Apirilaren 24ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiak
Apirilaren 24an Udalbatzak hartutako erabaki garrantzitsuenen laburpena:
1. Goenkaletik Madalena plazarainoko urbanizazioa egiteko proiektu arkeologikoa idazteko lanak 1976,68 eurotan adjudikatzea.
2. Komenio kalean kontenedoreak lurperatzeko burutu behar diren lanen adjudikaziorako baldintzen plegua onartzea. Lizitazio oinarria 30.807,44 eurokoa da.
3. Torrekua 41-43an minusbaliatuentzako bi arrapala eraikitzeko lanak 13.622,74 eurotan adjudikatzea.
4. Kutxa baten dohaintza onartzea.
5. Etxeko laguntza zerbitzuko araudi berriari hasierako onarpena ematea.
6. Ubera auzoan udal planeamenduko arau subsidiarioen aldaketarako dokumentuari behin-behineko onarpena ematea.
7. Ortelbar Promociones S.L. enpresarekin (lehen Ortuibar S.A.) eta Construcciones Goitu S.A. enpresarekin (lehen Construcciones Mauricio Arregui S.A.) 2002ko martxoaren 21ean Bergarako Udalak izenpetutako hitzarmena- Mariaren Lagundiarena izan zen eraikina Migel Altuna Institutuko eraikin batengatik permutatzeko- deuseztatzea.
8. Domingo Irala kaleko berrurbanizazioa aurrera eramateko eta Barrenkalea 31n eraikin berria eraikitzeko Luis, Antonio eta Elena Ezenarro Arregik bidalitako akordio-proposamenaren idatzia onartzea.
9. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasaren ordenantza fiskalaren aldaketari onarpena ematea. Aldaketa etxeko laguntza zerbitzuaren tasan da.
10. Udal artxiboan gordetzen diren Soraluze, Mutriku eta Eibarko eskribautzen agiriak hiru herri horietako Udalei itzultzea.
