Bergara.net

Oinarriak eta eskaera orria

Oinarriak

(pdf,170Kb)

Eskaera orria

(doc,49 Kb)

IRAGARKIA

JAKINARAZTEN DA, 2008ko azaroaren 5ean Alkate andreak hurrengo dekretu hau eman duela:

"2008ko urriaren 6an emandako dekretu bidez, Bergarako Udaleko Alkate andreak erabaki zuen lau udaltzain plaza betetzeko prozesua arautuko duten oinarriak onartzea.

Oinarri horietan, lehen puntuan honako hau jaso da:

"Udalaren funtzionarioen plantilan bete gabe dauden lau udaltzain plaza oposizio irekiaren bidez hornitzeko eta hautapen prozesua gainditu baina plaza lortzen ez duten izangaiekin lanpoltsa bat osatzeko hautaketa probak deitzen dira. Bete beharreko plazak bost arte gehitu ahal izango dira hautaketa prozesua bukatu baino lehen Udalak horrela erabakiko balu."

Kontuan izanda prozesua bukatu aurretik premia berriak sortu daitezkeela adierazi duela udaltzainburuak, Gobernazio eta Zerbitzuen batzordeak proposatutakoari jarraituz, E R A B A K I D U T

LEHENA: Bergarako Udalak 4 udaltzain plaza betetzeko egin duen deialdiaren lehen oinarrian honako aldaketa hau onartzea:

"Udalaren funtzionarioen plantilan bete gabe dauden lau udaltzain plaza oposizio irekiaren bidez hornitzeko eta hautapen prozesua gainditu baina plaza lortzen ez duten izangaiekin lan-poltsa bat osatzeko hautaketa probak deitzen dira. Bete beharreko plazak zazpi arte gehitu ahal izango dira, hautaketa prozesua bukatu baino lehen Udalak horrela erabakiko balu."

BIGARRENA: Erabaki honen jakinarazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuz egitea.

Bergara, 2008ko azaroaren 5a.
IDAZKARIAK


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI