Oinarriak
Oxirondo Udal azokako postu finkoen esplotazioa. Kontzesio administratibo erregimenean adjudikatzeko lehiaketa arautuko duten baldintza ekonomiko administratiboen plegua:
Hemen duzue proposamen eredua (pdf formatuan, 49 KB)
5.- Proposamenak irekitzeko ekitaldia eta adjudikazioa.
7.- Behin behineko adjudikazioa eta kontratuaren formalizazioa.
10.- Iraungipen arrazoiak eta kontzesioaren ebazpena.
11.- Adjudikatzailearen betebeharrak.
Oxirondoko Udal Azokan adjudikatu gabeko postu finkoen esplotazioa, kontzesio administratibo erregimenean, adjudikatzea da lehiaketa honen xedea, postu fijoak modulo 1eko postu itxiez osatu daude, 3, 7, 12, 13, 14, zenbakiak 17,75 m2ko azalera gordina dutenak eta 1eta hiru zenbakidunekin osatutakoa honek 27,35m_koa delarik. Guztiak dute babes koadroa magnetoter.tetrapolar diferentzialaz, 2 magnetoter bifasikoak, 6 entxufe 16A bifasikoak, 4 entxufe 25A trifasikoak, telefono hartune bat, larritasunerako argiune bat, sapaian bi argi-hartune (dagozkien etengailuekin), erakusmahai gainean 3 argi halogeno (dagokion etengailuarekin), ur-hartune bat (ixteko giltza eta kontadoreaz), harraska isurbide bat, hozkailu isurbide bat, hustubide zentral bat eta segurtasun itxieradun aluminiozko pertsiana bat eta 2,15 m2 atzekaldean, zutabe artean, raseatua eta margotua, guztira aipatutako m_ak osatuz.
Pertsona natural edota juridikoek, gaitasun juridikoa eta aritzeko gaitasuna dutenek eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Testu Bateratuak 20. artikuluan adierazten diren egoeretan aurkitzen ez direnek har dezakete parte lehiaketan.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko aurrez Udaleko Kutxan 520 euroko behin-behineko fidantza sartu dela ziurtatu beharko da; fidantza hau adjudikatzaileak kontratua ez balu formalizatuko erabiliko litzateke (Administrazio Publikoen kontratuen Legearen Testu Bateratuak jasotako ondorengoetarako).
Proposamenak Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, goizeko 8etatik 13etara, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den dataren biharamunetik zenbatuko diren 15 egun naturalen barruan.
Proposamenak bat etorri beharko dira eransten den ereduarekin.
Lizitatzaile bakoitzak eransten den ereduarekin bat datorren proposamen bat baino ezin izango du aurkeztu.
Lizitatzaileren batek taldean, hau da beste lizitatzaile batzuekin batera egingo balu eskaintzaren bat, ezingo luke berak bakarrik beste eskaintzarik egin.
Lizitatzaileren batek ez balu oinarri hau beteko, automatikoki berak aurkeztutako proposamen guztiak desestimatuko lirateke.
Proposamenak sobre itxi batean aurkeztuko dira, azalean ondoko titulua jarriko delarik:
"OXIRONDOKO UDAL AZOKAKO POSTU FIJOEN ESPLOTAZIOA, KONTZESIO ADMINISTRATIBO ERREGIMENEAN, ADJUDIKATZEKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENAK"
Honez gain lizitatzaileak edota berau ordezkatzen duenak sobrea sinatuko du. Sobre barruan ondoren zehazten den dokumentazioa ere sartuko da:
a) Nortasun Agiri Nazionala, banakako enpresariak direnean.
b) Merkataritzako erregistroan inskribatutako eraketaren edo aldaketaren eskritura edo berauen kopia notariala, pertsona juridikoen kasuan.
c) Ahalmen notarial askietsia, beste baten izenean agertu eta proposamenak sinatzen direnak izanez gero.
d) Interesatuaren deklarazioa (aitorpena) Administrazio Publikoen Kontratu Legearen Testu Bateratuak 20. artikuluan zehazten diren debeku edota bateraezintasun egoeretan ez dela aurkitzen adieraziz.
e) Udaleko Fondo Diruzaintzaren Gordailuaren agiria, behin-behineko fidantza ordaindu duela ziurtatuz.
Lizitatzaileek aurkezten dituzten dokumentuak orijinalak edota egiaztatutako kopiak izan beharko dira.
5.-PROPOSAMENAK IREKITZEKO EKITALDIA ETA ADJUDIKAZIOA
Proposamenak irekitzeko ekitaldia jendaurrean egingo da, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo laneguneko eguerdiko 12:00etan, baina ez da adjudikazio-proposamenik egingo.
Adjudikazioa egiteko irizpideak ondoko hauek izango dira:
1.- Hiru modulotako eskaintzek lehentasuna izango dute bikoen aurrean eta hauek, modulo batekoen aurrean.
2.- Hiru, bi edota modulo bateko eskaintzen artean, osotasunean edota zati batean berdinak direnak egongo balira, ekonomikoki abantaila gehien eskaintzen duena aukeratuko litzateke.
3.- Eskaintza ekonomikoak berdinak izango balira merkatuan saltzen ez diren produktuei emango zaio lehentasuna.
4.- Erabilerak ere berdinak izango balira, adjudikazioa zozketaz egingo litzateke.
Azokaren Udal Erregelamenduaren (1993ko maiatzaren 13ko GAOean argitaratua eta zuzenketak urte bereko ekainaren 10ean argitaratuak) 29. artikuluan zehazten diren erabileren artean aukeratu beharko dute.
7.-BEHIN-BEHINEKO ADJUDIKAZIOA ETA KONTRATUAREN FORMALIZAZIOA
Kontratuaren sinatzea, behin-betiko fidantza (adjudikazio-prezioaren %4a) eta adjudikazio-prezioa adjudikazioa jakinarazi denetik 10 egun naturalen epean gauzatuko dira.
Adjudikazio-prezioaren ordainketa ondoren zehazten diren bi moduetako baten egin daiteke:
1.- Prezioaren %100a kontratua sinatzen denean ordainduz.
2.- Prezioaren %37,5a kontratua sinatzen denean ordainduz eta gainontzeko %62,5a, kontratua sinatu zenetik
kontatzen hasita gehienezko 10 urtetako epean, ondoko lerroaldian zehaztutako moduan: Bigarren aukera hau jarraituz gero, kontratua sinatzen denetik aurrera, gehienez ere 10 urteko epean, urte bakoitzean adjudikazio prezioaren %10 gutxienez amortizatu beharko dute, eta urtealdi horri dagozkion interesak ere ordaindu beharko dituzte (ordainketa egiten denean indarrean dagoen zerga-interesa ezarriz).
Ordainketaren bat (epekakoa edo interesena) egin gabe laga ezkero, kontzesioa iraungita ulertuko da, ordura arte ordaindutakoa berreskuratzeko inolako eskubiderik gabe.
Kontzesioaren iraupena, kontzesio-kontratuaren egunean hasten dena, 11 urtetakoa izango da, beste 15 urtetarako luza daitekeelarik, gutxienez 6 hilabete lehenago derrigorrezko eskaria egin eta Udalak onartuko balu. Erabaki hau erabat diskrezionala izango da eta ez da indemnizaziorik egongo. Okupazio-eskubideak aurrez jasotzen den epean eta 1993ko martxoaren 29an onartutako Azokaren Udal Erregelamenduan jasotzen diren baldintzak eta balizkoak betetzen direnean (bakarrik) besterenganatu ahal izango dira.
Lizitazio-tipoa ondoren zehazten dena izango da:
- modulo bat, 17,75 m_koa - 15.266,00 euro.
- bi modulo, 17,75 m_koak - 29.767,00 euro.
- bi modulo, 17,75 m_ eta 9,60m2koekin osatutakoa - 22.516 euro.
Kopuru horiek gutxienez eskaini beharrekoak dira.
