Okupazioagatik tasa
Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza
A epigrafea: Hesiak, aldamioak, zutabeak eta eustagak:
Lehen tarifa: Eskonbro, lur, hondar, eraikuntzarako material, egur eta beste edozein materialekin bide publikoa okupatzeagatik, metro karratuko edo frakzioko eta eguneko: 2,75 .
Bigarren tarifa: Eskonbroak eta eraikuntzarako materiala biltzeko metalezko edukinontziak jartzeagatik, bakoitzagatik eta eguneko: 5,31 .
Hirugarren tarifa: Hesi, aldamio edo beste instalazio egokiekin bide publikoa okupatzeagatik, metro karratu edo frakzioko eta hileko: 2,75 .
Laugarren tarifa: Puntal, eustaga edo apeoko beste elementu batzuekin kalea okupatzeagatik, metro karratu edo frakzioko eta hileko: 5,31 .
Bosgarren tarifa: Bide publiko bat okupatu eta zirkulaziorako eta jendearentzat aldibaterako ixteagatik, eguneko: 35,44 .
Lehengo, bigarren eta hirugarren tarifetan aipatzen diren aprobetxamenduetako elementu determinatzaileren batzuk hesiekin mugatutako leku baten barruan jarrita edo ipinita egoteak ez du tarifa horien kitapenik sortaraziko, hirugarren tarifaren arabera hesiei dagokien kuotetan sartuta egongo da eta.
Ordainarazpen honengatik eska daitezkeen kuotei dagokioenez, eskatu edo emandako aprobetxamendu bakoitzagatik ordaindu beharko dira, eta tarifa bakoitzean aipatutako epe-muga murriztezinaren arabera ordaindu beharko dira. Baimena jasotzean ordaindu beharko dira eta hurrengo kuotak hileko lehenengo egunetan.
Tasaren ordainketatik salbuetsiak egongo dira edo %90eko hobaria izango dute ondorengo obren eraginez egiten diren okupazioek, obra baimenaren iraupen-aldian bakarrik:
- Monumentu historiko-artistikoetako obren kuotak % 90eko hobaria izango du, ondasuna kalifikatuta badago. Arau Subsidiarioen katalogoan grado de protecciσn mαximo eta medio dutenek %50eko hobaria izango dute. Grado de protecciσn bαsico duten ondasunek ez dute hobaririk izango.
- Fatxadak txukuntzeko obrak salbuetsiak egongo dira.
- Hirigintza oztopoak kentzeko obrak salbuetsiak egongo dira.
- Etxebizitzetan egindako babestutako birgaitze-obrak: % 90eko hobaria, beti ere Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edo/eta dirulaguntza) jasotzea derrigorrezkoa delarik onura hau izateko.
Hobari edo salbuespen hauen onuradun izateko baldintzak Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarentzako bere Ordenantza arautzaileak jasotzen dituen berberak izango dira.
B epigrafea: Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkaleku erreserba bide publikoan.
Lehen tarifa: ibilgailuak espaloitik sartzeagatik:
- Lehen zenbakia: ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako tailerretarako erabiltzen diren lokaletan, metro linealeko: 25,03 .
- Bigarren zenbakia: Ekonomi Jardueren gaineko Zerga ordaintzen duten lokalengatik, metro linealeko:
-15 langile edo gutxiago dutenek: 12,72 .
-15 langile baino gehiago dutenek: 23,66 . - Hirugarren zenbakia: aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokaletan, metro linealeko:
-3 plaza baino gutxiago: 7,91 .
-3 eta 10 plaza artean dutenak:15,81 .
-11 eta 30 plaza bitartekoak: 23,66 .
-31 eta 50 plaza bitartekoak: 31,69 .
-50 plaza baino gehiagokoak: 44,04 .
Bigarren tarifa: Galtzadan lekua iraunkorki erreserbatuta edukitzeagatik:
- Lehen zenbakia: Ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako erabilitako lokaletan, metro linealeko: 37,94 .
- Bigarren zenbakia: Ekonomi Jardueren gaineko Zerga ordaintzen duten lokaletan:
- 15 langile edo gutxiagokoak: 19,00 .
- 15 langile baino gehiagokoak: 38,00 . - Hirugarren zenbakia: aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokalengatik, metro linealeko:
- 3 plaza baino gutxiago: 15,81 .
- 3 eta 10 plaza bitartekoak: 31,69 .
- 11 eta 30 plaza bitartekoak: 47,44 .
- 31 eta 50 plaza bitartekoak: 63,94 .
- 50 plaza baino gehiago: 88,82 .
Hirugarren tarifa: ibilgailuak espaloitik sartu eta galtzadan lekua erreserbatzeagatik, metro linealeko:
- Lehen zenbakia: ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako tailerretarako erabilitako lokalentzako: 50,82 .
- Bigarren zenbakia: Ekonomi Jardueren Gaineko Zerga ordaintzen duten lokalentzako:
- 15 langile edo gutxiago: 25,03 .
- 15 langile baino gehiago: 50,82 . - Hirugarren zenbakia: aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokalentzako:
- 3 plaza baino gutxiago: 19,00 .
- 3 eta 10 plaza bitartekoak: 38,00 .
- 11 eta 30 plaza bitartekoak: 50,82 .
- 31 eta 50 plaza bitartekoak: 76,01 .
- 50 plaza baino gehiago: 106,38 .
Laugarren tarifa: galtzadan karga-deskarga lanetarako erreserba iraunkorragatik, metro linealeko:
- Gehienez 6 ordu egunean: 19,00 .
- 6 ordu baino gehiago egunean: 38,00 .
Bosgarren tarifa: noizean behingo beharrengatik erabilera desberdinetarako lekuak erreserbatzeagatik, metro linealeko: 2,09 .
Seigarren tarifa: ibi plaka: 13,53 .
Kuotak:
- Bosgarren tarifagatik eskatu beharreko kuotak aurkeztutako eskakizun bakoitzagatik kitatuko dira.
- Zergaldia urte naturala izango da eta tasa honen kuotek horixe hartuko dute kontuan.
- Tasa seihilabeteko epeaz zorpidetuko da, baimendutako edo baimendu gabeko aprobetxamenduari zein egunetan ekin zaion begiratu gabe.
C epigrafea: Ferietako postuak:
- Herriko jaiak: kontzertu edo enkantearen arabera.
- Auzoetako jaiak eta bestelakoak: 0,51 /m2/5 egunetan (edo zatia)
- Zirkoak:291,30 /eguneko
D epigrafea: Zanga eta luebakiak irekitzea:
Tarifa bakarra: eskatu edo emandako aprobetxamendu bakoitzagatik eta obren iraupen egun bakoitzagatik:
Lehen epigrafea:
- Lehen zenbakia: Aprobetxamendua orokorrean, galtzada-espaloia edo herri erabilpenerako ondasunengatik, metro karratu edo frakzioko: 1,13 .
- Bigarren zenbakia: Aprobetxamendua zeharbideetan bada: 2,25 .
- Hirugarren zenbakia: Aprobetxamenduak hilabete baino gehiago irauten badu, metro linealeko eta hilabeteko: 22,53 .
Bigarren epigrafea:
- Lehen zenbakia: Kalikata edo zangak irekitzea, gehienez metro bateko zabalerakoak, metro lineal edo frakzioko: 1,13 .
- Bigarren zenbakia: Aprobetxamendua zeharbideetan bada: 2,25 .
- Hirugarren zenbakia: Aprobetxamenduak hilabete baino gehiago irauten badu, metro linealeko eta hilabeteko: 22,53 .
Kuota hoiek %400 igoko dira, aprobetxamendua Udalak emandako epea baino luzeagoa bada. %50 gehiago ordaindu beharko dira, bide publiko batean urbanizazio-obrak egin eta hurrengo lehenengo urtean eskaera aurkeztu edo burutzen diren instalazio-obren kuotak.
E epigrafea: Udal bide publikoetako lurzoru, hegalkin eta lurpearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia:
Horniketa zerbitzua ustiatzen duten enpresen kasuan:
Enpresak udalerrian lortzen duen fakturazioaren sarrera gordinaren %1,5eko prezioa ezarriko da, bizilagun guztiengan edo gehienengan eragina izan eta hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen alde eta udal-bide publikoetako lurzoru, lurzorupe edo hegalkinaren aprobetxamendu bereziei edo erabilera pribatiboei dagokienean.
Argindarra banatzen duten enpresen kasuan, udalerrian argindarra saltzeagatik lortutako sarrera gordinak honako kontzeptu hauek osatzen dituzte: potentzia, energia, reaktibako eta ordutegiagatiko diskriminazio osagarriak, neurketa-ekipoen alokairua, hartunerako eskubideak eta engantxeak. Ez dira hor sartzen BEZ eta fidantza bidez lortutako diru-sarrerak, aipatutakoa tentsio altu eta bajuko hornidura guztientzat ezarriko delarik.
Tarifa hauek ezartzeko arauak: enpresek, urteko lehenengo lau hilabeteetan, egindako horniduraren bidez lortutako dirusarreren aitorpena aurkeztu beharko dute eta gainera aurreko urtean lortutako sarrera gordinak zehaztuko dituzte. Aitorpenarekin batera aurkeztu beharko dute enpresako kontabilitatearen laburpena eta kasu bakoitzean udal administrazioak eska dezakeen agiri-sorta. Udal administrazioak ekingo dio tasa hauen behin-behineko zehaztapen eta kobraketari; hala ere, kobratu ondorengo 4 urteko epean aldatu ahal izango du udal administrazioak ordaindu beharreko kopurua, baina epe hori amaitzen denean behin-betikotzat hartuko da.
Gainontzeko kasuetan:
Lehen tarifa: oinarriko azaleradun aprobetxamenduetan, terrenoen balioaren gaineko urteroko zerga-tasa, metro karratuko edo frakzioko: 15%.
Bigarren tarifa: luzera-oinarria duten aprobetxamenduetan, terrenoen balioaren gaineko urteroko zerga-tasa, metro karratuko edo frakzioko:
- Errailekin: 11,28 .
- Hodiekin: 11,28 .
Hirugarren tarifa: Oinarrian elementu bakanak dituzten aprobetxamenduetan, eta elementu bakoitzeko aurreikusitako edo okupatutako azalera metro karratua baino gutxiagokoa denean, bakoitzagatik ordaindu beharreko urteko edo zatitu ezinezko kuotak hauek izango dira:
- Posteak, farolak, zutabeak eta antzekoak: 11,28 .
- Lotura, banaketa eta errejistro kajak: 9,03 .
- Horma-besoak, euskarriak eta antzeko elementuak: 1,13 .
F epigrafea: Irabazizko xedez, lurzoru publikoan mahaiak eta aulkiak jartzea:
- Hileroko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko: 4,88 .
- Eskaera urtebeterako bada, urteko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko: 51,10 .
Halaber, mahai eta aulkiekin lurzoru publikoa okupatzeko baimenei dagokien tasa autolikidazio sistema erabiliz kobratuko da aurrerantzean. Udalak, baimen eskaera aurkezten denean, autolikidazio errejimenean eskatuko du tasa hau. Funtzionamendu arauak ondorengo hauek izango dira:
- Autolikidazioa, eskaera sartzen den egunetik kontatzen hasita gehienez ere 10 eguneko epean egin beharko da.
- Aurreko puntuan zehaztutakoa bete ezean, eskatzaileak bere eskariari uko egin diola ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 artikuluan aurrikusitako eraginekin, beste tramite gabe artxibatu egingo delarik.
- Autolikidazioa egiteko horretarako prestatuta Udal bulegoetan eskainiko den inprimakia bete beharko da eta kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa aurkeztu.
G epigrafea: Lurzoru publikoa kioskoekin okupatzea:
Aplikatuko den tasa, urtero, 28,88 /m2-ko izango da. Ordainarazpen honengatik eskatu beharreko kuotak hiruhilabeterokoak eta murriztu ezinak izango dira.
H epigrafea: Kalez-kaleko salmentarako postuak lurzoru publikoan jartzea:
Postuak, elementu higigarriak, etab. jartzeagatik, egunean izango den karga-tasa ondokoa izango da: 1,84 /m2.
Merkatu-txikiko tarifa, hiruhilekoari dagokiona, tarifa orokorra (0,92 /m2) bider 13 eginez kalkulatuko da
Ordainarazpen honengatik eskatu beharreko kuotak murriztu ezinak izango dira eta ondoko epeetan ordainduko dira:
- Dagokion baimena jasotzerakoan, erabilera 3 hilabetekoa edo gutxiagokoa bada.
- Hiruhilabetero, baimena 3 hilabete baino epe luzeagorako eman bada.
