Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Gai fiskalak »  Zerbitzu publikoengatik tasa

Zerbitzu publikoengatik tasa

A epigrafea: Zabor bilketa eta ezeztapen zerbitzua.

Zabor bilketa eta ezeztapen zerbitzua
KATEGORIA TARIFA LANGILE KOPURUA GEHIENEZ kg/eguneko HIRUILABETEKO TASA eurotan
1. kategoria 1 Etxebizitza
partikularra
- 10,20
2. kategoria: biltegiak eta dendak 2.1
2.2
2.3
2.4
<2
<5
<15
>15
6
10
20
30
32,55
54,25
108,45
162,70
3. kategoria: ostalaritza, elikagaiak eta zerbitzuak 3.1
3.2
3.3
3.4
<2
<5
<15
>15
8
15
25
35
43,30
81,25
135,50
189,65
4. kategoria: industria jarduerak eta zerbitzuak 4.0
4.1
4.2
4.3
4.4
4.5
4.6
<2
<5
<15
<50
<100
<500
>500
6
16
30
40
50
60
70
66,40
78,65
122
162,65
203,30
243,90
355,45
5. kategoria 5 Beste batzuk 40 216,85

Tasa hauek aplikatzeko ondorengo atalak izango dira kontuan:

1.- Industri jarduerak. Industri jarduera txikiak, bi pertsona baino gehiago behar ez dituztenak, Ordenantzan 4. kategorian sartuak, 2.1. tarifarekin parekidetuko dira. Horretarako 4.0 tarifa sortuko da.

2.- Jolas elkarteak. Ondorengo parekidetasuna izango dute:

  • < 50 bazkide, 3.1 tarifaren parekide izango da.
  • > 50 bazkide, 3.2 tarifaren parekide izango da.

3.- Jarduera profesionalak edo merkataritza eta zerbitzuen ingurukoak, aldi berean bizileku diren etxebizitza edo lokaletan egiten direnean: ileapaindegiak, kontsultategiak, etab. Alde batetik etxebizitza hartuko da kontuan, eta bestetik bertan zertzen den jarduera, dagozkien tarifak finkatzeko, zeren eta jarduera profesionalak nahiz etxebizitzak bakoitzak bere hondakinak sor baititzake eta bakoitzari bere tasa aplikatu behar zaio.

4.- Biltegitarako lokalak. Zergaduntzat hartuko da industri edo merkataritza-jardueraren bat biltegian bertan edota bertatik egiten duena; baina ez da zergaduntzat hartuko lokal hori jardueraren baterako beharrezko materialak gordetzeko bakarrik erabiltzen duena, jarduera bera ez biltegian baizik eta beste lokal edo lekuren batean egiten badu herri berean, eta zergadunen erroldan sartua baldin badago.

5.- Kultu-lekuak eta komentuak. 2.1. tarifan sailkatuko dira.

6.- Eskolak, ikastolak, akademiak, ikastetxeak, haurtzaindegiak, etab. 2. kategorian sailkatuko dira, eta dagokien tarifa aplikatuko zaie irakasle-kopuruaren arabera.

7.- Zahar eta ikasleen egoitzak 2. kategorian sailkatuko dira, ohe-kopuruaren araberako tarifa aplikatuz.

Indarraldia:

Ordenantza hau 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko da aplikatzen, eta derogatzea edo aldatzea erabaki arte jarraituko du. Udalak baserri auzoetan eskaintzen duen zaborbilketa zerbitzuaren tarifak hauek dira:

  • Baserritarrak: Mankomunitateak eskaintzen duen zerbitzuan etxebizitzen parekoak: 10,20€/hiruhileko.
  • Merkataritza, ostalaritza eta 5 langiletik beherako industriak: 32,55€/hiruhileko.
  • Bost langiletik gorako industriak: 49,70€/hiruhileko.
  • Elkarteak 5 bazkide baino gutxiago: 10,20€/hiruhileko
  • Elkarteak 5-50 bazkide artean: 32,55€/hiruhileko.
  • Elkarteak 50 bazkide baino gehiago: 61,10€/hiruhileko.

Kontenedoreak jartzeko eta zerbitzua eskaintzeko, gutxienez bost etxebizitzak egin beharko dute kontenedore eskaera edo gutxiago izanda ere bai, tartean elkarte edo tabernaren bat badago.

Zerbitzua Udalak eskainiko du Mankomunitateak ematea ezinezkoa denean. Aurrez eskaera eginda eta auzokideen gehiengo arrunta ados egonez gero emango da zerbitzua. Zerbitzua ezarri ondoren bizilagun guztiak egongo lirateke derrigortuta ordaintzera.

Kontenedorea ipintzen den puntutik, kaminoz, 500 metro arte dauden etxebizitza, taberna, elkarte, enpresa eta edozein negozio egongo da ordaintzera derrigortuta, baldin eta aurreko puntuak ezarritako baldintzak betetzen badira.

B epigrafea: Estolderia zerbitzua

Ondoko tarifa aplikatuko da estolderia publikoa erabiltzeagatik edota partikularrak zaindu eta ikuskatzeagatik:

  • Etxekoak: ur kontsumoa (m3) x 0,17 €/ m3.
  • Besteak: ur kontsumoa (m3) x 0,34 €/ m3.

Ur-iturriren bat dutenen kasuan, hiruhilero gutxieneko kontsumoaren arabera kobratuko da. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak prestatutako Erreglamentua, Udalak ordaindu behar duen Azpiegiturak Finantziatzeko Kanona arautzen duenak, Ordenantza honen osagarri izango da.

D epigrafea: interesatuaren eskariz dokumentuak luzatzea

  • Konpentsazio eta birpartzelazio proiektuak: 1506,55 €.
  • Hondamen-espedienteak: 301,30 €.
  • Konpentsazio batzordearen aldeko desjabetzapen esped.: 1004,35 €.
  • Hirigintza zedulak: 89,30 €.
  • Finken normalizazioa: 334,80 €.

Hirigintza planeamendurako dokumentuen tramitazioa, nahiz sorrera pribatukoa nahiz publikoa izan, sortutako kosteen arabera eta jabekide bakoitzak duen proportzioen arabera kobratuko da.

Fotokopiak:

  • DIN A 4: 0,08 €/bakoitzeko.
  • DIN A 4 (Gazte informazio zerbitzua ematen dutenek): 0,04 €/bakoitzeko.
  • DIN A 3: 0,15 €/bakoitzeko.
  • DIN A0 tamainakoak: 2,30 €/bakoitzeko.
  • DIN A1 tamainakoak: 1,15 €/bakoitzeko.
  • Paper orrian kopia: 2,30 €/m2.
  • Poliester orrian kopia: 7,10 €/m2.
  • Paper bejetalean kopia: 4,50 €/m2.
  • Mikrofilmen fotokopiak: 0,37 €.
  • Artxiboko argazkien kopiak: paperean 1,00 € / CDean: 2,90 € / disketean: 0,55 €.

Udal Artxiborako kopia gehigarria egiten den kasuetan (segurtasun kopia bezala), kostuaren %50a eskatzaileari kobratuko zaio, hots, 0,50, 1,45 eta 0,28 € hurrenez hurren.

Hirigintza kontsultak:

  • Dokumentua luzatzen bada: 37,20 €.
  • Digitalizatutako kartografiaren kopiak: Kartografia osoa diskettean: 231,30 € / Paperezko kopia (orri bakoitza): 12,50 € / Ploteatutako kopia (A-4): 9,40 € / Ploteatutako kopia (A-3): 12,50 € / Ploteatutako kopia (Ha): 187,50 €.

E epigrafea: Hileta zerbitzua

1.- Hilobiraketa eskubideak:

  • Panteoian edo berjan: 32,80 €.
  • Lurpean, udal-berjan edo udal-panteoian (10 urtez): 180,30 €.
  • Nitxoan (10 urtez): 264,10 €.

2.- Panteoia edo berja izateagatik, m2/urteko: 14,00 €.

3.- Lurraren kostea panteoiak eraikitzeko, m2: 198,64 €.

4.- Eskualdaketengatik:

Lehenengo tarifa: senar-emazte, guraso eta seme-alaben arteko oinordetza-eskualdaketak:

  • Panteoia edo berja eta bere lurra, m2: 32,80 €.
  • Lurra, panteoi edo berjarik gabe, m2 : 32,80 €.

Bigarren tarifa: lagapena edo beste edozein kontratu mota:

  • Panteoia edo berja eta bere lurra, m2: 65,60 €.
  • Lurra, panteoi edo berjarik gabe, m2 : 65,60 €.

5.- Gorpuzkiak lekualdatzeagatik:

  • Kanposantuko leku batetik bestera: 15,00 €.
  • Herritik kanpo: 45,10 €.

F epigrafea: Azokako zerbitzuak hiruhilero

Lehen tarifa: postu fijoak (m2 ko): 7,95 €.

Bigarren tarifa: baserritarren postuak (metro lineal bakoitzeko): 8,55 €.

Hirugarren tarifa: behin-behineko saltzaileen postuak (metro lineal bakoitzeko): 16,45 €.

Laugarren tarifa: saltzaile berezien postuak (m2 ko): 17,55 €.

G epigrafea: Hirigintza baimenen emakida

  • 6.000 € bitarteko aurrekontuak: salbuetsiak.
  • 6.000 eta 18.000 € bitarteko aurrekontuak: 87,15 €.
  • 18.000 eta 300.000 € bitarteko aurrekontuak: 261,25 €.
  • 300.000 €tik gorako aurrekontuak: 435,55 €.

1.- Lurzatiak banandu eta elkartzeko baimenak (metro karratuko):

  • Hiri lurzorua eta lurzoru urbanizagarria: 0,11 €.
  • Lurzoru urbanizaezina: 0,01 €.

2.- Lehen erabilpenerako edo okupaziorako baimenak:

  • Bost etxebizitza edota lokal arte, bakoitzeko: 37,20 €.
  • Bost etxebizitza edota lokaletik gora, hurrengoak: 18,65 €.
  • Industriak, 500 m2tik beherakoak: 252,60 €.
  • 500 m2.tik gorako industriak: 505,55 €.
  • Garajeek ez dute tasa hau ordainduko. Tasa ordaintzetik salbuetsita izango dira nekazal, abere eta baso ustiaketara espreski dedikatzen diren familia unitateek egiten dituzten instalazio edo eraikuntza-lanak, familia hori elkarte edo komunitatea ez den bitartean; Nekazal turismokoak ere salbuetsita egongo dira.

Nekazal, abere edo baso ustiaketa partziala baldin bada, hau da, familia unitateko kideren batek beste jarduera bat burutzen badu, %50eko hobaria izango du zergaren kuotan, instalazio edota eraikuntza lanik egiten denean; betiere elkarte edo komunitatea ez bada.

Aipatutako onura fiskaletako bat eskuratu nahi duenak ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu:

  • Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian alta emanda eta kotizazioen ordainketan eguneratuta dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • Nekazal Ganbararen egiaztagiria, titularraren jarduera zehaztuz, eta aipatutako ustiaketa nagusia den ala mistoa den zehaztuz.
  • Zinpeko aitorpena, ingurugiroa errespetatuta eta jarduera nagusi edo misto gisa, ustiakuntzarekin jarraituko dela adierazten duena.
  • Aurrez adierazitako baldintzak ez betetzeak zuzenean onurak galtzea ekarriko du, indarrean dagoen araudiaren arabera eragin ditzakeen bestelako egintzen kaltetan gabe.

Oharrak:

  • Zergaren ordainketatik salbuetsita daude fatxada pintatzeko obrak eta pintatu aurretik egin beharko direnak (zarpeatu, lijatu eta abar). Era berean, salbuetsita daude leiho, balkoi eta pertsianen aldaketa edo konponketak, aldaketa edo konponketa bizilagun guztiek egiten dutenean.
  • Mugikortasuna oztopatzen duten traba arkitektonikoak kentzeko egiten diren obrek ez dute zerga ordaindu beharrik izango, Udaleko Gizarte Ongizate Batzordearen oniritzia badute. Salbuespena bakarrik oztopo horiek kentzera bideratuta dauden obren aurrekontuaren zatiak izango du, salbuespena obra mota bati ematen zaiolako eta ez obra egile bati.
  • 13/1996 Foru Arauaren arabera Foru Aldundiak egitasmo estratejiko bezala izendatutako proiektuek %95eko hobaria izango dute.
  • Babestutako birgaitze obrek %90eko hobaria izango dute zerga honen kuotan, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edo/eta dirulaguntza) jasotzen bada. Hobaria izateko, udalean aurkezten den aurrekontuaren eta Eusko Jaurlaritzan aurkezten diren fakturen arteko aldea %20koa baino handiagoa ezingo da izan. Halaber, Udalean eta Eusko Jaurlaritzan obra berberak eta gremio berdinak deklaratu beharko dira hobaria izateko.
  • Monumentu historiko-artistikoetako obren kuotak %90eko hobaria izango du, ondasuna kalifikatuta badago. Arau Subsidiarioen katalogoan “grado de protecciσn mαximo eta medio” dutenek %50eko hobaria izango dute. “Grado de protecciσn bαsico” duten ondasunek ez dute hobaririk izango.”

Hobari edo salbuespen hauen onuradun izateko baldintzak, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarentzako bere Ordenantza arautzaileak jasotzen dituen berberak izango dira.

H epigrafea: Establezimenduak irekitzeko baimenen emakida

Tasari loturik dagoen jarduera behin-betiko martxan jartzea ulertuko da irekitzeko baimena. Ondorengo zerrendan zenbait jardueren tasak ageri dira, IGOKA tramitatu gabe eta tramitatu ondoren, hurrenez hurren:

  • Merkataritza: 354,15 € / 506,10 €.
  • Zerbitzuak eta garajeak: 454,80 € / 606,70 €.
  • Industria eta ostalaritza: 606,70 € / 758,65 €.
  • Instalazioen legalizazioa (aire egokitua, gas gordailuak...): 0 € / 354,15 €.

Titularitate aldaketetan, jarduerak jarraitzen duenean eta aldaketarik ez dagoenean, ez da tasa kitatuko. 100 m2-tik gorako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduek eta solairuan eraikitako 500 m2 baino gehiagoko industrialek %100eko igoera izango dute Tasa Orokorrarekiko. Lokaletako obrengatik egindako lekualdaketak eta derrigorrezko botatzeak eragindakoak salbuetsita egongo dira.

Ondorengo hauek salbuetsita egongo dira tasa ordaintzetik, baina ez dagokion baimena eskuratzetik:

  • Lokaletako obrak direla-eta larrialdiko behin-behineko egoerak eraginda lekuz aldatu beharra dutenak, baldin eta dagokion baimena badute.
  • Derrigortutako botatze-lanek, erorketek, suteek eragindako lekualdaketek, eta agindu edo xedapen ofizialak betetzeko egin direla frogatzen direnek.

Aurreko puntuko a) idazatian aipatutako salbuespena aurretiko lokala egokitu edo zaharberritu ondoren irekitzea hartzen du bere barne, 8 hilabete baino gehiago pasatu ez badira.

Lehen puntuko b) idazatiari dagokionean, salbuespen horrek aurretiko lokala egokitu edo zaharberritu, edo aurreko lokalaren ordezko lokal berria ere barne ulertzen ditu, baldin eta titularrak aurreko lokala lagatzeagatik inolako kalteordainik jaso ez badu.

Bi salbuespenen kasuan, derrigorrezkoa izango da irekiko den lokal berriak zaharraren azalera bera izatea eta jarduera bera burutzea.

Hobariak:

1.- Kuotaren %50eko hobaria izango dute toki ezegokian (nahiz eta baimendua edo toleratua izan) dauden lokal edo establezimenduak Udal Administrazioak egokitzat jotzen dituen tokietara eramaten direnean, lokal berrian ere lehengo jarduera bera garatzeko bada.

2.- Ondoko hauek kuotaren %80ko hobaria izango dute:

  • Senar-emazte eta aitzineko eta ondorengoen arteko titular aldaketak.
  • Elkarte ez anonimoen izen sozialaren aldaketa, bazkideren baten heriotzagatik bada.

I epigrafea: Autotaxien eta gainerako alokairu ibilgailuen eta autoeskoletakoen baimenak luzatzeko zerbitzuak

1.- Lehenengo epigrafea: taxista lanetan iharduteko baimenak (oharra: epigrafe honetako baimenak mortis causa dela medio eskualdatzerakoan, kuotaren %80ko hobaria izango dute):

  • Baimenaren udal emakida bakoitzeko: 1.018,15 €.
  • Baimenen erabilera eta ustiapena, urtean: 14,30 €.
  • Lizentzia eskualdatzeko baimenagatik: 1.361,95 €.

2.- Bigarren epigrafea: txoferrik gabeko ibilgailuen alokairuko baimenak:

  • Baimenaren udal emakida bakoitzeko: 149,00 €.
  • Baimenen erabilera eta ustiapena, urtean: 14,30 €.

3.- Hirugarren epigrafea:Baimendutako emakidadun ibilgailuen aldaketa: 16,40 €.

J epigrafea: Ibilgailuak ibilgetzea eta bide publikotik kentzea

  • Bide publikotik kendu eta udal depositura eramateagatik, 23,35 € eta 6,30 € gehiago bertan egiten duen egun bakoitzeko, ibilgailua depositura eraman eta hurrengo egunetik hasita.
  • Ibilgetzeagatik: 7,40 €.

Hori guztia egindako arau-urraketaren salaketagatik dagokion isunaren zenbatekoaz aparte, aurretik jarri eta ordaindu gabe daudenak ere gaineratuz.

K Epigrafea: Ur-hornidura zerbitzua

1.- Etxeko erabilera (metro kubikoko):

  • 40 m3 arte, hiruhilabetero: 0,52 €.
  • 40 m3tik gora: 1,08 €.

2.- Merkataritza eta zerbitzuak:

  • 40 m3 arte, hiruhilero: 0,52 €.
  • 40 m3tik gora: 1,08 €.

3.- Industria, ostalaritza eta merkatalguneak (ibilgailu tailerrak harategi, arrandegi, iturgin, igeltsero, aroztegi, margolari eta beste gremio guztiak barne):

  • 50 m3 arte, hiruhilero: 0,79 €.
  • 50 m3tik gora: 0,97 €.

4.- Jabe komunitateetako kontadore bakarra (ur-beroa), gutxieneko gabe:

  • Erabiltzaile kopurua x 20 m3 arte, hiruhilero: 0,52 €.
  • Erabiltzaile kopurua x 20 m3tik gora, hiruhilero: 1,08 €.

Tarifa hau aplikatzeko baldintza hau betebeharko da: Udalean deklarazio bat aurkeztu beharko dute ur-beroaren erabiltzaile kopurua zein den azalduz.

5.- Kontadoreen kontserbazioa:

  • 20 mm-tik beherakoak: 1,69 €.
  • 25 mm-koak: 2,72 €.
  • 30 mm-koak: 3,56 €.
  • 40 mm-koak: 8,85 €.
  • 50 mm-koak: 12,63 €.
  • 65 mm-koak: 15,66 €.
  • 80 mm-koak: 19,97 €.
  • 100 mm-koak: 24,41 €.

6.- Lotuneen kontserbazioa:

  • Tarifa 1ekoak: 0,59 €.
  • Tarifa 2koak: 0,59 €.
  • Tarifa 3koak: 2,74 €.

7.- Sarera lotzeko eskubideak:

  • Abonatuaren zerbitzuko alta, lehen aldiz: 26,25 €.
  • Sare orokorrerako lotura, lehen aldiz: 82,73 €.

8.- Zerbitzuak:

Kontadore berrien prezioa, merkatuko prezioei 15,72 € gehituz kalkulatuko da. "Bergarako edateko ur hornidurari buruzko Araudia" epigrafe honen osagarri izango da.

L epigrafea: Igerileku eta kiroldegiko instalazioak erabiltzea

1.- Tarifa indibidualak:

  • Adin txikikoak: 62,80 €.
  • Nagusiak: 94,70 €.
  • Langabetuak,ikasleak < LGS: 62,80 €.
  • Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)
  • Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)>LGS: 61,55 €.

2.- Tarifa familiarrak:

  • 2 kide: < LGS 63,75 € / >LGS 124,70 €.
  • 3-4 kide edo gehiago: < LGS 67,80 € / >LGS 132,80 €.
  • Pentsiodun senar-emazteak: < LGS 56,25 € / >LGS 109,70 €.

3.- Sarrerak:

  • Adin txikikoak: 2,35 €.
  • Nagusiak: 3,45 €.
  • Hamar bainutarako bonuak: Adin txikikoak: 19,40 €./ Nagusiak: 31,90 €.
  • Hamabost lagunetatik gorako taldeak (ume bakoitzeko): 1,25 €.
  • Karneta berriztea: 1,25 €.

4.- Igeriketa ikastaroak:

  • Abonatu gabekoak: 55,60 €.
  • Abonatuak: 37,50 €.
  • Langabetu,etxekoandre eta jubilatuak (arratsaldeko ikastaroak): Abonatugabeak: 21,25 € / Abonatuak: 15,00 €.
  • Igeriketa egokitua: Astean behin: 11,70 € / Astean bitan: 19,25 €.

5.- Sauna, solarium eta masaje zerbitzua:

Sauna saio batengatik abonatuek 3,30 € ordaindu behar dute, 5 saiorengatik 13,75 € eta 10 saioren truke 25 €. Abonatuta ez daudenek, berriz, 5,15 € ordaindu behar dute saio bakoitzeko, 20,75 € bost saioko eta 40 € 10 saioren truke.

Abonatutakoek solarium-eko saio bakoitzeko 3,75 € ordaindu behar dute, 17,50 € bost saioko eta 33,75 € hamar saioko. Abonaturik ez daudenek, ordea, 5,30 € ordaindu beharko du solarium-eko saio baten truke, 24,40 € bost saioren truke eta 47,50 € hamar saioren truke.

Azkenik, abonua dutenek 11,90 € ordaindu behar dute 20 minutuko. Ordu erdiren truke 16,25 € ordaintzea beharrezkoa da eta 19,40 € 45 minuturen truke. Abonatu gabekoek 13,75 € ordaindu beharko dute 20 minutuko sesioagatik, 17,50 € ordu erdikoagatik eta 20,65 € 45 minutuko sesioagatik.

6.- Gimnasioa:

Abonatu gabekoak, erabilera bakarragatik: 2,20 €.

7.- Materialen alokairua (hamaken zerbitzua):

  • 15:00ak arte: 0,65 €.
  • 15:00etatik 21:00ak arte: 1,25 €.
  • Egun osoa: 1,90 €.

8.- Kiroldegiko zerbitzuen erabilera:

  • Kantxa osoa, ordu bakoitzeko: 22,50 €.
  • Kanpoko pistaren alokairua orduko: argiakin 4,40 € / argirik gabe: 3,15 €.
  • Rokodromoa: UKZko edo PMTko bazkideentzat dohainik / gainontzekoentzat saio bat: 2,80 €.
  • Gimnasioa: UKZko bazkideentzat dohainik / gainontzekoentzat saio bat 2,20 €.
  • Futbito txapelketa: talde bakoitzeko: 115,65 €.
  • Tenis pistaren alokairua orduko: 3,15 €.
  • Tenis pistaren argiaren erabilera orduko: 1,25 €.

9.- Sasoian mantentzeko gimnasia eta aerobik ikastaroa:

  • Abonatuak hilero: Astean hiru egun 15,65 € / Astean bi egun 12,50 €.
  • Ez abonatuak hilero: Astean hiru egun 21,90 € / Astean bi egun 18,15 €.

10.- Tenisa:

  • Abonatuak hilean: 18,75 €.
  • Abonatu gabekoak hilean: 24,40 €.

11.- Jarduera fisiko egokitua:

  • Abonatuak hiruhileko kuota: 40,65 €.
  • Ez abonatuak hiruhileko kuota: 45,65 €.

12.- Frontoien alokairuak:

  • Udal pilotalekua orduko: 6,50 €.
  • Udal pilotalekua orduko argiarekin: 9,10 €.
  • Beste pilotalekuak orduko: 3,15 €.
  • Beste pilotalekuak orduko argiarekin: 4,40 €.

Oharrak:

Elbarrituei 1. tarifan zehazten dena ezarriko zaie, %65eko gorako elbarritasun maila baldin badute.

1999an edo lehenago jaiotako umeak bazkide karneta edo sarrera ordaindu beharko dute.

Tarifa familiarrean, Famili Unitatetzat ondorengoa joko da: senar-emazteak eta 25 urte baino gutxiago duten eta ikasten edo lanik gabe dauden seme-alabak. Azken hauek justifikatu egin beharko dute beren egoera. Bestalde, senar-emazteen ordez pertsona bakarra ere izan liteke baina banandua, alarguna edo seme-alabak dituen ezkongabea izanez gero bakarrik.

Lehen eta bigarren tarifak (hau da, tarifa indibiduala eta familiarra) irailaren 1etik aurrera %40an murriztuko dira.

“1. tarifa indibiduala” idazatian, jubilatuen kasuan, bi ezkontideen diru-sarrerak hartuko dira kontutan.

LGS= Lanbidearteko Gutxienezko Soldata

M epigrafea: Udal Euskaltegia (01/02 ikasturtekoak)

  • 2 orduko ikastaroak egunero irailetik ekainera: 302,90 €
  • 2 orduko ikastaroak egunero otsailetik ekainera: 151,45 €
  • 5 orduko ikastaroak egunero irailetik otsailera: 385,80 €
  • 5 orduko ikastaroak egunero otsailetik ekainera: 385,80 €
  • 2,5 orduko ikastaroak astean bitan irailetik ekainera: 151,45 €
  • 2,5 orduko ikastaroak astean bitan otsailetik ekainera: 75,75 €
  • Ahoz-aho irailetik ekainera: 131,60 €
  • Ahoz-aho otsailetik ekainera: 65,80 €

N epigrafea: Etxez-etxeko Zerbitzua

Oinarrizko tarifa: 5,63 €/orduko.

O epigrafea: Eguneko egonaldietarako zentrua (hileko)

  • Oinarrizko zerbitzua: bergararrentzat 218,06 € / kanpotarrentzat 568,62 €.
  • Elikadura: bergararrentzat 35,88 € / kanpotarrentzat 104,00 €.
  • Garraioa: bergararrentzat 28,84 € / kanpotarrentzat 83,65 €.
  • Guztientzat gutxienezkoa: 34,26 €.

P epigrafea: Mizpirualde Zaharren Egoitzan zerbitzuak emateari buruzkoa (2002 dagozkionak)

1.- 2001eko urtarrilaren batean baino lehenago sartu zirenentzat:

-1994ko urtarrilaren batean baino lehen sartu zirenentzat: logela bikoitza Bergara, Elgeta eta Antzuolako erresidenteendako 510,86 € / logela bikoitza beste herrietako erresidenteentzat 551,73 € / banako gela 592,90 €.

-1993ko abenduaren 31 baino geroago sartu zirenentzat: elbarritua ez den erresidentearentzat 697,35 € / erresidente elbarrituarentzat 775,12 €.

2.- 2000.eko abenduaren 31an baino geroago eta 2002ko uztailaren batean baino lehenago sartu direnentzat:

  • Elbarritua ez den residentearen kuota: 718,39 euro.
  • Erresidente elbarrituaren kuota: 934,39 euro.
  • Erresidente elbarritu handiaren kuota: 1.093,84 euro.

3.- 2002ko ekainaren 30a baino geroago sartzen zirenentzat:

  • Elbarritua ez den residentearendako: 718,39 euro.
  • Ezinduen kuota: apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretua, Gipuzkoako adineko pertsona ezinduentzako lekuak eskatu eta emateko arauak esaten duenaren arabera egingo da.

4.- Aldi baterako egonaldiak: dagokion foru arauan azaltzen denera egokituko da.

Kontuan hartzeko beste puntu batzuk:

  • Urtean zehar residentearen elbarritu edo ez kondizioa aldatzen bada kuota ere era berean aldatuko da.
  • 1994-01-01 baino lehen sartu eta egoiliarrak bere hileko pentsioa besterik ez badauka (bestelako ondasunik ez badauka), honela kalkulatuko da bere kuota: hileko pentsioaren %75 (artikulu honetako A-1 idazatian ezarritako gehienezkora iritsi arte). Beste %25 bere erabilera librerako geldituko litzateke, eta kopuru hau ezin izango da urte horretako hileko Gutxieneko Lanbidearteko Soldataren %20a baino bajuagoa izan.
  • 1993-12-31tik hona eta 2002-07-01a baino lehenago sartutakoen kasuan, eta egoiliarrak bere hileko pentsioa besterik ez badauka (bestelako ondasunik ez badauka), honela kalkulatuko da bere kuota: hileko pentsioaren %75 (artikulu honetako A-2 idazatian ezarritako gehienezkora iritsi arte). Beste %25 bere erabilera librerako geldituko litzateke, eta kopuru hau ezin izango da urte horretako hileko Gutxieneko Lanbidearteko Soldataren %20a baino bajuagoa izan. Eta kasu hauetan, hileko pentsioa kalkulatzeko aparteko soldaten (estrak) zati proportzionalak era zenbatu egingo dira.
  • Egoiliarrak finantza ondasunik- dirua edo aurrezki kontuak edo finantzarioak- baldin badauzka, izendatutako kuota ordaindu beharko du, bere pentsio mailari begiratu barik; pentsioaren %75aren kuota ordaintzekotan, urtean bere erabilera librerako geratuko litzaiokeen kopurua eta bere finantza-ondasunen kopurua berdinak izan arte.
  • Egoiliarrak ondasun higiezinak besterik ez badauzka, E-1-1 eta E-1-2., idazatietan zehaztutako prozedura jarraituko da kuota kalkulatzeko.
  • 2002-07-01 baino lehenago sartutakoek ere aukera izango dute horrela adierazten badute 20/2002 dekretuan jartzen duenaren arabera ordaintzeko.

R epigrafea: Fraiskozuriko udal frontoiari buruzkoa

1.- Eskuz jokatzeko ordu bateko alokairua: 6,25 €.

2.- Pilota partidua ez den beste edozein ekitaldi antolatzeko alokairua: 62,45 €/eguneko.

3.- Pilota partidua ez den beste edozein ekitaldiren ondorengo derrigorrezko garbiketa bakoitzeko:

  • Beheko aldearena: 125,00 €.
  • Beheko eta goiko aldearena: 187,50 €.

4.- Udal taulatua, udaleko langileek montatzea eta kentzea:

-7,5 x 6 m-ko taulatua: 485,20 €.

-10 x 8 m-ko taulatua: 970,40 €.

-12 x 8 m-ko taulatua: 1.293,85 €.

5.- Udal taulatua, norberak muntatzea eta kentzea (udal langile baten presentzia derrigorrezkoa izango da):

  • 7,5 x 6 m-ko taulatua: 226,40 €.
  • 10 x 8 m-ko taulatua: 258,75 €.
  • 12 x 8 m-ko taulatua:291,10 €.

6.- Taulatu pribatua, norberak muntatzea eta kentzea (udal langile baten presentzia derrigorrezkoa izango da):

  • 45 m2 edo gutxiagoko taulatua: 97,05 €.
  • 46 eta 80 m2 arteko taulatua: 129,40 €.
  • 81 m2 edo gehiagoko taulatua: 161,75 €.

S epigrafea: Txakurtegia

Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzaren arabera, tasa hauek ezarriko dira:

  • Animalia jasotzeagatik: 13 €.
  • Animalia txakurtegian egoteagatik: 3 €/eguneko.
  • Animaliaren errenuntzia (33-4. artikuluan jasotako kasuan): 130 €.

Zerbitzua arautzen duen ordenantzak epigrafe honen izaera osagarria izango du.

T epigrafea: Zabalotegiko aretoa

Zabalotegiko aretoa erabiltzeagatik (Orfeoia izan ezik) ondorengo tasak ezartzen dira:

  • Egun erdiz: 7,20 €.
  • Egun osoa: 14,40 €.

U epigrafea: Kamioi grua

Kamioi grua erabiltzeagatik ondorengo tasa ezartzen da:

  • Irteerako: 57,70 €.
  • Zerbitzua eman beharreko tokia Bergaratik 15 km. baino gehiagora balego, gainera, 0,33 €/kilometroko.
  • Kasu guztietan udal txoferrak sartutako lanorduen kostua erantsiko da.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI