Bergara.net

Oinarriak

Bergarako Udaleko hainbat eraikinen garbitzailea kontratatzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

Hemen duzue eskabidea egiteko orria (pdf formatuan, 110 KB)

1.- Deialdiaren xedea.

2.- Egitekoak.

3.- Baldintzak.

4.- Instantziak.

5.- Izangaiak onartzea.

6.- Epaimahai kalifikatzailea.

7.- Hautaketa prozedura.

8.- Gaitasunaren fasea garatzeko era.

9.- Epaimahaiaren proposamena.

10.- Kontratazioa.

11.- Dokumentazioa itzultzea.

12.- Proposamenaren argitalpenak.

13.- Gorabeherak.

14.- Inpugnazioa.



1.- DEIALDIAREN XEDEA

Deialdi honen helburua da eraikin garbitzaile bat aldi baterako kontratatzea, lanaldiaren %83,8rako (orain ohiko lanaldia 1.592 ordukoa urtean da eta ondorioz, kontratu honi dagokion lanaldia 1.334 ordu urtean), errelebu kontratuaren bidez. Kontratuaren iraupena eraikin garbitzaile lanpostuaren titularraren behin betiko erretiroa gertatu artekoa izango da, 2012ko urriaren 1a arte.

Lanpostua sailkapeneko E taldekoa da eta 5. mailari dagokion soldata-maila du, %83,8ko koefizientea aplikatuko zaiolarik.

Halaber 1. Hizkuntza eskakizuna du, ez derrigorrezkoa.

Lan egunak eta ordutegia udalak urtean finkatutakoak izango dira, beti ere lanpostuaren izaera eta premien araberakoak.

Kontratatzen denak kontratuak irauten duen denboraldian uko egingo balio kontratuari deialdi honetan oposizio-lehiaketa gainditu dutenetara joko da lortutako puntuazioaren hurrenkera errespetatuz.

Gora



2.- EGITEKOAK

Honako hauek dira udalak emandako lan-egutegiari jarraituz egin beharreko garbiketak:

  • Udal biltegia garbitzea, egunero 2,5 ordutan.
  • Udaletxean kokatuta dagoen artxiboa eta beheko solairua garbitzea, egunero 1,5 ordutan.
  • Martinez de Iralan kokatuta dagoen haurtzaindegia garbitzea, egunero 3,33 ordutan (3 ordu eta 20 minutu).

Gora



3.- BALDINTZAK

Onartua izateko eta, hala badagokio, neurketan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dituzte hautagaiek:

Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe dauden atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela frogatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.16 urte beteak edukitzea.

Lanpostuaren beraren eginkizunak normal betetzea galaraziko lukeen eritasunik eta tatxa fisikorik nahiz psikikorik ez edukitzea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da Enpresako Medikuntza zerbitzuak bakoitzari egingo dion Osasun azterketaren bidez. Diziplinazko espedientea dela medio, Estatuko, Autonomi Elkarteko nahiz udal erakundeen menpeko lanetik banandua ez izana, ezta ere herri eginkizunetan aritzeko. Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, beti ere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita. Langabezia egoeran egotea edota Enplegua Gehitzeko eta Beronen Kalitatea Hobetzeko Lan Merkatuaren Erreforma arautzen duen uztailaren 9ko 21/2001 legeak emandako erredakzioaren arabera martxoaren 24ko 1/1995 errege Dekretu Legegilearen 12 artikuluko 6. atalean jasotzen denarekin bat etorriz, epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin. Eskolaratze ziurtagiria edukitzea. Oinarri honetan zerrendatutako baldintzak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete eta kontratua egin arte mantendu egin beharko dira. f) azpiatalean ezartzen diren baldintzak bere unean kreditatu beharko dira.

Gora



3.- INSTANTZIAK

Hirugarren oinarrian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute lehiaketa-oposizioan parte hartzeko aurkezten den eskabidean. Halaber, eskatutako tituluaren agiriaren fotokopia, nortasun agiriaren fotokopia eta alegaturiko merezimenduen egiaztagiriak erantsiko zaizkio.

