Okupazioagatik tasa
Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprebetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik eta, halaber, erabilera publikoari atxikitako beste ondasun batzuenagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II. EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua
Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren aprobetxamendu bereziak eta, halaber, erabilera publikoari atxikitako beste ondasun batzuenak eratzen du egitate ezargarria.
III. SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua
1.- Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.
2.- Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien aprobetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
3.- Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziarengatik, zuzenean us-tiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publi-koen aprobetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo de-fentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.
5. artikulua
Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, aprobetxamenduaren onuradun direnek.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK
6. artikulua
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V. OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua
Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI. KUOTA
8. artikulua
1.- Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
2.- Erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.
Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.
Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edo diru-itzulketak.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
9. artikulua
1.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidetuko dagokion ordainketa egiten ez bada.
2.- Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
3.- Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
10. artikulua
Entitate Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak ordainarazpen bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX. TASEN KUDEAKETA
11. artikulua
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Tributu eta prezio publikoen urratze eta zigorren udal Ordenantzan eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X. AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 2003ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
XI. ERANSKINA
Onarpena: 2002ko urriak 23
A epigrafea:
Hesiak, aldamioak, zutabeak eta eustagak
Lehen tarifa: Eskonbro, lur, hondar, eraikuntzarako material, egur eta beste edozein materialekin bide publikoa okupatzeagatik, metro karratuko edo frakzioko eta eguneko: 2,86
Bigarren tarifa: Eskonbroak eta eraikuntzarako materiala biltzeko metalezko edukinontziak jartzeagatik, bakoitzagatik eta eguneko: 5,52
Hirugarren tarifa: Hesi, aldamio edo beste instalazio egokiekin bide publikoa okupatzeagatik, metro karratu edo frakzioko eta hileko: 2,86
Laugarren tarifa: Puntal, eustaga edo apeoko beste elementu batzuekin kalea okupatzeagatik, metro karratu edo frakzioko eta hileko: 5,52
Bosgarren tarifa: Bide publiko bat okupatu eta zirkulaziorako eta jendearentzat aldibaterako ixteagatik, eguneko: 36,86
Lehengo, bigarren eta hirugarren tarifetan aipatzen diren aprobetxamenduetako elementu determinatzaileren batzuk hesiekin mugatutako leku baten barruan jarrita edo ipinita egoteak ez du tarifa horien kitapenik sortaraziko, hirugarren tarifaren arabera hesiei dagokien kuotetan sartuta egongo da eta.
Kuotak
Ordainarazpen honengatik eska daitezkeen kuotak, eskatu edo emandako aprobetxamendu bakoitzagatik ordaindu beharko dira, eta tarifa bakoitzean aipatutako epe-muga murriztezinaren arabera ordaindu beharko dira. Baimena jasotzean ordaindu beharko dira eta hurrengo kuotak hileko lehenengo egunetan.
Tasaren ordainketatik salbuetsiak egongo dira edo %90eko hobaria izango dute ondorengo obren eraginez egiten diren okupazioek, obra baimenaren iraupen-aldian bakarrik:
1.- Monumentu historiko-artistikoetako obren kuotak % 90eko hobaria izango du, ondasuna kalifikatuta badago. Arau Subsidiarioen katalogoan grado de protecciσn mαximo eta medio dutenek %50eko hobaria izango dute. Grado de protecciσn bαsico duten ondasunek ez dute hobaririk izango.
2.- Fatxadak txukuntzeko obrak salbuetsiak egongo dira.
3.- Hirigintza oztopoak kentzeko obrak salbuetsiak egongo dira.
4.- Etxebizitzetan egindako babestutako birgaitze-obrak: % 90eko hobaria, beti ere Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edo/eta dirulaguntza) jasotzea derrigorrezkoa delarik onura hau izateko.
Hobari edo salbuespen hauen onuradun izateko baldintzak Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarentzako bere Ordenantza arautzaileak jasotzen dituen berberak izango dira.
B epigrafea:
Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrualdera sartzea eta horien aparkaleku erreserba bide publikoan:
Lehen tarifa:
Ibilgailuak espaloitik sartzeagatik:
Lehen zenbakia: Ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako tailerretarako erabiltzen diren lokaletan, metro linealeko: 26,03
Bigarren zenbakia: Ekonomi Jardueren gaineko Zerga ordaintzen duten lokalengatik, metro linealeko:
- 15 langile edo gutxiago dutenek 13,23
- 15 langile baino gehiago dutenek 24,61
Hirugarren zenbakia: Aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokaletan, metro linealeko:
- 3 plaza baino gutxiago 8,23
- 3 eta 10 plaza artean dutenak 16,44
- 11 eta 30 plaza bitartekoak 24,61
- 31 eta 50 plaza bitartekoak 32,96
- 50 plaza baino gehiagokoak 45,80
Bigarren tarifa:
Galtzadan lekua iraunkorki erreserbatuta edukitzeagatik
Lehen zenbakia: Ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako erabilitako lokaletan, metro linealeko 39,46
Bigarren zenbakia: Ekonomi Jardueren gaineko zerga ordaintzen duten lokaletan
- 15 langile edo gutxiagokoak 19,76
- 15 langile baino gehiagokoak 39,52
Hirugarren zenbakia: Aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokalengatik, metro linealeko:
- 3 plaza baino gutxiago 16,44
- 3 eta 10 plaza bitartekoak 32,96
- 11 eta 30 plaza bitartekoak 49,34
- 31 eta 50 plaza bitartekoak 66,50
- 50 plaza baino gehiago 92,37
Hirugarren tarifa:
Ibilgailuak espaloitik sartu eta galtzadan lekua erreserbatzeagatik, metro linealeko:
Lehen zenbakia: Ibilgailuen fabrikazio edo konponketarako tailerretarako erabilitako lokalentzako 52,85
Bigarren zenbakia: Ekonomi Jardueren gaineko zerga ordaintzen duten lokalentzako:
- 15 langile edo gutxiago 26,03
- 15 langile baino gehiago 52,85
Hirugarren zenbakia: Aurreko sailkapenetik kanpo geratzen diren lokalentzako:
- 3 plaza baino gutxiago 19,76
- 3 eta 10 plaza bitartekoak 39,52
- 11 eta 30 plaza bitartekoak 52,85
- 31 eta 50 plaza bitartekoak 79,05
- 50 plaza baino gehiago 110,64
Laugarren tarifa:
Galtzadan karga-deskarga lanetarako erreserba iraunkorragatik, metro linealeko:
- Gehienez 6 ordu egunean 19,76
- 6 ordu baino gehiago egunean 39,52
Bostgarren tarifa:
Noizean behingo beharrengatik erabilera desberdinetarako lekuak erreserbatzeagatik, metro linealeko 2,17
Seigarren tarifa:
Ibi plaka: 14,07
Kuotak
1.- Bosgarren tarifagatik eskatu beharreko kuotak aurkeztutako eskakizun bakoitzagatik kitatuko dira.
2.- Zergaldia urte naturala izango da eta tasa honen kuotek horixe hartuko dute kontuan.
3.- Tasa seihilabeteko epeaz zorpidetuko da, baimendutako edo baimendu gabeko aprobetxamenduari zein egunetan ekin zaion begiratu gabe.
C epigrafea:
Ferietako postuak
- Herriko jaiak: kontzertu edo enkantearen arabera.
- Auzoetako jaiak eta bestelakoak: 0,53 /m2/5 egunetan (edo zatia)
- Zirkoak: 302,95 /eguneko
D epigrafea:
Zanga eta luebakiak irekitzea
Tarifa bakarra: Eskatu edo emandako aprobetxamendu bakoitzagatik eta obren iraupen egun bakoitzagatik:
Lehen epigrafea:
- 1 zenbakia: Aprobetxamendua orokorrean, galtzada-espaloia edo herri erabilpenerako ondasunengatik, metro karratu edo frakzioko 1,18
- 2 zenbakia: Aprobetxamendua zeharbideetan bada 2,34
- 3 zenbakia: Aprobetxamenduak hilabete baino gehiago irauten badu, metro linealeko eta hilabeteko 23,43
Bigarren epigrafea:
- 1 zenbakia: Kalikata edo zangak irekitzea, gehienez metro bateko zabalerakoak, metro lineal edo frakzioko 1,18
- 2 zenbakia: Aprobetxamendua zeharbideetan bada 2,34
- 3 zenbakia: Aprobetxamenduak hilabete baino gehiago irauten badu, metro linealeko eta hilabeteko 23,43
Kuota hoiek % 400 igoko dira, aprobetxamendua Udalak emandako epea baino luzeagoa bada. % 50 gehiago ordaindu beharko dira, bide publiko batean urbanizazio-obrak egin eta hurrengo lehenengo urtean eskaera aurkeztu edo burutzen diren instalazio-obren kuotak.
E epigrafea:
Udal bide publikoetako lurzoru, hegalkin eta lurpearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia
1.- Horniketa zerbitzua ustiatzen duten enpresen kasuan
Enpresak udalerrian lortzen duen fakturazioaren sarrera gordinaren % 1,5eko prezioa ezarriko da, bizilagun guztiengan edo gehienengan eragina izan eta hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen alde eta udal-bide publikoetako lurzoru, lurzorupe edo hegalkinaren aprobetxamendu bereziei edo erabilera pribatiboei dagokienean.
Argindarra banatzen duten enpresen kasuan, udalerrian argindarra saltzeagatik lortutako sarrera gordinak honako kontzeptu hauek osatzen dituzte: potentzia, energia, reaktibako eta ordutegiagatiko diskriminazio osagarriak, neurketa-ekipoen alokairua, hartunerako eskubideak eta engantxeak. Ez dira hor sartzen BEZ eta fidantza bidez lortutako diru-sarrerak, aipatutakoa tentsio altu eta bajuko hornidura guztientzat ezarriko delarik.
Tarifa hau ezartzeko arauak: Enpresek, urteko lehenengo lau hilabeteetan, egindako horniduraren bidez lortutako dirusarreren aitorpena aurkeztu beharko dute eta gainera aurreko urtean lortutako sarrera gordinak zehaztuko dituzte. Aitorpenarekin batera aurkeztu beharko dute enpresako kontabilitatearen laburpena eta kasu bakoitzean udal administrazioak eska dezakeen agiri-sorta. Udal administrazioak ekingo dio tasa hauen behin-behineko zehaztapen eta kobraketari; hala ere, kobratu ondorengo 4 urteko epean aldatu ahal izango du udal administrazioak ordaindu beharreko kopurua, baina epe hori amaitzen denean behin-betikotzat hartuko da.
b) Gainontzeko kasuetan
Lehen tarifa: Oinarriko azaleradun aprobetxamenduetan, terrenoen balioaren gaineko urteroko zerga-tasa, metro karratuko edo frakzioko %15
Bigarren tarifa: luzera-oinarria duten aprobetxamenduetan, terrenoen balioaren gaineko urteroko zerga-tasa, metro karratuko edo frakzioko
- Errailekin 11,73
- Hodiekin 11,73
Hirugarren tarifa: Oinarrian elementu bakanak dituzten aprobetxamenduetan, eta elementu bakoitzeko aurreikusitako edo okupatutako azalera metro karratua baino gutxiagokoa denean, bakoitzagatik ordaindu beharreko urteko edo zatitu ezinezko kuotak hauek izango dira
- Posteak, farolak, zutabeak eta antzekoak 11,73
- Lotura, banaketa eta errejistro kajak 9,39
- Horma-besoak, euskarriak eta antzeko elementuak 1,18
F epigrafea:
Irabazizko xedez, lurzoru publikoan mahaiak eta aulkiak jartzea
1.- Hileroko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko 5,08
2.- Eskaera urtebeterako bada, urteko karga-tasa, metro karratu edo frakzioko 53,14
Halaber, mahai eta aulkiekin lurzoru publikoa okupatzeko baimenei dagokien tasa autolikidazio sistema erabiliz kobratuko da aurrerantzean. Udalak, baimen eskaera aurkezten denean, autolikidazio errejimenean eskatuko du tasa hau. Funtzionamendu arauak ondorengo hauek izango dira:
- Autolikidazioa, eskaera sartzen den egunetik kontatzen hasita gehienez ere 10 eguneko epean egin beharko da.
