Bergara.net

Mª CONCEPCIÓN UGALDE IZETA, BERGARAko Udaleko Idazkariak

EGIAZTATZEN DU: Alkate andreak ekainaren hamaseian ondorengo Dekretu hau eman duela:

"Gobernazio eta Zerbitzuen batzordeak proposatutakoari jarraituz, Bergarako Udalak aldi baterako Gizarte Laguntzailea kontratatzeko deialdia egitea proposatu zuenez iragarkiak bidali zituen prentsara.

Kontuan izanda, gaur egun aldi baterako kontratatua dagoen aldi baterako Gizarte Teknikaria kontratatzea hobesten duela Osasun, Enplegu eta Gizarte Gaien batzordeburuak.

Kontuan izanda egin den deialdiak ez diela inongo eskubiderik sortu deialdiaren aurrean interesa azaldu dutenei.

Zerbitzuaren hobe beharrean izanik, E R A B A K I D U T

LEHENA: Bergarako Udalak aldi baterako Gizarte Laguntzaile bat kontratatzeko egin duen deialdia bertan behera lagatzea.

BIGARRENA: Erabaki honen berri ematea eskaera egin duten interesdunei, Udaleko iragarki taulan eta web orrian."

Eta horrela jasota gera dadin, luzatzen dut egiaztagiri hau, Alkate andrearen O.E.rekin, Bergaran, bi mila eta bederatziko ekainaren hamazazpian.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI