Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Gai fiskalak »  Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga

Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zergaren ordenantza fiskal arautzailea

Ondoko tarifen zerrendan eraikuntza, instalazio eta obra mota ezberdinei dagozkien tipoak zehazten dira:

  • Edozein obra mota: %5.
  • Babes ofizialeko etxebizitzen sustatzea: %2.
  • Etxebizitza sozialen sustatzea: salbuetsita.
  • Kobratu beharreko gutxienezkoa: 29,70 €.

Zerga ordaintzetik salbuetsita izango dira nekazal, abere eta baso ustiaketara era printzipalean dedikatzen diren familia unitateek egiten dituzten instalazio edo eraikuntza-lanak, familia hori elkarte edo komunitatea ez den bitartean; Nekazal turismokoak ere salbuetsita egongo dira. Nekazal, abere edo baso ustiaketa partziala baldin bada, hau da, familia unitateko kideren batek beste jarduera bat burutzen badu, % 50eko hobaria izango du zergaren kuotan, instalazio edota eraikuntza lanik egiten denean; betiere elkarte edo komunitatea ez bada. Hobari fiskala baserritarraren jabegoko zatiari edo proportzioari emango zaio bakarrik. Aipatutako onura fiskaletako bat eskuratu nahi duenak ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu:

  • Hobaria izateko nahitanahiezko baldintza da Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian alta emanda eta kotizazioen ordainketan egunean egotea egiaztatzea. Hau betetzea ezinezkoa bada, obra proiektuan nekazaritza eta abere-hazkuntza ustiapena dela frogatzen bada aurreko baldintza betetzen dela ulertzen da.
  • Nekazal Ganbararen egiaztagiria, titularraren jarduera zehaztuz, eta aipatutako ustiaketa nagusia den ala mistoa den zehaztuz.
  • Zinpeko aitorpena, ingurugiroa errespetatuta eta jarduera nagusi edo misto gisa, ustiakuntzarekin jarraituko dela adierazten duena.
  • Aurrez adierazitako baldintzak ez betetzeak zuzenean onurak galtzea ekarriko du, indarrean dagoen araudiaren arabera eragin ditzakeen bestelako egintzen kaltetan gabe.
  • Zergaren ordainketatik salbuetsita daude fatxada pintatzeko obrak eta pintatu aurretik egin beharko direnak (zarpeatu, lijatu eta abar). Era berean, salbuetsita daude leiho, balkoi eta pertsianen aldaketa edo konponketak, aldaketa edo konponketa bizilagun guztiek egiten dutenean.
  • Mugikortasuna oztopatzen duten traba arkitektonikoak kentzeko egiten diren obrek ez dute zerga ordaindu beharrik izango, Udaleko Gizarte Ongizate Batzordearen oniritzia badute. Salbuespena bakarrik oztopo horiek kentzera bideratuta dauden obren aurrekontuaren zatiak izango du, salbuespena obra mota bati ematen zaiolako eta ez obra egile bati.
  • 13/1996 Foru Arauaren arabera Foru Aldundiak egitasmo estratejiko bezala izendatutako proiektuek %95eko hobaria izango dute.
  • Babestutako birgaitze obrek %90eko hobaria izango dute zerga honen kuotan, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edo/eta dirulaguntza) jasotzen bada. Hobaria izateko, udalean aurkezten den aurrekontuaren eta Eusko Jaurlaritzan aurkezten diren fakturen arteko aldea %20koa baino handiagoa ezingo da izan. Halaber, Udalean eta Eusko Jaurlaritzan obra berberak eta gremio berdinak deklaratu beharko dira hobaria izateko.
  • Monumentu historiko-artistikoetako obren kuotak % 90eko hobaria izango du, ondasuna kalifikatuta badago. Arau Subsidiarioen katalogoan “grado de protección máximo eta medio” dutenek %50eko hobaria izango dute. “Grado de protección básico” duten ondasunek ez dute hobaririk izango.
  • Suteek eta hondamendiek sortutako kalteak konpontzeko obrak salbuetsita egongo dira.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI