Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Antolaketa politikoa »  Osoko Bilkuretako aktak »  Ekainak 11ko osoko bilkuran hartutako erabaki garrantzitsuenen laburpena

Ekainak 11ko osoko bilkuran hartutako erabaki garrantzitsuenen laburpena

  • Industriako enpresa proiektu bati laguntza "Irialde S.A." enpresari ematea oinarrietan jasotako baldintzetan, aurkeztutako proiektua garatzeko, eta adierazita "Oerlikon Balzers-Elay Coating S.A." eta "Elay Industrial S.A. Sociedad Unipersonal" enpresen artean 75 lanpostu izan eta mantendu beharko dituztela Bergarako instalazio berrietan. Bi enpresa horiek erantzule solidarioak izango dira Bergarako Udalaren aurrean. Laguntza 620.000 eurokoa da.
  • 40-A Hirigintza eremuan, alokairuan 68 eta 84 arteko babes ofizialeko etxebizitza eraikitzea ahalbideratzen duen 2.776,76 m2ko udal lursaila "Etxegi XXI S.L." enpresari, 1.428.000 eurotan (zergak aparte) eskualdatzea.
  • Domingo Irala kaleko 1. faseko ("A" deituriko gunea) urbanizazio lanen proiektua eta baldintza administratiboen plegua onartzea, 1.439.993,32 euroko (BEZ barne) lizitazio oinarriarekin.
  • Zabalotegi udal-aretoa egokitzeko proiektua eta lanen kontratazioa arautuko duten baldintza administratiboen plegua onartzea, 358.042,25 euroko (BEZ barne) lizitazio oinarriarekin.
  • 3. sektorean eraikiko liratekeen babes ofizialeko etxebizitzei buruz Inmobiliaria Bitxor S.R.L. enpresarekin sinatuko litzatekeen hitzarmena onartzea. Hitzarmen horretan 3. sektorean (Ozaeta auzoan) "Inmobiliaria Bitxor S.R.L." enpresak eraikiko dituen babes ofizialeko etxebizitzetan Udalak eta eraikitzaileak (hirigintza eremuaren garapena bermatzeko xedearekin) hitzartuta dituzten errealojoak eta gelditzen diren beste etxebizitza babestuen zozketa publikoaren gidaritza eta ardura Udaletik eramatea adosten da.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI