Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Gai fiskalak »  Ondasun higiezinen gaineko zerga

Ondasun higiezinen gaineko zerga

Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatzen dituen ordenantza fiskala

Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak zehazteko tipoak bi izango dira:

  • Balorazio ponentzien arabera, industria edo zerbitzu erabilerako lurzoruan dauden ondasunentzat: %0,30.
  • Balorazio ponentzien arabera, gainerako ondasun hiritarrentzat: %0,16.

Batzarraldiaren data: 2001eko urriaren 22a.

Landa Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak zehazteko tipoa, balio katastrala igo ala ez, kuotan aurreikusitako Gipuzkoako 2001eko KPIaren (%4) igoera lortzeko aldatuko litzateke, beti ere gaurko tipotik (0,8947) azpikoa ezingo delarik izan. Hobariei dagokienez, 12/89 Foru Arauko 4.art.C atalak xedatzen duen 15 urtetako salbuespena, landaketa egiten den urtetik zenbatzen hasten da, hots, landaketek bere lehen 15 urtetan izango dute hobari hau. Babes ofizialeko etxebizitzek %50eko hobaria izango dute zergaren kuotan, behin-betiko kalifikazioa jaso eta hiru urteko epean.

1994ko urtarrilaren 1etik aurrera zergatik salbuetsiko dira hezkuntza itunen errejimenera bildutako ikastetxe pribatuak, guztiz edo partzialki kontzertatutako ikastetxe izaera gordetzen duten bitartean. Azken bi hobari fiskalek mesedezko izaera izango dute eta, hala badagozkio, doakionak eskatuta emango dira.

5/95 Arau Foralaren 21.artikuluaren arabera, Fundazio eta Erabilgarritasun Publikoko Elkarteak salbuetsiak egongo dira. 13/1996 Foru Arauaren arabera, Foru Aldundiak egitasmo estratejiko bezala izendatutako proiektuek %95eko hobaria izango dute.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI