Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga
Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zergaren ordenantza fiskal arautzailea
I. XEDAPEN OROKORRAK
1.Artikulua
Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauan eta tributuari dagokion Foru Arauan aurreikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta exigitzen du, Ordenantza honi jarraiki, tarifa aplikagarriak dituen eranskina parte delarik.
2.Artikulua
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
II.EGITATE EZARGARRIA
3.Artikulua
Hirigintza lizentzia behar duen ezein eraikuntza, instalazio edo obra egitea dugu egitate ezargarria, lizentzia hori jaso edo ez arren, baldin eta lizentzia ematea Udal honi badagokio.
4.Artikulua
Azalpen bezala, zergapeko egitate ezargarriak ondorengoak dira:
- Solairu berridun mota guztietako eraikuntza edo instalazioetako eraikitzeobrak.
- Dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioak handitzeko obrak.
- Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen estrukturan eragin dezaketen aldaketa edo erreformazkoak.
- Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen kanpoko itxuraren aldaketa dakartenak.
- Eraikuntzen barne antolamendua aldatzen duten obrak, beraien erabilera edozein delarik.
- Lurraren Legeko testu bateratuko 58. artikuluko 2 atalean azaltzen diren eta behinbehineko izaerarekin egin behar diren obrak.
- Zerbitzu publikoen instalaziorako obrak.
- Lur mugimenduak, hala nola desmonteak, indusketak eta lurberdinketak, jarduera horiek onartutako edo baimendutako HIrigintza edo Eraikuntza Proiektuko obra bezala burutzeko programatuak dauden kasuen salbu.
- Eraikuntzen erauzketa aurri zorian daudela aitortuetan salbu.
- Aparkaleku, industria, merkataritza edo lanbide jarduera, zerbitzu publiko edo lur azpiari ematen zaioan beste erabilera batzuetara bideratutako lurpeko instalazioak.
- Bide publikotik ikusteko moduan egiten den propaganda kartelen jartzea.
- Gaitasun ekonomikoa eta obra eta hirigintza lizentziapean egotea suposatzen duten eta errekurtso ekonomikoen inbertsioa dakarten edozein obra, eraikuntza edo instalazioak.
- Lursailen itxitura instalazioak.
5.Artikulua
Zerga honen menpean ez dira egongo Udal honi dagokion titularitate dominikaleko higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, obraren jabe izateko baldintza Udalak betetzen badu.
Eraikuntza, Instalazio eta Obran gaineko zerga berez ordaindu beharko lukete eraikuntza, instalazio eta obrek ordaindu behar honetaz salbuetsiak egongo dira horien onuradun Estatua, Autonomi Elkarteak, Lurralde Historikoak edo Herri erakundeak direnean eta errepide, trenbide, portu, aireportu, obra hidrauliko eta herri edo hondakinuren saneamendurako direnean, nahiz eta bere gestioa Autonomi Elkarteko erakundeek egin, eta bai inbertsio berri bat suposatzen dutenean eta baita aurrekoa iraunarazteko denean.
III.SUJETU PASIBOAK
6.Artikulua
- Ondorengoak dira, zergadun moduan, zerga honen subjektu pasiboak; Foru Tributu Arau Orokorraren 33.artikuluak aipatu eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten direneko ondasun higiezinen jabeak, obren jabeak baldin badira; gainerako kasuetan, obraren jabea denari iritziko zaio zergadun.
- Udal Administrazioaren aurrean frogatzen ez bada obraren jabe izaera ez dagokiola obra egiten den higiezinaren jabeari, beste pertsona edo entitate bati baizik, ulertuko da higiezinaren jabea dela arduraduna.
7.Artikulua
- Zergadunaren ordezko subjektu pasibo iritziko zaio dagozkion lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egin ditzanari, zergaduna bera ez bada.
- Nolanahi, Udal Administrazioak zergapekoaren ordezkoari exijitu ahal izango die zergapeko izaera duen pertsona edo entitatearen identitatea eta helbidea.
IV.OINARRI EZARGARRIA
8.Artikulua
- - Eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta efektiboak osatzen dute zergaren zerga-oinarria.
- - Aurreko zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako, interesatuek aurkezturiko exekuzio materialaren aurrekontua kontuan hartuko da, bidezko Elkargo Ofizialak on ikusi badu.
- - Aurreko apartatuan adierazitako ezaugarriak betetzen ez dituen aurrekontuaren kasuan nahiz aurretiazko lizentzia lortu ez duten eraikuntza, instalazio eta obren kasuan, udal teknikoek zehaztuko dute zerga-oinarria, egitasmoari iritzitako kostuaren arabera.
V. ZERGA KUOTA
9.Artikulua
Oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.
VI.SORTZAPENA
10.Artikulua
Zergaren sortzapena eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan gertatzen da, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.
VII.KUDEAKETA
11.Artikulua
Aginduzko lizentzia ematerakoan behinbehineko likidazioa egingo da; oinarri ezargarria doakienek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuko da, baldin eta aurrekontu hori dagokion Elkargo Ofizialak ikuskatua bazen; horrela ez bada, edo lizentzia lortu ez denean, udalteknikariek, egitasmoari antzemandako kostuaren arabera, zehaztuko dute oinarri ezargarria.
12.Artikulua
Dagokion lizentzia eman ondoren lehen proiektua aldatuko balitz, behinbehineko likidazio berri bat egiteko presupostu berria aurkeztu beharko da lehen presupostua garestitzen denaren arabera.
13.Artikulua
- Benetan egindako eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta euren egibenetazko kostua ikusiz, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena eginda, aldatu egingo du, hala badagokio, oinarri ezargarria, dagokion behin betiko likidazioa eginez, eta dagokion zenbatekoa subjektu pasiboari eskatuz edo, hala gertatuz gero, itzuliz.
- Aurreko atalean ezartzen denerako, obra bukatu edo berau behin behinerako hartu eta ondorengo lehen hilabetearen barruan, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak eskuratuko duen inprimakian, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekin, dagokion kolegio profesionalak ikustatua, hau egin ahal denean, eta bertan zertifikatu beharko da obren kostu totala, proiektu eta zuzendaritzaren eskubide fakultatiboak, industria onura eta obren ondorioz egon daitezkeen beste batzuk sartuz.
14.Artikulua
Zergaren likidaziorako, administrazioak lizentzia emateko isiltasun positiboa erabiliko balu, lizentziak, hau espreski emango balu bezala balioko du.
15.Artikulua
Udalak, baimen eskaera aurkezten denean, autolikidazio erregimenean eskatuko du zerga hau. Funtzionamendu arauak ondorengo hauek izango dira:
- Autolikidazioa, eskaera sartzen den egunetik kontatzen hasita gehienez ere 10 eguneko epean egin beharko da.
- Aurreko puntuan zehaztutakoa bete ezean, eskatzaileak bere eskariari uko egin diola ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.1 artikuluan aurreikusitako eraginekin, beste tramite gabe artxibatu egingo delarik.
- Autolikidazioa egiteko horretarako prestatuta Udal bulegoetan eskainiko den inprimakia bete beharko da eta kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa aurkeztu (aurrekontuak, fakturak, etab.).
- Zerga honen kuota gehi obra tasa 6.000 eurotik gorakoa denean, zerga autolikidazio erregimenean eskatuko da baina zergadunak ordainketaren atzerapena edo zatiketa eskatu ahal izango du, beti ere, dagokion interesa ere ordainduz, autolikidazioa egin behar zen momentutik sortutakoa.
16.Artikulua
Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak ez burutzea erabakiko balu, idatzi bidez espreski adieraziz, Udalak eginiko behinbehineko likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko.
17.Artikulua
Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko, titularrak berritzea eskatu eta Udalak baimenik ematen ez badu.
VIII.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betikoz onetsirik izan zen, 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta hala jarraituko du aldatzea edo derogatzea erabaki arte.
ERANSKINA
TARIFA: Eraikuntza, instalazio edo obra mota Tipoa
- Edozein obra mota %5
- Etxebizitza sozialen sustatzea Salbuetsita
- Kobratu beharreko gutxienezkoa 32,00 ?
- a) Zerga ordaintzetik salbuetsita izango dira nekazal, abere eta baso ustiaketara era printzipalean dedikatzen diren familia unitateek egiten dituzten instalazio edo eraikuntza-lanak, familia hori elkarte edo komunitatea ez den bitartean; Nekazal turismokoak ere salbuetsita egongo dira.
Nekazal, abere edo baso ustiaketa partziala baldin bada, hau da, familia unitateko kideren batek beste jarduera bat burutzen badu, % 50eko hobaria izango du zergaren kuotan, instalazio edota eraikuntza lanik egiten denean; betiere elkarte edo komunitatea ez bada.
Hobari fiskala baserritarraren jabegoko zatiari edo proportzioari emango zaio bakarrik.
Aipatutako onura fiskaletako bat eskuratu nahi duenak ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu:
- Hobaria izateko nahitanahiezko baldintza da Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian alta emanda eta kotizazioen ordainketan egunean egotea egiaztatzea. Hau betetzea ezinezkoa bada, obra proiektuan nekazaritza eta abere-hazkuntza ustiapena dela frogatzen bada aurreko baldintza betetzen dela ulertzen da.
- Nekazal Ganbararen egiaztagiria, titularraren jarduera zehaztuz, eta aipatutako ustiaketa nagusia den ala mistoa den zehaztuz.
- Zinpeko aitorpena, ingurugiroa errespetatuta eta jarduera nagusi edo misto gisa, ustiakuntzarekin jarraituko dela adierazten duena.
- Aurrez adierazitako baldintzak ez betetzeak zuzenean onurak galtzea ekarriko du, indarrean dagoen araudiaren arabera eragin ditzakeen bestelako egintzen kaltetan gabe.
- b) Zergaren ordainketatik salbuetsita daude fatxada pintatzeko obrak eta pintatu aurretik egin beharko direnak (zarpeatu, lijatu eta abar). Era berean, salbuetsita daude leiho, balkoi eta pertsianen aldaketa edo konponketak, aldaketa edo konponketa bizilagun guztiek egiten dutenean.
- c) 13/1996 Foru Arauaren arabera Foru Aldundiak egitasmo estrategiko bezala izendatutako proiektuek %95eko hobaria izango dute.
- d) Babestutako birgaitze obrek %90eko hobaria izango dute zerga honen kuotan, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edo/eta dirulaguntza) jasotzen bada. Hobaria izateko, udalean aurkezten den aurrekontuaren eta Eusko Jaurlaritzan aurkezten diren fakturen arteko aldea %20koa baino handiagoa ezingo da izan. Halaber, Udalean eta Eusko Jaurlaritzan obra berberak eta gremio berdinak deklaratu beharko dira hobaria izateko.
- e) Monumentu historiko-artistikoetako obren kuotak % 90eko hobaria izango du, ondasuna kalifikatuta badago. Arau Subsidiarioen katalogoan ?grado de protección máximo eta medio? dutenek %50eko hobaria izango dute. ?Grado de protección básico? duten ondasunek ez dute hobaririk izango.
- f) Suteek eta hondamendiek sortutako kalteak konpontzeko obrak salbuetsita egongo dira.
- g) 100eko 95eko hobaria, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira autokontsumoari begira. Dena den, hobari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioak Administrazio eskudunak homologatutako kolektoreekin hornituta egotea. Halaber, egitasmo horrek Eusko Jaurlaritzaren edo Foru Aldundiaren dirulaguntza izan behar du Udalak hobaria eman diezaion.
- h) 100eko 50eko hobaria, babes ofizialeko etxebizitzekin zer ikusia duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean.
- i) 100eko 90eko hobaria, eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean, Udaleko Gizarte Ongizate Batzordearen oniritzia badute. Hobaria izango du, soilik, mugikortasuna oztopatzen duten traba arkitektonikoak kentzera bideratuta dauden obren aurrekontuaren zatiak.
Hobari desberdinak ez dira akumulatuko eta beti hobari altuena aplikatuko da.
Eraikuntza, Instalazio eta Obrei buruzko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala (eranskin hau barne) 2003ko urriaren 16ko Udal Batzarrean onartu zen.
Alkatea, Idazkaria eta Kontuhartzailea