Laneko esperientzia egiaztatu beharko da lan egindako enpresek edo administrazioek egindako ziurtagirien bidez, bertan kontratuaren iraupena, dedikazioa eta lanaren eginkizunak zehaztuz. Esparru pribatuko esperientzia egiaztatzeko, gainera, Gizarte Segurantzari kotizatu izanaren ziurtagiriak aurkeztu behar dira.

Eskabidean Bergarako Udalean egindako zerbitzuak eta laneko esperientzia adierazi baditu, ez da agiri bidez egiaztatu beharrik izango, eta izangai bakoitzaren espedientean azaltzen diren datuen arabera baloratuko da.

Instantzia horiek Alkate-Udalburuari zuzenduko zaizkio eta Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoa eta Prozedura Administratibo Bateratuaren Legeko 38.4 artikuluan xedatutako moduan, 2008 urteko apirilaren 7ko 13:30 arte, azken hau barne.

Gora



4.- IZANGAIEN ONARPENA

Instantziak aurkezteko epea amaiturik, Udaleko Lehendakaritzak onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartuko du eta Udaletxe honetako iragarki taulan argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunean.

Lehenengo frogaren eguna onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendarekin batera argitaratuko da.

Behin behineko zerrenda hori behin betikotzat hartuko da 3 laneguneko epean inolako erreklamaziorik jartzen ez bada. Erreklamazioak baleude, behin betiko zerrenda onartuko duen ebazpen baten bitartez onartuak edo baztertuak izango dira.

Epaimahaiak egokien irizten dion moduan emango du ondorengo ariketen berri. Egitezko akatsak edozein unetan zuzendu ahal izango dira ofizioz edo interesatuaren eskariz.

Gora



5.- EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

6.1. Osaera: Deituriko hautaketa prozesuaren epaimahai kalifikatzailea ondokoak kontuan izanda eratuko da: Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 60. artikuluan, ekainaren 7ko 896/91 Errege Dekretuaren 4. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 8/1989 Legearen 31. artikuluan ezarritakoa. Epaimahaia mahaiburuak, idazkariak eta deialdiak ezarririko kopuruaren araberako kideek osatuko dute eta inoiz ez dira izango bost baino gutxiago. Langileen ordezkariek izendatutako kide batek eta euskara zerbitzuburuak hartuko dute parte epaimahaian. Epaimahaia osatzen duten titularren eta ordezkoen izen zerrenda Udaleko iragarki taulan argitaratuko da, onartuen eta baztertuen zerrendekin batera, behin alkatetza-lehendakaritzak izendatuta.

Udalean presentzia duten alderdi politikoen ordezkariek parte har dezakete begirale moduan.

6.2. Espezialitatea: Epaimahaiaren eraketa teknikoa izango da batez ere, eta boto eskubidea duten kide guzti-guztiek izango dute deitutako lanpostuetarako eskatzen den titulu edo ikasketa maila berdina edo goragokoa, eta kideen erdiek gutxienez bete nahi den lanposturako eskatzen den ezagutza arloko titulazioa eta espezializazioa eduki beharko dute.

6.3. Abstentzioa eta errefusatzea. Epaimahai kalifikatzailearen kideek ez dute esku hartuko eta alkate-lehendakariari jakinaraziko diote Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 28. artikuluan ohartemandako gorabeheraren bat egonez gero, eta izangaiek mahaikideak ezetsi ditzakete aipatu legearen 29. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

6.4. Aholkulariak: Aholkulari espezialistak egon ahal izango dira,egokiak iruditutako probak programatzeko edo ebaluatzeko. Aholkulari horiek beren espezialitatearen arloan laguntza ematera mugatuko dira.

6.5. Eraketa eta lan egitaraua: Epaimahaia lehen proba egin aurretik eratuko da. Eratze ekitaldian epaimahaiko kide titular edo ordezko gehienek egon beharko dute. Era berean, ekitaldi horretan hautatze prozesuko egintza guztiak objektiboki eta era eraginkorrean antolatu, garatu eta ebaluatzeko neurri guztiak hartuko dira.

6.6. Jarduketa prozedura: a) Epaimahaiaren jarduna, uneoro, Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak xedatutakoaren araberakoa izango da.Epaimahaia ezin osatu ahal izango da eta jardun ere ez, titularretako edo ordezkari diren kideetako hiru (3) behintzat bertan ez baldin badaude, Idazkaria kontuan hartu barik. Epaimahai kalifikatzailearen erabakiak bertan dauden kideen gehiengoak aldeko botoa emanda hartuko dira; boto berdinketa egonez gero, epaimahaiaren lehendakariaren kalitatezko botoa erabiliko da berdinketa hausteko. Epaimahai kalifikatzaileko kide guztiek hitza eta botoa izango dute, idazkariak izan ezik. Idazkariak hitza baino ez du izango.

b) Epaimahaiak, hala behar izanez gero, arau hauek aplikatzearen ondorioz sor daitezkeen zalantza guztiak ebatzi ahal izango ditu. Era berean, probak egiteko beharrezko diren moldaketa guztiak egin ahal izateko neurri egokienak hartuko ditu.

c) Epaimahaiak ezingo ditu deialdian iragarritako lanpostuen kopurua baino izangai gehiago hautatu. Betiere sortu daitezkeen kontratazio premiei erantzuteko proposaturiko izangaien ondorengo izangaiez osaturiko zerrenda osagarria eskatu ahal izango zaio epaimahaiari,.

d) Izangai batek ere gaindituko ez balitu baztertzaileak diren proba guztiak, deialdia hutsik aitortuko da.

Gora



7.- HAUTAKETA PROZEDURA

Izangaiak hautatzeko prozedurak hurrengo aldiak izango ditu:

Oposizioaldia

Lehiaketaldia

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo da. Epaimahaiak ariketak egiteko jarritako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez diren izangaiak -baita ezinbesteko arrazoiengatik bada ere- hauta-prozesutik kanpo geratuko dira erabat.

OPOSIZIOALDIA:

Ondoren aipatzen diren ariketez osatuko da:

  • Lehen ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea, eraikuntzen garbitzaile lanpostuak dituen jardunekin zerikusia duen(ten) froga(k) egingo dute (dituzte) izangaiek.
  1. puntu arte baloratuko da, hurrengo frogara pasatzeko 20 puntu lortu beharko dituztelarik.

-Bigarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Eskolaratze agiria izateko jakite mailari dagozkion frogak (froga aritmetikoak, gramatika, ...) eta garbiketari buruzko ezagutza teorikoak neurtzekoak egitean datza.

Gehienez ere 15 punturekin baloratuko da, eta lehiaketaldira pasatzeko gutxienez 7,5 puntu lortu behar dira.

LEHIAKETALDIA:

Instantziarekin batera aurkeztutako ziurtagiriak horrela baloratuko dira:

  • Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duen esperientzia izatea, gehienez ere 15 punturekin, hileko 0,5 puntu.
  • 1 Hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila dutenei 6 puntu emango zaie. Aipatutako euskara maila dutela egiaztatzeko dagokion azterketa egingo zaie izangaiei.

Froga honek barne eraginak izango ditu eta Bergarako Udalak ez du inolako ziurtagiririk luzatuko.

Honako hauek dira azterketa egitetik salbuesten duten agiriak:

HAEEk luzatutako ziurtagiriak non adierazten duen 1. hizkuntza eskakizuna edo altuagoa ziurtatuta dutela. EGA eta baliokideak diren egiaztagiri zein diplomak. Hezkuntza-sistemako HE1 eta HE2 Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskarako 4. maila gainditua. Aipatutako agirien kopia egiaztatuak aurkeztu beharko dira eskaera orriarekin batera.

Gora



8.- GAITASUNAREN FASEA GARATZEKO ERA

Epaimahaiak, hala erabakiz gero, alda dezake zazpigarren oinarrian adierazitako ariketen hurrenkera, eta egun berean proba biak egitea ere erabaki dezake.

Epaimahaiak ariketak egiteko deialdian jarritako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez diren izangaiak, baita ezinbesteko arrazoiengatik bada ere, hautapen prozesutik kanpo geratuko dira erabat.

Gainditu beharreko ariketa bakoitza burutu ondoren, Epaimahaiaren erabakiz, iragarki taulan emango da argitara ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

Gora



9.- EPAIMAHAIAREN PROPOSAMENA

Izangai bakoitzak bi faseetan lortu dituen puntuak batuta aterako da haren azken kalifikazioa, eta batura horrek erabakiko du izangaien lehentasun hurrenkera.

