Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Deialdiak »  Lan eskaintzak »  Bigarren mailako ofizial igeltseroa kontratatzeko deialdia »  Onartuen behin behineko zerrenda

Onartuen behin behineko zerrenda

JAKINARAZTEN DA 2009ko abenduaren 17an Alkate Andreak hurrengo dekretu hau eman duela: "Udaleko Obra eta Zerbitzuetako brigadarako bigarren mailako ofizial igeltsero lanpostua, barne promozioan, betetzeko deialdia egin du Bergarako Udalak eta, eskaerak aurkezteko epea amaitu denez, aurkeztutako instantzia eta dokumentazioa aztertuta, erabaki dut

LEHENA: Udaleko Obra eta Zerbitzuetako brigadarako bigarren mailako ofizial igeltsero lanpostua betetzeko onartutako izangaien behin-behineko zerrenda hau onartzea:

ONARTUA

IRIZAR PRIETO, FELIX

BAZTERTUAK:

Inor ez

BIGARRENA: Epaimahaia ondorengo hauek osatzea:

Lehendakaria: Iñaki San Jose Loiti, Obra eta Zerbitzuetako burua.

Bokalak:

+ Juan Ramon Garitano Larrañaga, Obra eta Zerbitzuetako buruaren laguntzailearen ordezkoa eta lehendakariaren ordezkoa.

+ Iosu Martin Alkorta Marco, Obra eta Zerbitzuetako buruaren laguntzailearen ordezkoaren ordezkoa.

+ Manuel Lorente Romera langilezaina.

+ Lorenzo Astigarraga Basterretxea langilezainaren ordezkoa.

+ León Alberto Muñoz Cajo, IVAPek izendatutako ordezkaria.

+ María Caballero Arrieta, IVAPek izendatutako ordezkariaren ordezkoa.

+ Beatriz Irizar Elorza, IVAPek izendatutako ordezkaria euskarako probarako.

+ Julen Cabezas Urkiaga, IVAPek izendatutako ordezkariaren ordezkoa euskarako probarako.

+ Iñigo Uribesalgo Garitano, komiteak izendatutako kidea.

+ Mikel Zubizarreta Telleria, komiteak izendatutako kidearen ordezkoa.

Idazkaria:

Mª Concepción Ugalde Izeta, Bergarako Udaleko behin-behineko Idazkaria.

HIRUGARRENA: Onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak 10 egun naturaleko epean aurkeztu ahal izango dira, zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Epe horretan erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da, besterik gabe.

Erreklamazioak aurkeztuko balira, Udaletxeko iragarki taulan argitaratuko den ebazpenaren bitartez erabakiko dira.

LAUGARRENA: Izangaiari jakinaraztea oposizioaldiko lehen ariketak aurreikusitako froga teorikoa, 2010eko otsailaren 2an goizeko 9:00etan egingo dela udaletxean.?

Ebazpenaren aurkako bideak: Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakezu, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian.

Horretarako bi hilabeteko epea duzu, jakinarazpen hau jasotzen duzun hurrengo egunetik hasita. Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako Administrazioarekiko Auzi errekurtsoaren aurretik, berraztertze errekurtsoa jar dezakezu erabakia hartu duen organoaren aurrean hilabeteko epean jakinarazpena jasotzen duzun hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Dena den, egoki deritzozun beste edozein errekurtso ere jar dezakezu.

lege-oinarria: Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109.c, 116. eta 117. atalak, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. atala, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan aldatua, eta lege bereko 46. atalak eta Kode Zibilaren 5. atala.

Bergara, 2009ko abenduaren 17a.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI