Zerbitzu publikoengatik tasa
Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza aratutzailea
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II. EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua
Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du egitate ezargarria, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.
III. SUJETU PASIBOA
4. artikulua
1.- Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.
2.- Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:
a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
b) Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.
c) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.
5. artikulua
Tasak ordaintzera behartuta daude:
a) partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.
b) partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.
6. artikulua
Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK
7. artikulua
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V. OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua
Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI. KUOTA
9. artikulua
Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
10. artikulua
Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.
VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
11. artikulua
Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak ordainarazpen bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX. TASEN KUDEAKETA
12. artikulua
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Tributu eta prezio publikoen zigorren eta urratzeen udal Ordenantzan eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X. AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 2003ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
XI. ERANSKINA
Onarpena: 2002ko urriak 23.
A epigrafea:
Zabor bilketa eta ezeztapen zerbitzua
Deba Garaiko Mankomunitateak proposatutako ordenantza gurea egiten dugu eta ondorengoa da:
Hiri Hondakin Solidoak -HHS- bildu, garraiatu eta desegiteko Zerbitzu Mankomunatuagatiko tasari buruzkoa.
Legezko oinarria:
1. artikulua Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak -Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituena- 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, Udal honek jarraituko du etxe-zaborrak eta industri, merkataritza eta zerbitzu-jardueretan sorturik antzeko izaera eta proportzioa dutenak bildu, garraiatu eta desegiteko zerbitzuari dagokion tasa ordainarazten.
2. artikulua Zerbitzuaren higiene eta osasun-izaera kontuan izanik, derrigorrezkoa da tasa hau aplikatzea, eta hau ordaindu beharretik ez da pertsona fisiko edo juridikorik salbuetsita geratuko.
H.H.S.-Hiri Hondakin Solidoen definizioa
3. artikulua Honako hauek izango dira etxe-zaborrak eta antzeko izaerakoak:
a) Elikagai eta etxe-kontsumoko detritu eta hondakinak, kristal edo baxera-puskak, ontziak, enbalajeak, kartoiak, jantzi eta oinetako-hondakinak eta, oro har, etxean normalean sortzen diren zabor guztiak. Hauek bilketarako egun, ordu eta leku finkatu batean uzten dira plastikozko poltsa edo antzekoetan, behar bezala prestatu eta itxita, euri, animalia edo abarrengatik poltsa apurtu eta kanpora ez irteteko moduan.
b) a) atalean aipaturikoen antzekoak merkataritza, industri eta zerbitzu-jardueretan sortuak, eta aipaturiko atalean esan bezala prestatu eta aurkeztuak.
c) a) ataleko berberak baina jantoki, eskola, kuartel, ospitale, eraikin publiko, kultoleku edo jolas-toki eta abarretatik datozenak, aipaturiko atalean esan bezala prestatu eta aurkeztuak.
d) Azoka, feria, jai-leku publiko eta abar garbitu ondorengo detritu eta produktuak, a) atalean esan bezala prestatu eta aurkeztuak.
Aipaturiko hondakinez beteriko poltsa bakoitzak ezingo du 25 kilo baino gehiago izan.
Ez da onartuko balde, bidoi edo zerbitzu mankomunatuak homologatu gabeko beste elementurik erabiltzea hondakinak nahas-mahasian ateratzeko. Mankomunitateak espreski baimendu beharko du, baldintzak ezar ditzakeelarik, kasu konkretu bakoitzean plastikozko poltsaren ordez erabil daitekeena.
Mankomunitateak ez du inolako erantzukizunik izango hondakinak ateratzeko poltsen ordezko beste elementu horiei ustekabean eragin dakizkiekeen kalteengatik. Edonola ere, aipatu elementuen mantenimentu eta garbitasunaz horien jabeak arduratu behar du.
