren egiaztagiria.
Egiaztapen hau froga hasi baino lehen aurkeztu beharko da.
Oposizioaldia gainditzen duten izangaiak lehiaketaldira pasako dira. Lehiaketaldian epaimahaiak ondoren zehazten diren merezimenduak baloratuko ditu, beti ere, eskabidean alegatu eta behar bezala egiaztatu badira eskabideak aurkezteko epearen barruan:
a) Administrazio Publikoan lanpostu hauen antzeko lanetan eskainitako zerbitzuak. Atal honetan gehienez 15 puntu lortuko dira, hilabeteko 0,10 puntu emango direlarik.
Puntuazio hori emateko, epaimahaiak kontuan hartuko ditu izangaiak betetako plazaren eta lortzeko aukera duen plazaren arteko antzekotasunak, eta lan egin duen enpresa, zentro edo zerbitzuaren garrantzia. Derrigorrezkoa izango da baloratuak izateko lan egindako administrazioak luzatutako agiria aurkeztea , bertan egindako lanen deskribapena jasota egon beharko delarik.
b) Prestakuntza osagarria eta lortzeko aukera duen plazaren perfilarekin lotutako gai eta eremuetan dituen tituluak eta, orokorrean, lan arlokoak ez izan arren, Epaimahaiaren iritziz, izangaiaren hobekuntza profesionala ekarri ahal izango duten jarduerak.
Atal honetan izangaiak gehienez hiru puntu lortu ahal izango ditu. Ikastaroko orduko 0,21 puntu emango dira, ikastaroko gehienez ere 0,5puntu eta guztira gehienez ere 6 puntu lortu ahal izango direlarik.
Epaimahaiak, izangaien kopuruaren arabera, azkartasuna eta eraginkortasunaren mesedetan, merezimenduen balorazioa atzeratu eta oposizio-aldia hasi ondoren burutu ahal izango du.
Proba baztertzaileak gainditu ondoren, oposizio-aldiko eta lehiaketa-aldiko puntuak batuta aterako da eta kalifikazio horrek behin-betiko puntuazio hurrenkera erabakiko du.
Hautaketa-probetan Epaimahaiak ezin izango du deitutako plazak baino izangai-kopuru handiagorik gainditutzat eman. Aurretik esandakoaren kontra doan bestelako edozein proposamen erabat deusezkoa izango da. Epaimahaiak, merezimenduak baloratu eta ariketak kalifikatu ondoren, lehiaketa-oposizioa gainditu duen izangaiaren izena argitaratuko du. Era berean, hautaketa-prozedura gainditu duten izangai bakoitzaren behin-betiko puntuazioa argitaratuko du, 9. oinarrian ezarritakoa betetzeko.
Izangaiek behin-betiko emaitzak argitaratu ondoren, 10 eguneko epea izango dute Epaimahaiaren aurrean erreklamazioak egiteko. Epe hau bukatu eta gero, Epaimahaiak puntu gehien lortu duen izangaiaren behin-betiko izendapen-proposamena egingo dio Alkatetzari.
Izangaietako inork ariketa baztertzaileak gaindituko ez balitu, epaimahaiak deialdia hutsik laga dezake.
Puntu gehien lortzen dituen izangaia plaza betetzeko proposatuko du epaimahaiak, gainditu duten gainerako izangaiek puntuazioaren arabera lan-poltsa bat osatuko dute. Izendapena sinatu aurretik Udalak azterketa medikua egin ahal izango die ikusteko gaixo eta lesiorik ez dutela eta plaza betetzeko gai direla.
Plaza ez eskuratu baina oposizioa gainditzen duten hautagaiekin Errenta teknikarien lanpoltsa osatuko da. Lanpoltsaren funtzionamendua izango da Udalak 2006ko apirilaren 4an, Alkatearen dekretu bidez onartua duen lanpoltsen erabilerarako barne araudiak jasotzen duena.
Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, lehiaketaldiaren emaitzak...) Bergarako Udaleko Web orrian ere argitaratuko dira(www.bergara.net ).
Datu pertsonalen babeserako araudiari jarraituz, edozein izangai edo partehartzailek izango du bere datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea, horretarako eskaera aurkeztu beharko du helbide honetara bidalitako idatziaren bitartez: Bergarako Udala, San Martin de Agirre plaza 1, 20570 Bergara.
Instantziarekin batera aurkeztu den dokumentazioa jasotzeko eskubidea izango dute aurkeztu diren izangaiek, kontratatu denak izan ezik. Hautaketa prozesua bukatu eta 3 hilabeteko epean jasotzen ez den dokumentazioa txikitu eta bota egingo du Udalak.
Epaimahai kalifikatzaileak eskumena dauka sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta lehiaketa-oposizioaren martxa ona zaintzeko beharrezko diren erabakiak hartzeko, oinarri hauetan eta hemen aplika daitekeen arautegi osagarrian xedatu ez den kasuetarako.
Deialdi hau, honen oinarriak eta hauetatik eta epaimahaiaren jardueratik erator daitezkeen egintza administratiboak inpugnatu ahal izango dituzte interesatuek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritako epe eta moduan.
Gaitegia
1. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (1989/12 Foru Araua, 1990/6 Foru Dekretu, 1999/6 Foru Dekretua).
2. Hiri lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga (1989/16 Foru Araua).
3. Zergei buruzko ordenamendua: Printzipio Orokorrak eta Zergei buruzko Arauak.
4. Zergak: Xedapen Orokorrak eta Tributuei buruzko Argitalpenak.
5. Zergak: Zerga zorra.
6. Zergen aplikazioa: Printzipio Orokorrak.
7. Zerga alorreko jarduketa eta prozedurak: arau amankomunak.
8. Zerga kudeketarako eta ikuskaritzarako jarduerak eta prozedurak.
9. Errefusatze jarduerak.
10. Zor ez diren diru sarreren itzulketa, printzipio orokorrak, prozedura eta itzulketa gauzatzea.
11. Administrazio bidean berrikustea: arau amankomunak eta berrikusteko prozedura bereziak, berraztertzeko errekurtsoa eta errekurtso ekonomiko-administratiboak.
12. Udal baliabideak: arau orokorrak.(Toki Ogasunei buruzko 1989/11 FA)
13. Udal Zergak. (Toki Ogasunei buruzko 1989/11 FA)
14. Prezio publikoak.