- Aurreko puntuan zehaztutakoa bete ezean, eskatzaileak bere eskariari uko egin diola ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 artikuluan aurrikusitako eraginekin, beste tramite gabe artxibatu egingo delarik.
- Autolikidazioa egiteko horretarako prestatuta Udal bulegoetan eskainiko den inprimakia bete beharko da eta kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa aurkeztu.
Kudeaketa arauak
1.- Ordainarazpena zorpidetuta ulertuko da baimena eman edo aprobetxamendua hasten den momentutik (beharrezko baimenik gabe hasitako kasuetan).
2.- Ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamenduak lortzeko interesa duten entitate edo norbanakoek, udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, aprobetxamenduaren izaera eta hedadura zehaztuz.
3.- Eskatutako denboraldirako emango dira baimenak; beraz, beste denboraldi baterako baimena nahi baldin bada, behar den aurrerapenarekin, baimen-eskaera aurkeztu beharko du berriz ere interesatuak.
4.- Baimena ematerakoan, Udalak aprobetxamendurako azalera mugatuko du.
5.- Lurzoru publikoa mahai eta aulkiekin okupatzea arautzen duen ordenantza, epigrafe honen osagarria da.
6.- Hilabete baten barruan, 15 egun edo gutxiagorako baimena ematen denean hilabete erdi kitatuko da; baina hamabost egun baino gehiagorako baimena denean hilabete osoa kitatuko da.
G epigrafea:
Lurzoru publikoa kioskoekin okupatzea
Aplikatuko den tasa, urtero, 30,04 /m2-ko izango da. Ordainarazpen honengatik eskatu beharreko kuotak hiruhilabeterokoak eta murriztu ezinak izango dira.
Kudeaketa arauak
1.- Kontsezioa ematen denean edo lurzoru publikoa, beharrezkoa den baimen barik, okupatzen denean zorpidetuko da ordainarazpena, eta hiruhilabetero hiruhilabetekoaren lehenengo egunean ondorengo aprobetxamenduengatik.
2.- Ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamenduetakoren bat egin nahi duenak, dagokion eskaera aurkeztu behar du udaletxean, aprobetxamenduaren izaera eta hedadura zehaztuz, eta instalazioa jarri nahi den kokaleku zehatza adieraziko duen krokisa aurkeztuz.
3.- Aprobetxamendua lagatzen denean -lagatzeko arrazoiari begiratu gabe-, aprobetxamenduaren titularrek bajaren agiria bete beharra dute udal administrazioan. Hori egiten ez dutenek ordainarazpena ordaintzen jarraitu beharko dute. Bajaren deklarazioak bete ondorengo hiruhilabetekoan izango du eragina. Hala, instalazioak erabilgarriak badira, Udalak hartuko ditu bere kargu inolako kalte ordainik ordaindu gabe edota, bestela, erabiltezin bihurtzeko beharrezko neurriak hartu beharko ditu, kioskoa botatzea bidezkoa denean, utzi duenaren gain joango delarik kioskoa desmantelatzea, hala badagokio.
4.- Kioskoekin lurzoru publikoaren okupazioa arautzen duen Ordenantzak epigrafe honen izaera osagarria du.
H epigrafea:
Kalez-kaleko salmentarako postuak lurzoru publikoan jartzea
Postuak, elementu higigarriak, etab. jartzeagatik, egunean izango den karga-tasa ondokoa izango da 1,91 /m2
Merkatu-txikiko tarifa, hiruhilekoari dagokiona, tarifa orokorra (0,96 /m2) bider 13 eginez kalkulatuko da.
Ordainarazpen honengatik eskatu beharreko kuotak murriztu ezinak izango dira eta ondoko epeetan ordainduko dira:
- Dagokion baimena jasotzerakoan, erabilera 3 hilabetekoa edo gutxiagokoa bada.
- Hiruhilabetero, baimena 3 hilabete baino epe luzeagorako eman bada.