Bilketa mankomunatuaren ondorioetarako ez dira etxe-zabor edo antzekotzat hartuko ondorengo hauek:
e) Herri-lan edo partikularren obretako hondeaketa-produktuak, lurrak, eskonbroak eta antzerakoak.
f) Industri, merkataritza- eta zerbitzu-prozesuetako hondakin eta zaborrak, kualitatiboki eta kuantitatiboki 3. art.ko b) puntuan sarturikoak ez bezalakoak baldin badira.
g) Ospitale eta abere-hiltegietako hondar eta hondakin anatomiko eta infekziosoak, baita animalien gorpu eta hondarrak ere.
h) Neumatikoak, gurpil-azalak, industri prozesuetako hondakin plastikoak, bernizak, pinturak, hondar edo harea eta errautsak, koipekiak, ailarak, txirbilak, bidoiak, etab.
i) Etxean erabiltzeari utzitako gauzak: elektratresnak, telebistak, edonolako bizikletak, haur-kotxeak, altzariak, besaulkiak, eserlekuak eta antzerakoak. Hauek jasotzeko hilean behin zerbitzu berezia ezarriko da.
j) Beren bolumen, pisu edo beste berezitasunengatik, zerbitzua kudeatzen duen organoak onartzen ez dituenak.
Zerga ordaindu beharra
4. artikulua
1.- Egitate zergagarria. Etxe-zaborrak eta industri, merkataritza- eta zerbitzu-jardueretan sorturikoak bildu, garraiatu, tokiz aldatu, bota, manipulatu eta desegiteko zerbitzua derrigorrez ezarri beharra da egitate hori.
2.- Zerga ordaindu beharra. Derrigorrezkoa eta orokorra den zerbitzu hau ezartzeak sortzen du. Zerbitzuaz etxebizitzen eta merkataritza-, industri eta zerbitzu-jardueren titularrak baliatzen direla ulertzen da, bilketa-zerbitzuak egiten duen bidearen bi aldeetan, 150 mt-raino kokaturik baldin badaude, behintzat.
3.- Subjektu pasiboak. Aurreko puntuan aipaturiko mugen barnean dagoen etxebizitzaren baten bertan norbait bizi edo ez edo merkataritza-, industri eta zerbitzu-jarduerak egiteko, edozein titulurengatik, lokalen baten jabe edo okupatzaile diren pertsona fisiko eta juridikoak harrapatzen ditu tasa honek. Ez dira subjektu pasibotzat hartuko ibilgailuen garajeen titularrak, horietan ez bada irabazi-asmoko jarduerarik egiten, ezta aurri-deklarazioa duten eraikinen edo, aurri-deklaraziorik gabe ere, objetiboki beraietan inor bizitzeko moduan ez dauden eraikinen jabeak ere. Zergadunaren ordezko gisa, ordaindu beharra dute zerbitzaturiko higiezinen jabeek edo jabe-komunitateek, tasa hori maizter edo errenteroen gain botatzeko duten eskubidearen kalterik gabe.
5. artikulua
Tasa hau aplikatzeko, ondoren zehaztuko diren kategoria, talde eta azpitaldeetan sailkatuko dira zergadunak.
| ZERGADUNEN SAILKAPENA | ||
|---|---|---|
| Kategoria | Talde orokorra | Azpitaldea |
| 1.a | 10. Bizitza partikularrak, bertan jendea bizi ala ez |
101 |
| 2.a | 20. Biltegiak: Biltegiak oro har Olio biltegiak Edari biltegiak Koloni biltegiak Pentsu biltegiak Paper eta pintura biltegiak Industria produktuen biltegiak Zur eta egur biltegiak Burdin biltegiak |
200 201 202 203 204 205 206 207 208 |
| 2.a | 21. Jantzi-dendak: Boutique eta jantzigintza Artiledendak Mertzeriak Moda dendak Ehundendak Tintategi eta ikuztegiak Zapata eta oinetako-denda Euritako eta eguzkitakoen dendak | 210 211 212 213 214 215 216 217 |
| 2.a | 22-23. Luxuzko gai eta apaingarrien dendak: Armadendak eta ehiza eta arrantzarakoak Kiroldendak Botikak Bitxidendak Jostailu-dendak Liburudendak Ileapaindegiak eta apaintze-aretoak Lurrin dendak Opari dendak Erloju dendak |
220 221 222 223 224 225 226 227 228 229 |
| 2.a | 24. Etxea jazteko dendak: Elektrizitate dendak Elektratresna dendak Burdindegi eta brikolai dendak Altzari dendak Paper eta pintura dendak Saneamendu gaien dendak |
240 241 242 243 244 245 |
| 2.a | 25. Kontsumo gaien dendak: Ikaztegiak Estankoak Farmaziak Okindegiak Egunkari eta aldizkari saltokiak Kiniela saltokiak |
250 251 252 253 254 255 |
| 2.a | 26-27. Jarduera profesionaletarako lokalak: Abokatuak Arkitektoak eta azterlan bulegoak Dentistak Farmaziak Argazki dendak Gestoriak eta autoeskolak Edertze institutuak Inprentak Medikuak Notariak Sindikatuen bulego eta zentralak |
260 261 262 263 264 265 266 267 268 269 270 |
| 2.a | 28. Zerbitzuetarako lokalak: Ikastetxe, ikastola, haurtzaindegi eta irakastetxeak Elizak, kaperak, komentuak eta kultura lekuak Herri-eraikinak: udaletxeak, Mankomunitatea, probintzia, Eusko Jaurlaritza, azokak, hiltegiak Liburutegiak, kultura aretoak, erakustokiak, kirol elkarteak Kiroldegiak, igerilekuak, kirolguneak, futbol-zelaiak Jubilatu elkarteak, zahar etxeak |
280 281 282 283 284 285 |
| 3.a | 30-31. Ostalaritza, elikadura eta zerbitzuak: Hegaztiak eta arrautzak Gozokiak Janari dendak Gozodendak Ekonomatoak Fruta dendak Gozotokiak Arraindegiak Supermerkatuak Janari dendak Esne saltokiak |
300 301 303 304 305 306 307 308 309 310 311 |
| 3.a | 32. Ostatuak: Arroztegia Fondak Ostatuak Hotelak Pentsioak Egoitzak |
320 321 322 323 324 325 |
| 3.a | 33. Edariak: Barrak Bodegak Kafetegiak Klubak Pubak Snack-barrak Tabernak Ardandegiak |
300 331 332 333 334 335 336 337 |
| 3.a | 34. Jatetxeak: Askaldegiak Jatetxeak, self service-ak Elkarte gastronomikoak |
340 341 342 |
| 3.a | 35. Zerbitzuak: Bidaia agentziak Bankuak Aurrezki kutxak Aseguru etxeak Posta, telefonoa, epaitegia, polizia, D.P.Z., Ertzaina, G.Z | 350 351 352 353 354 |
| 4.a | 40. Produkzio industriak: Aroztegiak, zerrategiak, altzaritegiak Errementaldegiak, galdarategiak Soldadura Sopletistak Lantegiak eta industriak, oro har Trokeldegiak, moldeak eta matrizak Automobil-konponketak Iturginak |
400 401 402 403 404 405 406 407 |
| 4.a | 41. Jolas-industriak: Zine-aretoak Festa-aretoak Jolastaretoak Antzokiak |
410 411 412 413 |
| 4.a | 42. Zerbitzuak: Garajeak negozio gisa Ibilgailu-konponketa Industri hornikuntzak Garraio agentziak |
420 421 422 423 |
| 5.a | 42. Aurrez hitzarturiko zerbitzuak: Klinikak Ospitaleak Anbulategiak |
500 501 502 503 |
6. artikulua
Ordenantza honen aplikazioz kobratuko diren tasak, kategoria, tarifa, langile-kopuru eta eguneko kilo-mugaren arabera, ondorengo taulan zehazturikoak izango dira.
| Kategoria | Tarifa | Langile kopurua |
Gehienez kg/eguneko |
Tasa eurotan hiruhilabetero |
|---|---|---|---|---|
| 1.a | 1 | Etxebizitza partikularra |
10,60 | |
| 2.a: Biltegiak eta dendak |
2.1 | <2 | 6 | 33,85 |
| 2.a: Biltegiak eta dendak |
2.2 | <5 | 10 | 56,40 |
| 2.a: Biltegiak eta dendak |
2.3 | <15 | 20 | 112,80 |
| 2.a: Biltegiak eta dendak |
2.4 | >15 | 30 | 169,20 |
| 3.a: Ostalaritza, elikagaiak eta zerbitzuak |
3.1 | <2 | 8 | 45,05 |
| 3.a: Ostalaritza, elikagaiak eta zerbitzuak |
3.2 | <5 | 15 | 84,50 |
| 3.a: Ostalaritza, elikagaiak eta zerbitzuak |
3.3 | <15 | 25 | 140,90 |
| 3.a: Ostalaritza, elikagaiak eta zerbitzuak |
3.4 | >15 | 35 | 197,25 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.0 | <2 | 6 | 69,05 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.1 | <5 | 16 | 81,80 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.2 | <15 | 30 | 126,90 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.3 | <50 | 40 | 169,15 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.4 | <100 | 50 | 211,45 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.5 | <500 | 60 | 253,65 |
| 4.a: Industria jarduera eta zerbitzuak |
4.6 | >500 | 70 | 369,65 |
| 5.a | 5 | Beste batzuk | 40 | 225,50 |
Tasa hauek aplikatzeko ondorengo atalak izango dira kontuan:
a) Industri jarduerak. Industri jarduera txikiak, bi pertsona baino gehiago behar ez dituztenak, Ordenantzan 4. kategorian sartuak, 2.1. tarifarekin parekidetuko dira. Horretarako 4.0 tarifa sortuko da.
b) Jolas elkarteak. Ondorengo parekidetasuna izango dute:
- 50 bazkide, 3.1 tarifaren parekide izango da.
- 50 bazkide, 3.2 tarifaren parekide izango da.
c) Jarduera profesionalak edo merkataritza eta zerbitzuen ingurukoak, aldi berean bizileku diren etxebizitza edo lokaletan egiten direnean: ileapaindegiak, kontsultategiak, etab. Alde batetik etxebizitza hartuko da kontuan, eta bestetik bertan zertzen den jarduera, dagozkien tarifak finkatzeko, zeren eta jarduera profesionalak nahiz etxebizitzak bakoitzak bere hondakinak sor baititzake eta bakoitzari bere tasa aplikatu behar zaio.
d) Biltegitarako lokalak. Zergaduntzat hartuko da industri edo merkataritza-jardueraren bat biltegian bertan edota bertatik egiten duena; baina ez da zergaduntzat hartuko lokal hori jardueraren baterako beharrezko materialak gordetzeko bakarrik erabiltzen duena, jarduera bera ez biltegian baizik eta beste lokal edo lekuren batean egiten badu herri berean, eta zergadunen erroldan sartua baldin badago.
e) Kultu-lekuak eta komentuak. 2.1. tarifan sailkatuko dira.
f) Eskolak, ikastolak, akademiak, ikastetxeak, haurtzaindegiak, etab. 2. kategorian sailkatuko dira, eta dagokien tarifa aplikatuko zaie irakasle-kopuruaren arabera.
g) Zahar eta ikasleen egoitzak 2. kategorian sailkatuko dira, ohe-kopuruaren araberako tarifa aplikatuz.
7. artikulua
1) Urtero Errolda bat egingo da; bertan zergadunak agertuko dira, baita Ordenantza honen aplikazioz likidatuko zaizkien kuotak ere. Errolda hori ezagutarazi eta erreklamazioak jasotzeko, jendaurrean jarriko da 15 egunez udaletxeko iragarki-taulan, eta aldi berean Probintziako Aldizkari Ofizialean emango da argitara, eta ediktu bidez zabalduko da herrian ohikoa den eran.
2) Jendaurrean erakusteko epea bukatu ondoren, aurkezturiko erreklamazioak ebatziko ditu Udalak, eta behin-betiko onetsiko du Errolda, kobrantza-agirietarako oinarritzat hartuko delarik.
8. artikulua
Bajak, beranduenik ere, kobrantza-aldi baten azken lanegunean jakinarazi behar dira, hurrengo kobrantza-aldian eragina izaten hasteko. Baldintza hau betetzen ez dutenak beharturik daude zerga ordaintzera.
9. artikulua
Ekitaldi barruan egindako altek, zerga ordaindu beharra sortzen den egunetik izango dute eragina. Administrazioak erroldako altari dagokion likidazioa jakinaraziko die subjektu pasiboei, ondorengo puntuak zehaztuz:
a) Likidazioaren osagai funtsezkoenak.
b) Horren aurka jotzeko erabil daitezkeen bide nagusiak, inpugnazioak zein epetan eta zein erakunderen aurrean jar daitezkeen adieraziz.
c) Zerga-zorra zein lekutan, epetan eta eratan ordaindu behar den.
10. artikulua
Hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta desegiteko zerbitzua ezartzeagatiko tasa hilabete osoka debengatuko da, hil bakoitzeko lehen egunean, baina zergadun eta subjektu pasibo ordezkoei hiruhilero eskatuko zaie murriztu ezina delarik, zerga ordaindu beharra denboraldi laburragorako sortu ez bada behintzat.
11. artikulua
Kuota likidoak borondatezko epean eta honen luzamenduan ordaintzen ez badira, premiamenduzko bidez kobratuko dira, Zerga Bilketarako Erregelamendu Orokorreko arauen arabera.
Kontusail hutseginak
12. artikulua
Kontusail hutsegin edo kreditu kobraezintzat joko dira premiamenduzko bidez ere ezin kobratu izan diren kuotak, eta deklarazio horretarako dagokion espedientea egingo da, Zerga Bilketarako indarrean dagoen Erregelamenduak ezartzen duenaren arabera.
Arau-hausteak eta zigorrak
13. artikulua
Ordenantza honekiko arau-hausteak izango dira:
a) Udalak ezarritako leku, ordu edo egunetik kanpo zaborrak uztea. Egunezko bilketan, biltzen hasi baino gehienez ere ordubete lehenago atera ahal izango dira. Gauezko bilketan 21.00etik aurrera.
b) Bilketarako behar bezala prestatu gabe edota ezarritako egun, ordu eta lekutik kanpo zaborrak ateratzea, Ordenantza honetako 3 a) artikulua hautsiz.
c) Biltzeko utzitako hondakinak, baimendu gabeko pertsonek manipulatzea, edozein helbururekin.
d) Biltzeko utzitako zabor-poltsak txakurrek edo beste animaliaren batzuek apurtu eta kanpora ateratzea. Dagokien zigorra abereen jabeei ezarriko zaie. Jabea nor den ez badago jakiterik, udaltzaingoak jasoko ditu animaliak.
e) Ordenantza honek 3. artikuluan e), f), g), h), i), j) puntuetan zehaztu eta onartzen ez dituen hondakinak ateratzea.
f) Pertsona edo erakundeek egindako obren hondakin eta hondarrak bide publikoan bertan behera uztea, obrak bukatu eta 24 ordu baino luzaroagoan.
g) Hondakin solidoak estolderian eta kale publikoetan utzi edo botatzea.
h) Edozelako hondar eta hondakinak uztea udal-baimenik gabeko zabortegietan, baimendu gabeko lur eta lekuetan eta udal-barrutiko erreka eta ibaietan.
i) Baimendutako zabortegietan baimenean aipaturikoak ez bezalako produktuak uztea.
j) Bilketa-ibilgailu eta langileei ibili eta lan egitea oztopatzeko moduan ibilgailuak aparkatu edo beste elementuren batzuk jartzea.
14. artikulua
Aurreko artikuluan aipaturiko arau-hausteak, Toki Erregimenaren arloan indarrean dauden Lege Xedapenen Testu Bateginak -apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Legegileak onetsia- 59. artikuluan ezartzen duenaren arabera finkaturiko isunen bidez zigortuko dira.
Indarraldia
Ordenantza hau 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko da aplikatzen, eta derogatzea edo aldatzea erabaki arte jarraituko du.
Udalak baserri auzoetan eskaintzen duen zabor bilketa zerbitzuaren tarifak hauek dira:
1.-
- Baserritarrak: Mankomunitateak eskaintzen duen zerbitzuan etxebizitzen parekoak: 10,60 /hiruhileko.
- Merkataritza, ostalaritza eta 5 langiletik beherako industriak: 33,85 /hiruhileko.
- Bost langiletik gorako industriak: 51,70 /hiruhileko.
- Elkarteak, 5 bazkide baino gutxiago: 10,60 /hiruhileko.
- Elkarteak, 5-50 bazkide artean: 33,85 /hiruhileko.
- Elkarteak 50 bazkide baino gehiago: 63,55 /hiruhileko.
2.- Kontenedoreak jartzeko eta zerbitzua eskaintzeko, gutxienez bost etxebizitzak egin beharko dute kontenedore eskaera edo gutxiago izanda ere bai, tartean elkarte edo tabernaren bat badago.
3.- Zerbitzua Udalak eskainiko du Mankomunitateak ematea ezinezkoa denean. Aurrez eskaera eginda eta auzokideen gehiengo arrunta ados egonez gero emango da zerbitzua. Zerbitzua ezarri ondoren bizilagun guztiak egongo lirateke derrigortuta ordaintzera.
4.- Kontenedorea ipintzen den puntutik, kaminoz, 500 metro arte dauden etxebizitza, taberna, elkarte, enpresa eta edozein negozio egongo da ordaintzera derrigortuta, baldin eta aurreko puntuak ezarritako baldintzak betetzen badira.
B epigrafea:
Estolderia zerbitzua
Ondoko tarifa aplikatuko da estolderia publikoa erabiltzeagatik edota partikularrak zaindu eta ikuskatzeagatik:
- Etxekoak: ur kontsumoa (m3) x 0,17 / m3
- Besteak: ur kontsumoa (m3) x 0,34 / m3
Ur-iturriren bat dutenen kasuan, hiruhilero gutxieneko kontsumoaren arabera kobratuko da.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak prestatutako Erreglamentua, Udalak ordaindu behar duen Azpiegiturak Finantziatzeko Kanona arautzen duenak, Ordenantza honen osagarri izango da.
C epigrafea:
Interesatuaren eskariz dokumentuak luzatzea
1.-
- Konpentsazio eta birpartzelazio proiektuak: 1566,80
- Hondamen-espedienteak: 313,35
- Konpentsazio batzordearen aldeko desjabetzapen esped.: 1044,50
- Hirigintza zedulak: 92,85
- Finken normalizazioa: 348,20
Hirigintza planeamendurako dokumentuen tramitazioa, nahiz sorrera pribatukoa nahiz publikoa izan, sortutako kosteen arabera eta jabekide bakoitzak duen proportzioen arabera kobratuko da.
2.- Fotokopiak:
- DIN A 4 0,08 /bakoitzeko
- DIN A 4 (Gazte informazio zerbitzua ematen dutenek) 0,04 /bakoitzeko
- DIN A 3 0,16 /bakoitzeko
- DIN A0 tamainokoak 2,40 /bakoitzeko
- DIN A1 tamainokoak 1,20 /bakoitzeko
- Paper orrian kopia 2,40 /m2
- Poliester orrian kopia 7,40 /m2
- Paper bejetalean kopia 4,70 /m2
- Mikrofilmen fotokopiak 0,39
3.- Artxiboko argazkien kopiei ezarriko zaien tasa hauxe da:
- Paperean: 1,05
- CD-ean: 3,00
- Disketean: 0,60
Udal Artxiborako kopia gehigarria egiten den kasuetan (segurtasun kopia bezala), kostuaren %50a eskatzaileari kobratuko zaio, hots, 0,53, 1,50 eta 0,30 hurrenez hurren.
4.- Hirigintza kontsultak (dokumentua luzatzen bada) 38,70 .
5.- Digitalizatutako kartografiaren kopiak:
- Kartografia osoa diskettean 240,55
- Paperezko kopia (orri bakoitza) 13,00
- Ploteatutako kopia (A-4) 9,80
- Ploteatutako kopia (A-3) 13,00
- Ploteatutako kopia (Ha) 195,00
6.- Dokumentuen konpultsak:
- 30.kopia arte (6 lehenak dohain) 0,10 /orriko
- 31.kopiatik aurrera 0,20 /orriko
D epigrafea:
Hileta zerbitzua
a) Hilobiraketa eskubideak:
- Panteoian edo berjan 35,40
- Lurpean, udal-berjan edo udal-panteoian (10 urtez) 194,70
- Nitxoan (10 urtez) 274,65
b) Panteoia edo berja izateagatik: panteoia edo berja lagapenean jaso duenak, m2/urteko: 15,10
c) Lurraren kostea panteoiak eraikitzeko, m2 214,55
d) Eskualdaketengatik:
Lehenengo tarifa: Senar-emazte, guraso eta seme-alaben arteko oinordetza-eskualdaketak:
- Panteoia edo berja eta bere lurra, m2 35,40
- Lurra, panteoi edo berjarik gabe, m2 35,40
Bigarren tarifa: Lagapena edo beste edozein kontratu mota:
- Panteoia edo berja eta bere lurra, m2 70,85
- Lurra, panteoi edo berjarik gabe, m2 70,85
e) Gorpuzkiak lekualdatzeagatik:
- Kanposantuko leku batetik bestera 16,20
- Herritik kanpo 48,70
E epigrafea:
Azokako zerbitzuak hiruhilero
Lehen tarifa: Postu fijoak (/m2) 8,25
Bigarrena tarifa: Baserritarren postuak (/metro lineal.) 8,90
Hirugarren tarifa: Behin-behineko saltzaileen postuak (/metro lineal) 17,10
Laugarren tarifa: Saltzaile berezien postuak (/m2) 18,25
F epigrafea:
Hirigintza baimenen emakida
- 6.000 bitarteko aurrekontuak: Salbuetsiak.
