Udaleko obra eta zerbitzuetako pioien lanpoltsa osatzeko deialdia
Udaleko obra eta zerbitzuetako pioien lanpoltsa osatzeko deialdia arautuko duten oinarriak.
Jaitsi hemen eskaera orria (64kb, pdf formatua)
3.- Izangaiek bete beharrekoak.
7.- Gaitasunaren faseko ariketak.
9.- Gaitasunaren fasea garatzeko era.
10.- Epaimahaiaren proposamena.
13.- Prozesuaren argitalpenak.
Deialdi honen xedea da pioien lanpoltsa osatzea lehiaketa-oposizioaren bidez.
Lanpostua sailkapeneko E taldekoa da.
Lan-egunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, beti ere lanpostuaren izaera eta premien araberakoak. Bergarako jaietan, San Martzialetan eta San Martinetan brigadak dituen lanei ere erantzun beharko die, egun horiek lanegutegian sartuko direlarik. Ordu hauek lanordu arruntak izango dira eta beste lanegunekin konpentsatuko dira.
Deialdi honen xede den lanpostuaren eginkizunak, besteak beste, ondoko hauek dira:
- Masa egin eta ofizialei materiala eman.
2. Elektrizistei materiala eman.
3. Saneamenduak, ubideak, saretak... garbitu.
4. Asfaltatze-lanetan parte hartu.
5. Taulatuak muntatu, desmuntatu, kargatu, deskargatu...
6. Bankuak, zakarrontziak, barandak, farolak? pintatu.
7. Erabiltzen den makinaria guztiari olioa aldatu.
8. Konpresorearekin lanak egin.
9. Bere gainetik dagoen langileak agintzen dizkion lanak egin.
3.- Izangaiek bete beharrekoak
Onartuak izateko eta, hala badagokie, neurketan parte hartzeko, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte izangaiek:
a. Europar Batasuneko kide diren estatutuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.
Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe daude atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela frogatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.
b. 16 urte beteta izatea.
c. Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea.
e. Diziplinazko prozeduraren bidez Estatuaren, Erkidego Autonomoen edo tokiko erakundeen zerbitzutik bereizitakoa ez izatea, eta administrazio publikoan jarduteko gaitasunaz gabeturik ez egotea.
Eskabideak eredu ofizial eta normalizatuan egingo dira. Ereduak Bergarako Udaleko Erregistroko Bulegoan emango dituzte.
Lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskabideak Bergarako Udaleko Alkate-lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta ondoko baldintza hauek bete beharko dira onartuak izateko:
a) Hirugarren oinarrian eskatutako baldintza bakoitza eta guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute izangaiek, beti ere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagozkiola.
b) Eskabidearekin batera, ondoko agiriok aurkeztuko dituzte:
- Nortasun-agiriaren fotokopia.
- Eskabidean adierazitako merezimenduak egiaztatuko dituzten agiriak, lehiaketaren fasean baloratuak izateko.
Prestakuntza osagarriari buruzko merezimendua egiaztatzeko aurkeztuko duen agirian, haren iraupena zehaztu beharko du
c) Izangaiek eskabideetan adierazi beharko dute oposizio-aldiko ariketak Erkidego Autonomoko zein hizkuntza ofizialetan egin nahi dituzten.
Eskabideak, behar bezala beteta, Bergarako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte 2008ko martxoaren 11a arte (hau barne).
Eskabideak, era berean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legearen) 38.4 artikuluan adierazi bezala, Administrazio Publikoetako erregistroetan ere aurkez daitezke. Bergarako Udaleko Alkate-lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta, eskabideak aurkezteko epearen barruan, dagokion funtzionarioak data eta zigilua jarrita eduki beharko dute. Izan ditzaketen egitatezko akatsak, edozein unetan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesatuak eskatuta.
Onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda Bergarako Udaleko iragarki-taulan jarriko da ikusgai martxoaren 12an eguerdiko 13:30etan. Udalak 3 egun naturaleko epea emango du erreklamazioak egiteko, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legeak 71. artikuluan xedatutakoaren arabera. Behin-behineko zerrenda, besterik gabe, behin betikotzat joko da erreklamaziorik ez badago. Halakorik badago, berriz, beste ebazpen baten bidez izango dira onartuak edo baztertuak. Ebazpen horren bidez, behin betiko zerrenda onetsiko du Udalak, eta hura ere udaleko iragarki taulan argitaratuko du.
Azken erabaki horren aurka administrazioarekiko auzien errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietarako Salan; eta horretarako epea bi hilabetekoa izango da, onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Hori, ordea, ez da eragozpen izango, inork bidezkotzat jotzen badu, beste edozein errekurtso aurkez dezan.
Aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, birjarpen-errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean.
