Oinarriak
Aldi baterako kirol zikloetako koordinatzailea kontratatzeko lehiaketa oposizioaren deialdia arautzen duten oinarriak:
Hemen duzue eskabidea egiteko orria (pdf formatuan, 54 KB)
7.- Epaimahai kalifikatzailea.
9.- Onartuen zerrenda eta izendapena.
12.- Prozesuaren Argitalpenak.
Deialdi honen helburua lehiaketa-oposizio bidez Kirol zikloetako koordinatzaile bat 2008ko abenduaren 31a arte kontratatzea da. Kontratazioaren arrazoia da lanpostuaren titularrak eskatutako lan jardunaren murrizketa osatzea. Halaber oposizioaldia gainditzen duten izangaiekin kirol zerbitzuan sortu daitezkeen aldi baterako kontratazio premiei erantzuteko lan-poltsa osatuko da
Lan jarduna zerbitzuaren premien arabera izango du, goiz eta arratsaldekoa. Astean hiru egunetan 2 ordu eta 45 minutuko lan jarduna izango du. Dedikazioa ere zatikakoa da, ohiko lan jardunaren %24. Eskuratuko duen soldata EFAPEBAEko 12 mailari dagokiona dedikazioaren arabera, izango da.
a) Eskola zentru ezberdinei kirol jardueren informazioa eman.
b) Kirol ezberdinen egutegiak osatu.
c) Mendiko irteerak koordinatu.
d) Igeriketa kanpainari jarraipena egin.
e) Infantil mailako taldeei laguntza eman.
f) Udal Kirol zerbitzuak antolatutako jardueretan parte hartu.
g) Bere maila eta prestakuntzaren barruan, bere gainekoak agintzen dion beste edozein eginkizun.
Lehiaketa-oposizioan onartua izateko eta bertan parte hartu ahal izateko, izangaiek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:
a) Hamasei urte beteta izatea.
b) Magisteritzako diplomatura eta Kirol heziketan erreziklajea, magisteritzako heziketa fisikoan diplomatua edo Jarduera fisiko eta kiroletako zientzietan Lizentziaturaren hiru kurtso gaindituta izatea.
c) Lanpostuaren berezko eginkizunetan aritzea galaraziko liokeen ezgaitasun fisiko, psikiko edo bestelakorik ez izatea.
d) Ezgaitasun edo bateraezintasunik ez izatea.
e) Euskarazko 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, hautaketa-prozesuan zehar egingo diren azterketen bidez edo zortzigarren oinarrian adierazten den agiriaren bidez.
f) Diziplinako espedientearen bitartez ezein administrazio publikotatik kendua ez izatea; eta, era berean, eginkizun publikoetan jarduteko ezgaitua ere ez egotea.
Lehiaketa oposizioan parte hartzeko, izangaiek, 4. oinarrian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute instantzietan, eta haiei curriculum vitae-a eta 8. oinarrirako eskatzen diren egiaztagiriak erantsiko dizkiete. Hori nahitaezko baldintza izango da lehiaketan kontuan hartzeko. Esperientzia ziurtatzeko derrigorrez aurkeztu beharko dira kontratua ( Gizarte Segurantzak luzatutako lan-bizitzari buruzko informea ere erantsi beharko zaio) eta enpresa ziurtagiria, kontratuak iraun duen bitartean egin dituen lanak ziurtatuko dituena.
Instantziak Udaleko lehendakariari zuzenduko zaizkio eta Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira, URTARRILAREN 25eko 13.30ak baino lehen.
Instantziak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunean, Udaleko Lehendakaritzak onartu eta baztertutako izangaien behin behineko zerrenda onartuko du. Udaletxe honetako iragarki taulan argitaratuko da, erreklamazioak egiteko urtarrilaren 28a arteko epean. Behin behineko zerrenda hori behin betikotzat hartuko da adierazitako epean inolako erreklamaziorik jartzen ez bada. Erreklamaziorik balego, behin betiko zerrenda onartuko duen ebazpen baten bitartez onartu edo baztertuko dira.
Lehiaketa-oposizioaren epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:
Lehendakaria:
- Alkateak izendatzen duen teknikari bat.
Bokalak:
- Udaleko Kirol Zikloetako koordinatzailea.
- Euskara zerbitzuburua euskara frogarako.
- Enpresa batzordeak proposatutako ordezkari bat.
Idazkaria:
- Udalekoa edo berak delegatzen duen funtzionaria.
Epaimahaikideak, deia egin duen agintariak edo bere ordezko aukeratutako pertsonak izendatuko ditu; eta izendapen horien berri Udaletxeko iragarki taulan argitaratuko da. Izangaiek epaimahaikideak errefusatu egin ahal izango dituzte Administrazio Prozedurari buruzko 30/92 legeak aurre ikusitako baldintzak betetzen direnean. Egoki iritziz gero, probaren batzuetarako, gaian adituak diren pertsonen aholkularitza eskatu ahal izango du epaimahaiak.
Izangaiak hautatzeko prozedurak hurrengo aldiak izango ditu:
A) OPOSIZIOALDIA.
Izangaiei ariketa bakoitzerako deialdi bakarrean deituko zaie, behar beste justifikatutako eta epaimahaiak libreki balioetsitako kasuetan izan ezik.
Ondoren aipatzen diren ariketez osatuko da:
Lehen ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Oinarri hauetako I. eranskinean jasotako gaiei buruzko ariketa teorikoa eta lanpostuaren eginkizunekin eta gaitegiarekin zerikusia duten ariketa praktikoa. Gehienez 20 puntu izango ditu atal bakoitzak eta bakoitzean 10 puntu lortu beharko dira ariketa gainditu ahal izateko. Epaimahaiak erabakiko du galdera laburrak edo/eta garapen zabala eskatzen dutenak izatea eta ariketa bakoitzaren denborak ere.
Bigarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea, 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko probak. Gai/Ez gai baloratuko da. Ariketa hau udaleko euskara zerbitzuak egingo du eta bakarrik barne eraginak izango ditu eta udalak ez du agiririk luzatuko.
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, zehaztutakoari jarraituz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak luzatutako egiaztagiria aurkezten dutenek ez dute ariketa hau egin beharrik izango. Ez dute ezta egin beharrik izango instantziarekin batera honako egiaztagiri hauek aurkezten dutenek:
a) EGA titulua edo parekideak.
b) Irakaskuntza alorreko 2. hizkuntza eskakizuna Hirugarren ariketa. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Informatikazko froga Word testu-tratamendurako programari eta internet sareari buruzko ezagutza frogatzeko ariketa praktikoa izango da. Gehienez ere 4 punturekin baloratuko da eta 2 puntu beharko dira lehiaketaldira pasatzeko.
Lehen eta hirugarren ariketa 2008ko urtarrilaren 30ean goizeko 9:00etatik aurrera egingo dira
B) LEHIAKETALDIA
Ondorengoa baloratuko da:
Jarduera fisiko eta kiroletako zientzietan Lizentziatua izatea, 4 punturekin. Behean aipatzen den lan esperientzia izatea hiru ataletako puntuazioa gehituz 8 puntura arte baloratuko da gehienez ere:
1. Eskola kirolaren kudeaketan, hileko 0,25 punturekin.
2. Eskola kirolean monitore lanetan, hileko 0,15 punturekin.
3. Soin hezkuntzaren irakaskuntza, hileko 0,15 punturekin.
9.- Onartuen zerrenda eta izendapena
Behin oposizioaldiko ariketak eta lehiaketaren balorazioa amaituz gero, epaimahaiak onartuen zerrenda puntuazio ordenaren arabera argitaratuko du, eta horiek ezin izango dute deitutako plaza kopurua gainditu eta zerrenda hori Udaleko Lehendakaritzari igorriko dio, puntuaziorik onena duen izangaiaren alde izendapen proposamena eginez. Kontratua sinatu aurretik Udalak azterketa medikua egin ahal izango die ikusteko gaixo eta lesiorik ez dutela eta lanpostua betetzeko gai direla.
Plaza ez eskuratu baina oposizioa gainditzen duten hautagaiekin kirol zikloen koordinatzailea kontratatzeko edo lizentziatua balitz kirol teknikaria kontratatzeko aldi baterako premiei erantzuteko lan-poltsa osatuko da. Lan-poltsaren funtzionamendua izango da Udalak 2006ko apirilaren 4an, Alkatearen dekretu bidez onartua duen lan-poltsen erabilerarako barne araudiak jasotzen duena.
Instantziarekin batera aurkeztu den dokumentazioa jasotzeko eskubidea izango dute aurkeztu diren izangaiek, lan-poltsa osatuko dutenek izan ezik. Hautaketa prozesua bukatu eta 3 hilabeteko epean jasotzen ez den dokumentazioa txikitu eta bota egingo du Udalak.
Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, lehiaketaldiaren emaitzak...) Bergarako Udaleko Web orrian ere argitaratuko dira ( www.bergara.net ).
Argitarapen honek osagarri izaera du eta eragin guztietarako balio izango dutenak Udaleko iragarki-taulan argitaratutakoak izango dira. Datu pertsonalen babeserako araudiari jarraituz, edozein izangai edo parte hartzailek izango du bere datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea, horretarako eskaera aurkeztu beharko du helbide honetara bidalitako idatziaren bitartez: Bergarako Udala, San Martin de Agirre plaza 1, 20570 Bergara.
Epaimahaiak baimena du aurkezten diren zalantzak argitzeko eta lehiaketa-oposizioa ondo joan dadin beharrezko erabakiak hartzeko, oinarri hauetan aurre ikusten ez den guztian. Ariketetan lortutako maila plaza egoki betetzeko beharko litzatekeena ez dela iritziko balitz, deialdia bete gabe deklara liteke.
1. Legediak eskola kirolaren inguruan dioena: Ekainak 11ko 14/1998 Euskadiko Kirol Legea, Ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua Eskola Kirolari buruzkoa, 2007-2008 Ikasturterako eskola kiroleko jarduera programaren Foru Agindua.
2. Bergarako Eskola kirola eredua.
3. Bergarako ikastetxeen mapa eta ezaugarriak.
4. Txapelketen antolakuntza, lehiaketa sistemak
5. Heziketa fisikoa lehengo hezkuntzan.
6. Oinarrizko tasun fisikoak eta eratorriak.
7. Bergarako Udal kirol instalazioak.
8. Bergarako Udal kirol zerbitzuaren eskaintza.