Puntuetan berdintasuna gertatuz gero, ondoko irizpide hauen arabera ebatziko da, jarrita dauden hurrenkeran:

a) Proba praktikoetan puntu-kopururik handiena ateratzea.

b) Teoria proban puntu-kopururik handiena ateratzea.

c) Epaimahaiak erabakitzen duen irizpidea.

Ariketak balioztatu ondoren, Epaimahaiak iragarki taulan agerian jarriko ditu neurketa gainditu duten izangaien izenak, lortu dituzten puntuen araberako hurrenkeran antolatuak: puntu gehienekotik gutxienekora.

Epaimahaiaren iritziz deialdira aurkeztutako izangaien artean ez badago lanpostua betetzeko gutxienezko baldintzak betetzen dituenik, deialdia bete gabe aldarrika dezake.

Epaimahaiak ezingo du, inolaz ere, deialdiko lanpostuak baino izangai gehiago proposatu.

Epaimahaiak Bergarako Udaleko organo eskudunari igorriko dio akta, behar den izendapena egin dezan.

Proposatua izan den izangaiak, izendapena argitara ematen denetik hasi eta 20 egun naturaleko epean, lehiaketan parte hartzeko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten jatorrizko agiriak aurkeztuko ditu.

Ezarritako epean, eta ezinbesteko arrazoiren batengatik izan ezean, izangaiak agiriak aurkezten ez baditu, edo eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen ez badu, ezingo da kontratatu izan, eta bere jardun guztiak baliorik gabe geratuko dira. Kasu horretan, lehiaketa gainditu eta azken kalifikazioaren hurrenkeran ondoren dagoenaren edo daudenen aldeko proposamena egingo du organo eskudunak.

Gora



10.- Kontratazioa

Organo eskudunak Epaimahaiak proposaturiko izangaiari behin behineko kontratua egingo dio aurreko oinarrian esandako agiriak aurkeztu eta gero. Kontratua egin aurretik edo frogaldiak irauten duen epealdian enpresa-medikuaren ikuskapena pasatu beharko du, bere osasun egoera ona dela eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko gai dela egiaztatzeko.

Frogaldiak 2 hilabeteko iraupena izango du.

Epe hori amaitu aurretik, dagokion arduradunak probaldian diharduen langileari buruzko txostena egingo du, eta erakutsi dituen gaitasun hauek hartuko ditu kontuan txosten horretan: lanerako ahalmena eta errendimendu profesionala, erantzukizunaren eta eraginkortasunaren zentzua, lanerako prestasuna eta ekimena, eta lanarekiko interesa.

Izangaiak frogaldia gainditzen badu, errelebo kontratua egingo zaio. Bestela, eskubide guztiak galdu egingo ditu, organo eskudunaren erabaki bidez.

Gora



11.- DOKUMENTAZIOA ITZULTZEA

Instantziarekin batera aurkeztu den dokumentazioa jasotzeko eskubidea izango dute aurkeztu diren izangaiek, kontratatuko direnek eta lan-poltsarako izendatuko direnek izan ezik.

Hautaketa prozesua bukatu eta 3 hilabeteko epean jasotzen ez den dokumentazioa txikitu eta bota egingo du Udalak.

Gora



12.- PROZESUAREN ARGITALPENAK

Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, lehiaketaldiaren emaitzak...) Bergarako Udaleko Web orrian ere argitaratuko dira www.bergara.net.

Datu pertsonalen babeserako araudiari jarraituz, edozein izangai edo partehartzailek izango du bere datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea; horretarako eskaera aurkeztu beharko du helbide honetara bidalitako idatziaren bitartez: Bergarako Udala, San Martin de Agirre plaza 1, 20570 Bergara.

Gora



13.- GORABEHERAK

Epaimahai kalifikatzailea eskuetsirik dago sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta lehiaketa-oposizioaren jarduera ona zaintzeko beharrezko diren erabakiak hartzeko, oinarri hauetan eta aplikazio osagarriko legedian xedatu ez diren kasuetarako.

Gora



14.- INPUGNAZIOA

Interesdunek oinarri hauen aurka egin dezakete ?inpugnatu?, indarrean dagoen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epe eta moduan.

Gora


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI