Onartuen behin behineko zerrenda
JAKINARAZTEN DIZUT Alkate andreak, 2009ko martxoaren 11an ondorengo Dekretu hau eman duela: "Bergarako Udalerako gizarte laguntzaile bat aldi baterako kontratatzeko lehiaketa-oposizioan parte hartzeko instantziak aurkezteko epea bukatu eta eskari dokumentazioa aztertu ondoren, hurrengoa E R A B A K I D U T
LEHENA: Izangaiei ohartaraztea oinarrien gaztelerazko bertsioan, I. Eranskinean 5. puntuan, akatsa dagoela eta aipatzen den Legea ez dela 39/2009, baizik eta 39/2006.
BIGARRENA: Onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea:
ONARTUAK
AIZKORBE AGIRRE, MAIDER*
BARRIOLA OTEGUI, IÑAKI
EROSTARBE URQUIA, EGUZKIÑE
IRAZU GARCIA, OIHANA
LADRÓN URBIETA, AINARA
LASA PALACIOS, IÑAKI
LENDINEZ GARATE, NEREA
LUARIZARISTI LIZARRALDE, MIREN
LUJANBIO ARTEAGA, AMAIA
ORTIZ DE ZARATE CARRILLO, ESTHER
PETRIRENA TXOPERENA, AMAIA
QUINTANA FERNANDEZ, MAITE
RIVERO GUTIERREZ, AMAIA
SALEGI MAKAZAGA, MIREN AINHOA
SOLAGUREN MARTIN, VERONICA
ZEBERIO BENGOLAIN, OIHANE
- Kontratatua izateko eskatutako titulua ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko du
BAZTERTUAK
Inor ez.
HIRUGARRENA: Onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak martxoaren 14a arte aurkeztu ahal izango dira. Epe horretan erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da, besterik gabe. Erreklamazioak aurkeztuko balira, behin betiko zerrenda onartuko duen ebazpen baten bitartez onartuak edo baztertuak izango dira.
HIRUGARRENA: Onartutako izangaiei jakinaraztea Oposizioaldiko lehen ariketa datorren 2009ko apirilaren 7an egingo dela, goizeko 09:00etatik aurrera, Bergarako Kultur Etxean. Oposizioaldiko hurrengo azterketen egunak Udaletxeko iragarki taulan argitara emango dira.
LAUGARRENA: Epaimahai Kalifikatzaileko kide hauek izendatzea:
Lehendakaria: Xabier Legorburu Igarza, Udaleko gizarte laguntzailea.
Bokalak:
- Miren Amor Ondarra, Udaleko gizarte laguntzailea.
- Karmele Korta Mendiguren, Antzuolako Udaleko gizarte laguntzailea.
- Mª Concepción Ugalde Izeta, Udaleko behin-behineko idazkaria.
- Iñaxio Azkarra-Urizar Larrea, Udaleko langile Komitearen kidea.
Idazkaria: Mª Concepción Ugalde Izeta andrea, Bergarako Udaleko behin-behineko idazkaria.
Ebazpenaren aurkako bideak:
Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka Administrazioarekiko auzi- errekurtsoa jar dezakezu, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Horretarako bi hilabeteko epea duzu, jakinarazpen hau jasotzen duzun hurrengo egunetik hasita. Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako Administrazioarekiko Auzi errekurtsoaren aurretik, berraztertze errekurtsoa jar dezakezu erabakia hartu duen organoaren aurrean hilabeteko epean jakinarazpena jasotzen duzun hurrengo egunetik kontatzen hasita. Dena den, egoki deritzozun beste edozein errekurtso ere jar dezakezu. LEGE-OINARRIA: Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109.c, 116. eta 117. atalak, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. atala, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan aldatua, eta lege bereko 46. atalak eta Kode Zibilaren 5. atala.
Bergara, 2009ko martxoaren 11a. IDAZKARIAK
