Zerbitzuengatik prezio publikoak
1. artikulua
Eranskineko tarifetan adierazten diren zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak ezarri eta exijitzen dira Ordenantza honetako arauen arabera, haiek parte direlarik.
2. artikulua
Ordenantza udal barruti osoan aplikatuko da.
3. artikulua
Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoak, zerbitzu eta jardueren onura izan dezaketenek ordainduko dituzte.
4. artikulua
Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoen tarifak, Eranskinean datozenak dira.
5. artikulua
Kopuru eskagarriak, eskatutako edo egindako zerbitzu edo jarduera bakoitzagatik ordainduko dira eta dagozkien epigrafeetan aipatzen diren zenbatekoetan ezin zatikatuko dira.
6. artikulua
Ordenantza honetan aipatzen diren zerbitzuen eskaintza edo jardueren burutzerako, Udal Administrazioari eskatu beharko zaio beren eskaintza edo burutzea. Zerbitzu edo jarduera horiek emantzat joko dira, kasua balitz, Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaintzeko baldintzapean eta behin luzatu ondoren, prezio publikoa ez ordaintzeak automatikoki zerbitzua ez eskaintzea edo jarduera ez burutzea ekarriko du.
7. artikulua
Ordenantza honetan araututako prezio publikoen ordaindu beharra zerbitzuaren eskaintza edo jardueraren burutzea hasten denetik izango da.
Hala ere, emandako eta luzatutako zerbitzuen eskaintza edo jarduerak burutzeagatiko kasuan, ordainketaren beharra dagozkien tarifetan jartzen diren epealdi natural bakoitzaren lehenengo egunean hasiko da.
8. artikulua
Prezio publikoaren ordainketa kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzen arabera egingo da.
9. artikulua
Prezio publikoaren ordainketara behartuta dagoenari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik, jarduera burutzen ez deneko kasuan, dagokion zenbatekoa itzuli egingo da.
10. artikulua
Prezio publiko hauengatiko zorrak premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatu ahal izango dira.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau, bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betiko onetsirik izan zen, 2003ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta horrela jarraituko du aldatzea edo derogatzea erabakitzen den arte.
ERANSKINA
Onarpena : 2002-10-23
A epigrafea: Emakumearen Laguntzarako Zerbitzuak antolatutako kurtsoak Hileroko matrikula 6 _koa izango da.
B epigrafea: Internet zerbitzuari buruzkoa
1.- Erabilpen ordu bakoitzeko tarifa 1,25 €-koa izango da.
2.- Lau orri baino gehiago inprimatuz gero, 0,06 € ordaindu beharko da orriko.
C epigrafea: Haur dinamizazio zerbitzua
| GEHIENGO PREZIOAK | ||||
|---|---|---|---|---|
| Zerbitzua | Non | Lehen seme-alaba (%100) |
Bigarren seme-alaba (%90) |
Hirugarren seme-alaba (%75) |
| Egunero | Hirigunean | 26 € | 23 € | 19 € |
| Zapatuak | Hirigunean | 45 € | 41 € | 34 € |
| Zapatuak | Osintxun | 19 € | 17 € | 14 € |
| Eguneroko ludoteka eta zapatuak |
Osintxun | 50 € | 45 € | 38 € |
| Udaleku irekiak uztailean |
Hirigunean | 35 € | 32 € | 26 € |