Ariketak epaituko dituen Epaimahaia kide titularrez eta ordezkoez osaturik egongo da, eta horien izendapena argitara emango da Udaletxeko iragarki-taulan. Epaimahaia honela osatuko da:
Lehendakaria:
- Udalbatzak izendatzen duen kidea.
Mahaikideak:
- Udaleko Obra eta Zerbitzuetako burua
2. Udaleko Obra eta Zerbitzuetako buruaren laguntzailea.
3. Obretako langilezaina.
4. Euskara zerbitzuburua, euskara frogarako.
5. Enpresa komiteak izendatutako kide bat.
Idazkaria:
? Udalarena edo bera ordezkatzen duen udal langilea.
Epaimahaiak, bidezko baderitzo, aholkulari adituen laguntza eska dezake edozein probatan.
Epaimahaikideek ezingo dute esku hartu, eta Alkate-Lehendakariari horren berri emango diote, baldin eta 30/1992 Legeko (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legeko) 28. artikuluan aurreikusitako egoeretakoren bat gertatzen bada. Era berean, errefusagai izango dira, Lege bereko 29. artikuluaren arabera.
Epaimahaia osatzen duten kideek gutxienez erdiek izan beharko dute lanpostura sartzeko eskatzen den jakintza-arlo berari dagokion titulazioa, eta guztiek maila akademiko berekoa edo goragokoa. Epaimahaiaren jardunbideak une oroz jarraituko dio Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legeak agintzen duenari.
Epaimahaikide guztiek izango dute hitz egiteko eta bozkatzeko eskubidea, Epaimahaiko idazkariak izan ezik, hark ez baitu bozkatzeko eskubiderik izango. Bestalde, epaimahaia ezingo da eratu eta aritu Lehendakaria eta Idazkaria eta epaimahaikide titular zein ordezkoen erdiak etorri ez badira.
7.- Gaitasunaren faseko ariketak
Lehenengo ariketa 2008ko martxoaren 18an goizeko 9:00etatik aurrera egingo da. Ondorengo deialdiak Epaimahaiak iragarriko ditu, aditzera emateko egoki deritzon moduan. Gaitasunaren fasean ondoko ariketa hauek egingo dira:
?Lehen ariketa:.
Ariketa hau bi frogek osatuko dute:
1. Froga teorikoa. Derrigorrezkoa eta ez baztertzailea. Obra brigadako pioi lanpostu honekin zerikusia duten galderei erantzun beharko zaie. Epaimahaiak erabakiko du izangaiek erantzun beharrekoa test moduko izango den eta nola puntuatuko den.
Froga honetan gehienez ere 10 puntu lortu ahal izango dira.
2. Froga praktikoa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Obra brigadako pioi lanpostuarekin zerikusia duen(ten) froga(k) egin beharko dituzte.
Froga hauek eta bakoitzaren puntuazioa epaimahaiak zehaztuko ditu. Froga honetan lortu ahal izango dira 20 puntu gehienez.
Ariketa hau pasatu ahal izateko derrigorrezkoa izango da bigarren frogaren puntuazioaren %50a.
Epaimahaiak ondoko merezimendu hauek balioztatuko ditu, baldin eta, laugarren oinarriko b) atalean xedatutakoaren arabera, eskabidean adieraziak eta agiri bidez egiaztatuak izan badira, eta, beti ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna kontuan hartuz:
?Bete behar den lanpostuaren funtzioekin erlazionatuta egindako lana. Gehienez ere 3 puntu arte, hileko 0,10 puntu.
Merezimendu horiek, Enpresa-ziurtagirien edo zerbitzuak bete diren Administrazioak luzatutako agirien bitartez egiaztatu beharko dira eta Gizarte Segurantzak luzatutako egiaztagiria ere, laneko bizitza adierazten duena, aurkeztu beharko da. Egiaztagirietan betetako funtzioak zehaztu beharko dira.
?Erakunde ofizialek edo haiek homologatutakoek emandako ikastaroak edo mintegiak egitea, eta bestelako prestakuntza-jarduerak egitea (bekadun gisa, praktikaldian, etab.), lanpostuarekin zerikusirik badute, gehienez ere 4 puntu arte balioztatuko da. Ikastaroek gutxienez 20 orduko iraupena izan beharko dute kontuan hartzeko eta orduko 0,025 puntu emango dira.
Ikastaroaren iraupena orduetan adierazten ez direnetan ez dira kontutan izango.
?1. Hizkuntza eskakizuna ziurtatzen dutenei 3 puntu emango zaizkie. 1. Hizkuntza eskakizunari dagokion jakite maila ziurtatzeko Euskera zerbitzuak proposatutako frogak gainditu beharko dituzte. Honako hauek dira azterketa egitetik salbuesten duten agiriak:
1. Hautaketa probetan edo administrazioetan diharduten langileentzat egindako deialdietan 1 hizkuntza eskakizuna edo altuagoa egiaztatu duela adierazten duen HAEEk luzatutako egiaztagiriak.
2. EGA eta baliokideak diren egiaztagiri zein diplomak.
3. Hezkuntza-sistemako HE2.
4. Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskarako 4. maila gainditua.
5. Hezkuntza-sistemako HE1.
6. Goran aipatutakoen baliokide direnak.
Aipatutako agirien kopia egiaztatuak aurkeztu beharko dira eskaera orriarekin batera. ęB motatako gida baimena izatea, 4 punturekin.
9.- Gaitasunaren fasea garatzeko era
Epaimahaiak, hala erabakiz gero, alda dezake zazpigarren oinarrian adierazitako ariketen hurrenkera, eta egun berean proba guztiak egitea ere erabaki dezake.
Epaimahaiak ariketak egiteko deialdian jarritako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez diren izangaiak ?baita ezinbesteko arrazoiengatik bada ere?, hauta-prozesutik kanpo geratuko dira erabat.
Gainditu beharreko ariketa bakoitza burutu ondoren, Epaimahaiaren erabakiz, iragarki-taulan emango da argitara ariketa gainditu dituzten izangaien zerrenda.
10.- Epaimahaiaren proposamena
Izangai bakoitzak bi faseetan lortu dituen puntuak batuta aterako da haren azken kalifikazioa, eta batura horrek erabakiko du izangaiak lehenesteko hurrenkera.
Bi izangaiek edo gehiagok puntu kopuru bera izanez gero, ondoko irizpide hauen arabera erabakiko da, jarrita dauden hurrenkeran:
*a) Proba praktikoetan puntu-kopururik handiena ateratzea.
*b) Teoria proban puntu-kopururik handiena ateratzea.
*c) Epaimahaiak erabakitzen duen irizpidea.
Ariketak balioztatu ondoren, Epaimahaiak iragarki-taulan agerian jarriko ditu neurketa gainditu duten izangaien izenak, lortu dituzten puntuen araberako hurrenkeran antolatuak: puntu gehienekotik gutxienekora.
Epaimahaiaren iritziz deialdira aurkeztutako izangaien artean ez badago gutxienezko baldintzak betetzen dituenik, .deialdia hutsik aldarrika dezake.
Epaimahaiak Bergarako Udaleko organo eskudunari bidaliko dio akta, behar den izendapenak egin ditzan.
Ematen den epean, eta ezinbesteko arrazoiren batengatik izan ezean, izangaiak agiriak aurkezten ez baditu, edo eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen ez badu, ezingo da kontratatua izan, eta bere jardun guztiak baliorik gabe geratuko dira. Kasu horretan, lehiaketa gainditu eta azken kalifikazioaren hurrenkeran ondoren dagoenaren edo daudenen aldeko proposamena egingo du organo eskudunak.
Organo eskudunak, aldi baterako kontratazio premia dagoen bakoitzean, Epaimahaiak proposaturiko izangaien artean lortutako puntuazioaren hurrenkeran kontratatuko du.
Frogaldiak egiten diren kontratuetan zehaztuko den iraupena izango du.
Plaza ez eskuratu baina oposizioa gainditzen duten hautagaiekin obra eta zerbitzuetako pioien lan-poltsa osatuko da.
Lan-poltsaren funtzionamendua izango da Udalak 2006ko apirilaren 4an, Alkatearen dekretu bidez onartua duen lan-poltsen erabilerarako barne araudiak jasotzen duena.
Prozesu honetan argitaratu beharrekoak (onartuen eta baztertuen zerrenda, oposizioaldiko emaitzak, lehiaketaldiaren emaitzak...) Bergarako Udaleko Web orrian ere argitaratuko dira(www.bergara.net ).
Datu pertsonalen babeserako araudiari jarraituz, edozein izangai edo partehartzailek izango du bere datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko eskubidea, horretarako eskaera aurkeztu beharko du helbide honetara bidalitako idatziaren bitartez: Bergarako Udala, San Martin de Agirre plaza 1, 20570 Bergara.
Instantziarekin batera aurkeztu den dokumentazioa jasotzeko eskubidea izango dute aurkeztu diren izangaiek, kontratatu denak izan ezik.
Hautaketa prozesua bukatu eta 3 hilabeteko epean jasotzen ez den dokumentazioa txikitu eta bota egingo du Udalak.
Epaimahai kalifikatzaileak eskumena dauka sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta lehiaketa-oposizioaren martxa ona zaintzeko beharrezko diren erabakiak hartzeko, oinarri hauetan eta hemen aplika daitekeen arautegi osagarrian xedatu ez den kasuetarako.
Deialdi hau, honen oinarriak eta hauetatik eta epaimahaiaren jardueratik erator daitezkeen egintza administratiboak inpugnatu ahal izango dituzte interesatuek, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritako epe eta moduan.
