Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Gai fiskalak »  Zerbitzuengatik prezio publikoak

Zerbitzuengatik prezio publikoak

Zerbitzuak eman edo udal aginpideko jarduera administratiboak burutzeagatiko prezio publikoen ordenantza arautzailea

1.Artikulua

Eranskineko tarifetan adierazten diren zerbitzuak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak ezarri eta exijitzen dira Ordenantza honetako arauen arabera, haiek parte direlarik.

2.Artikulua

Ordenantza udal barruti osoan aplikatuko da.

3.Artikulua

Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoak, zerbitzu eta jardueren onura izan dezaketenek ordainduko dituzte.

4.Artikulua

Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoen tarifak, Eranskinean datozenak dira.

5.Artikulua

Kopuru eskagarriak, eskatutako edo egindako zerbitzu edo jarduera bakoitzagatik ordainduko dira eta dagozkien epigrafeetan aipatzen diren zenbatekoetan ezin zatikatuko dira.

6.Artikulua

Ordenantza honetan aipatzen diren zerbitzuen eskaintza edo jardueren burutzerako, Udal Administrazioari eskatu beharko zaio beren eskaintza edo burutzea. Zerbitzu edo jarduera horiek emantzat joko dira, kasua balitz, Ordenantza honetan araututako prezio publikoak ordaintzeko baldintzapean eta behin luzatu ondoren, prezio publikoa ez ordaintzeak automatikoki zerbitzua ez eskaintzea edo jarduera ez burutzea ekarriko du.

7.Artikulua

Ordenantza honetan araututako prezio publikoen ordaindu beharra zerbitzuaren eskaintza edo jardueraren burutzea hasten denetik izango da.

Hala ere, emandako eta luzatutako zerbitzuen eskaintza edo jarduerak burutzeagatiko kasuan, ordainketaren beharra dagozkien tarifetan jartzen diren epealdi natural bakoitzaren lehenengo egunean hasiko da.

8.Artikulua

Prezio publikoaren ordainketa kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzen arabera egingo da.

9.Artikulua

Prezio publikoaren ordainketara behartuta dagoenari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik, jarduera burutzen ez deneko kasuan, dagokion zenbatekoa itzuli egingo da.

10.Artikulua

Prezio publiko hauengatiko zorrak premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatu ahal izango dira.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betiko onetsirik izan zen, 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta horrela jarraituko du aldatzea edo derogatzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

Onarpena : 2003-10-16

A epigrafea: Internet zerbitzuari buruzkoa

  1. -Erabilpen ordu bakoitzeko tarifa 1,25 eurokoa izango da.
  2. -Lau orri baino gehiago inprimatuz gero, 0,06 euro ordaindu beharko da orriko.

B epigrafea: Haur dinamizazio zerbitzua

Haur dinamizazio zerbitzua, prezioak
Gehiengo prezioak
Zerbitzua Non Senide kopurua:
Lehena %100
Senide kopurua:
Bigarrena %90
Senide kopurua:
Hirugarrena %80
Astegunetako ludoteka Hirigunean 27,05 euro 24,50 euro 20,50 euro
Larunbatetako ludoteka Osintxun 20 euro 18 euro 15 euro
Eguneroko ludoteka eta
larunbatetako ludoteka
Osintxun 52 euro 47 euro 39 euro
Udaleku irekiak, uztailean:
2000.urtean edo lehenago
jaiotakoak
Hirigunean 36,50 euro 33 euro 27,50 euro
Udaleku irekiak, uztailean:
2001.urtean jaiotakoak
Hirigunean 23 euro 20,50 euro 17,50 euro

Alkatea, Idazkaria eta Kontuhartzailea


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI