Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zerga
Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskal arautzailea
Ondorengo zerrendan epe bakoitzari dagokion urteko portzentaia azaltzen da:
- 5 urtera bitarte: %3,1.
- 10 urte artekoa: %2,8.
- 15 urte artekoa: %2,7.
- 20 urte artekoa: %2,7.
Halaber, karga-tasa %5ekoa izango da, eta zergaren kuotatik "tasa de equivalencia" delakoagatik ordaindutako kuotak deskontatuko dira.
Heriotza dela-eta ondorengo ahaide eta adoptatuen, ezkontideen eta aurreko ahaide eta adoptatzaileen alde musutruk egiten diren terrenoen eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealen eskualdaketa edo eraketetan %50eko hobaria emango da. Hobaria 2001-1-1etik aurrera sinatutako eskrituretan jasotako eskualdaketentzat izango da.
Bestalde, V.16/89 Foru Arauak ezkontideei onartzen dien salbuespen berberak izatezko bikoteek ere izango dituzte.
