Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Gai fiskalak »  Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Udal honek, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko Uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauko 4.4 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, artikulu horretako lehen atalean ezarritako gutxienezko kuotak finkatzen ditu ERASKINEAN adierazten den koefizientea aplikatuz.


II. ZERGA KUOTA

2. artikulua

Aurreko artikuluak aipatzen duen koefizientea aplikatuz, zerga hau eranskin horretan adierazten diren tarifa taularen arabera exijituko da.


III. ZERGAREN KUDEAKETA

3. artikulua

Zerga hau autolikidazio erregimenean exigituko da, horretarako udal administrazioak zerga honen subjektu pasiboei eta espedienteak izapidetzen dituzten gestoriei emango dien ereduan.

Zergaren ordainketa autolikidazioa aurkeztuko den unean egingo da.

4. artikulua

Zerga hau ordaindu dela egiaztatuko duen dokumentua zorra kitatze unean Udal Administrazioak emango duen behin-betiko ordainagiria izango da.

5. artikulua

1. Zerga honen zorraren ordainketa eguneratuta daukala egiaztatuko duen ziurtagiriaren aurkezpena ezinbesteko baldintza izango da ondorengo espedienteak izapidetzeko eskaerari Trafiko Buruzagitzan hasiera emateko:

a) Zirkulatzeko ibilgailuaren gaitasun ziurtapenarena.

b) Ibilgailuaren behin-betiko bajarena.

c) Ibilgailuen erreformarena, zerga honen ondorioetarako haien sailkapena alteratzen denean.

d) Ibilgailuaren transferentziarena.

e) Ibilgailuaren zirkulazio baimenean azaltzen den subjektu pasiboaren bizileku aldaketarena.

2. Kuotaren ordainketa egiaztatuko duen ordainagiriaren aurkezpena ezinbesteko betebeharra izango da, hori aurkeztea eskatzen duten Zergapeko ibilgailuen matrikulazio espedienteei hasiera emateko Trafiko Buruzagitzan.


IV. KUOTEN ITZULKETA

6. artikulua

Ibilgailuaren behin-betiko baja kasuetan, subjektu pasiboaren alde izango diren kuota proportzionalak, era berean behin-behineko likidazioan soberan ordaindutakoak, Zergaren subjektu pasiboei itzuliko zaizkie behin-betiko baja eta ibilgailuaren matrikulazioari buruzko dokumentazioa aurkezteko unean.


V. AZKEN XEDAPENA

Ordenantza Fiskal hau eta daraman Eranskina Udal Batzarrak 2002ko urriaren 23an ospatutako bilkuran onartu ziren eta indarrean 2003ko urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.


ERANSKINA

Koefizienteak: 1'759 turismoentzat eta 1,721 beste ibilgailu guztientzat.

1.- Tarifak

Turismoak:

  • 9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak: 31,70 €
  • 9 eta 11,99 zaldi fiskal bitartekoak: 63,45 €
  • 12 eta 13,99 zaldi fiskal bitartekoak: 105,70 €
  • 14 eta 15,99 zaldi fiskal bitartekoak: 148,00 €
  • 16 eta 19,99 zaldi fiskal bitartekoak: 190,30 €
  • 20 zaldi fiskal baino gehiagokoak: 232,60 €

Autobusak:

  • 21 jarleku baino gutxiagokoak: 143,35 €
  • 21 eta 50 jarleku bitartekoak: 204,20 €
  • 50 jarleku baino gehiagokoak: 255,25 €

Kamioiak:

  • 1.000 kg. baino gutxiagoko karga baliagarrikoak: 72,75 €
  • 1.000tik 2.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak: 143,35 €
  • 2.999tik 9.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak: 204,20 €
  • 9.999 kg. baino gehiagoko karga baliagarrikoak: 255,25 €

Traktoreak:

  • 16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak: 30,40 €
  • 16 eta 25 zaldi fiskal bitartekoak: 47,80 €
  • 25 zaldi fiskal baino gehiagokoak: 143,35 €

Trakzio mekanikoko ibilgailuek arrastaturiko atoiak eta erdi atoiak:

  • 1.000 kg. baino gutxiagoko karga baliagarrikoak: 30,40 €
  • 1.000tik 2.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak: 47,80 €
  • 2.999 kg. baino gehiagoko karga baliagarrikoak: 143,35 €

Bestelako ibilgailuak:

  • Ziklomotoreak: 7,60 €
  • 125 zm3 arteko motozikletak: 7,60 €
  • 125 eta 250 zm3 bitarteko motozikletak: 13,05 €
  • 250 eta 500 zm3 bitarteko motozikletak: 26,05 €
  • 500 eta 1.000 zm3 bitarteko motozikletak: 52,15 €
  • 1.000 zm3 baino gehiagoko motozikletak: 104,25 €

2.-Salbuespen eta hobariak

Uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauko 2.artikuluan jasotakoak. Horren arabera, elbarrien ibilgailuek ondorengo baldintzak bete behar dituzte salbuetsiak egoteko:

-Zirkulazio baimenaren titularra elbarritua izatea.

-Elbarritua Bergaran erroldatuta egotea.

-Elbarrien ibilgailua izatea (90-3-2ko "Ley de Trαfico") edo beraiei bereziki egokitutakoa edo LISMIren mugikortasun baremoan elbarrituak gutxienez 7ko balioa izatea.

Halaber, gutxienez hogeita bost (25) urteko antzinatasuna duten ibilgailuek %100eko hobaria izango dute.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI