Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Deialdiak »  Lan eskaintzak »  Plantilako obra eta zerbitzuburu plaza lehiaketa oposizio bidez hornitzeko deialdia »  Onartuen behin behineko zerrenda

Onartuen behin behineko zerrenda

IRAGARKIA JAKINARAZTEN DA 2009ko otsailaren 25ean Alkate Andreak hurrengo dekretu hau eman duela:

"Obra eta Zerbitzuburu plaza bat txanda irekian oposizio-lehiaketaren bidez hornitzeko instantziak aurkezteko epea bukatu eta eskari dokumentazioa aztertu ondoren hurrengoa, E R A B A K I D U T

LEHENA: Onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea:

ONARTUAK

ARANDIA MENDIZABAL, IGOR

ARREGI ARTOLA, MAIDER

CELAYA BENGOETXEA, SAIOA

ERRETOLATZA ARANTZABAL, ITSASO

IRASTORZA ASURABARRENA, IRENE

JUARISTI OSTOLAZA, ANDONI

ZABALA RUIZ DE GAONA

EZ ONARTUA

INOR EZ

BIGARRENA: Onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak 10 egun naturaleko epean aurkeztu ahal izango dira, zerrenda Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzen denetik kontatzen hasita. Epe horretan erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da, besterik gabe. Erreklamazioak aurkeztuko balira, udaletxeko iragarki taulan argitaratuko den ebazpenaren bitartez erabakiko dira.

HIRUGARRENA: Oposizioaldian aurreikusitako lehen ariketa, 2009ko apirilaren 22an goizeko 09:00etan udaletxean egingo da. Interesatuak udaletxe aurrean aurkeztu beharko dira. Oposizioaldiko hurrengo azterketen egunak udaletxeko iragarki taulan argitara emango dira.

LAUGARRENA: Epaimahai kalifikatzaileko kide hauek izendatzea:

Lehendakaria: Iņaki San Jose Loiti.

  • Juan Ramon Garitano Larraņaga, lehendakariaren ordezkoa.

Bokalak:

  • Begoņa Salterain Gonzalez HAEEk izendatutako ordezkaria.
  • Maider Estensoro Garcia HAEEk izendatutako ordezkariaren ordezkoa.
  • Susana Jauregialzo Arregi HAEEk izendatutako ordezkaria Euskara frogarako.
  • Aintzane Etxebarria Urkiola HAEEk izendatutako ordezkariaren ordezkoa Euskara frogarako.
  • Xabier Berridi Iriarte, Oņatiko Udaleko funtzionarioa.
  • Joseba Aizpurua Lauzirika, Bergarako funtzionarioa eta Oņatiko Udaleko funtzionarioaren ordezkoa.
  • Elisabete Zubeldia Etxabe, Zumaiako Udaleko aparejadorea.
  • Elisabete Larraņaga Ucin, Zumaiako Udaleko aparejadorearen ordezkoa.
  • Manuel Aņibarro Abad, Arrasateko Udaleko Arkitekto teknikoa.
  • Iņaxio Azkarraga-Urizar Larrea, Enpresa Komiteak izendatutako kidea.
  • Joseba Ezpeleta Irizar, Enpresa Komiteak izendatutako kidearen ordezkoa.

Idazkaria: MĒ Concepciķn Ugalde Izeta A.a, Bergarako Udaleko behin-behineko Idazkaria.?

Ebazpenaren aurkako bideak:

Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar dezakezu, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian.

Horretatako bi hilabeteko epea duzu, jakinarazpen hau jasotzen duzun hurrengo egunetik hasita. Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako Administrazioarekiko Auzi errekurtsoaren aurretik, berraztertze errekurtsoa jar dezakezu erabakia hartu duen organoaren aurrean hilabeteko epean jakinarazpena jasotzen duzun hurrengo egunetik kontatzen hasita. Dena den, egoki deritzozun beste edozein errekurtso ere jar dezakezu. LEGE-OINARRIA: Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109.c, 116. eta 117. atalak, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. atala, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan aldatua, eta lege bereko 46. atalak eta Kode Zibilaren 5. atala.

Bergara, 2009ko otsailaren 25a.

ALKATEAK


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI