Zerga ordainketa on-line

Zergak Internet bidez ordaintzea posible da IZFE enpresak jarritako tresna informatiko baten bidez. Ordainketa edozein ordenagailutik egin daiteke, kreditu txartel baten zenbakiak erabiliaz. Euskarazko eta gaztelaniazko ordainketa-orriak daude.
Zer da?
Nire Ordainketa On-Line
Informazio trukaketa segurua
Horretarako, Eusko Administraziorako sistemek eta ordainketa egiteko finantza-erakundeen sistemek on-line deritzon moduan informazioa elkarri ematen diote, trukatutako informazio guztia internet-en inork gehiago ez ikusteko moduan lotura seguruak erabiliz.
Elkarren artean trukatutako datuak enkriptatuta doaz kanal seguruen bidez, ordainketarekin zorrozki loturiko datuak izan arren (igorlearen deskribapena, ordainagiriaren deskribapena, erakunde igorlea, erreferentzia, identifikazioa, zenbatekoa, etab.) Ez da inoiz informazio pertsonala trukatzen.
Ordainketa On-Line deritzonaren prozesua finantza-erakundearen web orrian egiten da, hark eskaintzen duen segurtasunaz baliatuz. Eusko Administrazioari bakarrik jakinaraziko zaio ordainketa behar den bezala egin den ala ez.
Oso erabilgarria
Ordainketa Interneterako sarbidea duen edozein ordenagailutik egin ahal izango da. Era berean, Udaletxean ere egin ahal izango da Internet bidezko ordainketa; horretarako, udal-teknikariari kutxazain-txartelaren zenbakia eman beharko zaio.
Kasu horretan, ordainagiria ordaindutzat emango da, eta saihestu egingo dira koadratze-lanak eta udaletxean esku-dirua biltegiratu beharra. Sistema hori oso erabilgarria izango da erakunde Laguntzaileetako bulego batera joan behar gabe ordaindu nahi eta Internet ez duten edo erabiltzen ez dakiten pertsonentzat.
