Oinarrien aldaketa
JAKINARAZTEN DA 2009ko martxoaren 4an Alkate andreak hurrengo dekretu hau eman duela: 2008ko azaroaren 5ean emandako dekretu bidez, Bergarako Udalak 4 Udaltzain plaza betetzeko egindako deialdiaren, lehen oinarrian honako aldaketa hau onartu zuen:
"Udalaren funtzionarioen plantilan bete gabe dauden lau udaltzain plaza oposizio irekiaren bidez hornitzeko eta hautapen prozesua gainditu baina plaza lortzen ez duten izangaiekin lan-poltsa bat osatzeko hautaketa probak deitzen dira. Bete beharreko plazak zazpi arte gehitu ahal izango dira, hautaketa prozesua bukatu baino lehen Udalak horrela erabakiko balu."
Kontuan izanda Udaltzain Agente plaza betetzeko izendatuta zeuden bi Agenteak baja eskatu dutela eta beste batek, praktikaldian izendatuta zegoenak, ez duenez, praktikaldia gainditu ezin izan dela karrerako funtzionario izendatu.
Kontuan izanda hau horrela izanik 7 plaza betetzeko premia dagoela, E R A B A K I D U T LEHENA: 2008ko urriaren 6ko dekretu bidez onartutako lau Agente plaza betetzeko deialdia arautzen duten oinarrietan aurreikusten den plaza kopurua 7ra arte gehitzea.
BIGARRENA: Erabaki honen berri ematea Udaleko iragarki taulan eta Bergarako web orrian."
Bergara, 2009ko martxoaren 4a.
IDAZKARIAK