10.-IRAUNGIPEN-ARRAZOIAK ETA KONTZESIOAREN EBAZPENA
Kontzesioa ondorengo kasuetan emango da bukatutzat:
a) Postuari kontzesioa egin zenean jasotzen ez zen erabilpena ematen zaionean, horretarako beharrezkoa den udal lizentziarik gabe.
b) Kontzesioa duenak, kontzesioari uko egiten dionean.
c) Kontzesio-epea bukatzen denean.
d) Azokaren Udal Erregelamenduan eta Toki Administraziorako indarrean dagoen Legerian horrela aurreikusita dagoenean.
11.-ADJUDIKATZAILEAREN BETEBEHARRAK
Postuen titularrek ondoko betebeharrak izango dituzte:
a) Udalak adierazitako ordutegian zehar etenik gabe jendeari irekita edukitzea.
b) Saltokia eta instalazioak behar bezala mantentzea, garbi, hondakinik gabe eta baldintza higieniko egokietan egon daitezen zainduz.
c) Behe tentsioko instalazioetarako ezarririk dagoen eta nahitaez bete beharrekoa den arautegiaren arabera, saltokietan korrontearen kontagailua, diferentziala eta mugatzailea jartzea, norberak bere argiak ezarririk izanez gero eta aurrekoa beharko lukeen makinarik edukiz gero.
Materialen kalitatea eta kontroleko eta babeseko tresnen kokapena udaleko elektrizistak adieraziko ditu, berorren esku dagoelarik hornikuntzaren lotura egin aurretik oniritzia ematea.
Elektrizitatearen kontsumoa titularraren kargurakoa izango da.
d) Pisaketa eta neurketako tresnak baimendutako ereduei egokituak izatea, Udalaren esku dagoelarik bere pertsonalaren bidez tresna horien doitasuna egiaztatzea.
e) Salgai guztiak jendearen begibistan edukitzea, salgai atalik gorde, berezi edo ezkutatu gabe, kopuruarengatik eta ezarpen moduagatik denak begibistan jarri ezin diren kasuan izan ezik.
f) Salgaiak albaiteroaren ikuskaritzara jartzea, osasun publikorako kaltegarri deklaratuz gero beroriek bahitu eta deuseztatu ahal izango dituelarik.
g) Arropa egokiak txukuntasunez janztea.
h) Dagozkion kanona eta gainerako ordainarazpenak ordaintzea.
i) Lanpostuak aurrealdetik egongo dira jendeari irekita.
j) Hondakinak eta zaborrak behar bezala itxitako plastikozko poltsatan jasoko dira eta zehazturik egongo diren lekuetan utziko dira.
k) Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea eta dagozkion zergak eta tasak ordaintzea.
l) Zerbitzuak eskaintzeko behar den pertsonalari dagokionean Gizarte Segurantzaren eta Laneko Aurrikuspen eta Segurtanaren gaietan sortuko diren obligazioak betetzea.
ll) Elektrizitate, telefono eta ur kontsumoen eta saltokian jarriko diren gainerako zerbitzuen gastuak bereganatzea.
m) Errezibuak helbideratzea.
n) Salmentara jarriko diren gaien prezioak jendearen begi-bistan edukitzea.
ñ) Aseguruak kontratatzea, ihardunean sor litezkeen arriskuak estaltzeko.
o) Bere kontura, eta Udalak baimena eman ondoren, iharduera burutzeko behar diren egokitze-lanak egitea.
p) Azokako Udal Erregelamenduak, Udaleko Aginteen edo beren agenteen aginduak edota ezarri beharreko Toki edo Estatuko Legeriak eskatzen dituen bestelako betebeharrak betetzea.
Baldintza plegu honetan aurreikusi gabeko guztietarako, 1993ko martxoaren 29an Udaleko Osoko Bilkurak onartutako Azokako Udal Erregelamenduan xedatutakoa, Toki Jaurbideko Oinarriak Arautzen dituen Legean , apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutako Testu Bateratuan, Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Testu Bateratua, Toki Udalbatzen Zerbitzuen Erregelamenduan eta gai hau arautzen duten bestelako xedapenetan jasotakoa ezarriko da.