- 6.000 eta 18.000 bitarteko aurrekontuak: 90,65
- 18.000 eta 300.000 bitarteko aurrekontuak: 271,70
- 300.000 -tik gorako aurrekontuak: 452,95
Lurzatiak banandu eta elkartzeko baimenak /m2-ko:
- Hiri lurzorua eta lurzoru urbanizagarria: 0,11
- Lurzoru urbanizaezina (gehienez ere 100.000 m2): 0,01
Lehen erabilpenerako edo okupaziorako baimenak:
- Bost etxebizitza edota lokal arte, bakoitzeko: 38,70
- Bost etxebizitza edota lokaletik gora, hurrengoak: 19,40
- Industriak, 500 m2tik beherakoak: 262,70
- 500 m2.tik gorako industriak: 525,75
- Garajeek ez dute tasa hau ordainduko.
Tasa ordaintzetik salbuetsita izango dira nekazal, abere eta baso ustiaketara espreski dedikatzen diren familia unitateek egiten dituzten instalazio edo eraikuntza-lanak, familia hori elkarte edo komunitatea ez den bitartean; Nekazal turismokoak ere salbuetsita egongo dira.
Nekazal, abere edo baso ustiaketa partziala baldin bada, hau da, familia unitateko kideren batek beste jarduera bat burutzen badu, %50eko hobaria izango du zergaren kuotan, instalazio edota eraikuntza lanik egiten denean; betiere elkarte edo komunitatea ez bada.
Aipatutako onura fiskaletako bat eskuratu nahi duenak ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu:
- Hobaria izateko nahitanahiezko baldintza da Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian alta emanda eta kotizazioen ordainketan egunean egotea egiaztatzea. Hau betetzea ezinezkoa bada, obra proiektuan nekazaritza eta abere-hazkuntza ustiapena dela frogatzen bada aurreko baldintza betetzen dela ulertzen da.
- Nekazal Ganbararen egiaztagiria, titularraren jarduera zehaztuz, eta aipatutako ustiaketa nagusia den ala mistoa den zehaztuz.
- Zinpeko aitorpena, ingurugiroa errespetatuta eta jarduera nagusi edo misto gisa, ustiakuntzarekin jarraituko dela adierazten duena.
- Aurrez adierazitako baldintzak ez betetzeak zuzenean onurak galtzea ekarriko du, indarrean dagoen araudiaren arabera eragin ditzakeen bestelako egintzen kaltetan gabe.
Tasaren ordainketatik salbuetsita daude fatxada pintatzeko obrak eta pintatu aurretik egin beharko direnak (zarpeatu, lijatu eta abar). Era berean, salbuetsita daude leiho, balkoi eta pertsianen aldaketa edo konponketak, aldaketa edo konponketa bizilagun guztiek egiten dutenean.
Mugikortasuna oztopatzen duten traba arkitektonikoak kentzeko egiten diren obrek ez dute zerga ordaindu beharrik izango, Udaleko Gizarte Ongizate Batzordearen oniritzia badute. Salbuespena bakarrik oztopo horiek kentzera bideratuta dauden obren aurrekontuaren zatiak izango du, salbuespena obra mota bati ematen zaiolako eta ez obra egile bati.
13/1996 Foru Arauaren arabera Foru Aldundiak egitasmo estratejiko bezala izendatutako proiektuek %95eko hobaria izango dute.
Babestutako birgaitze obrek %90eko hobaria izango dute zerga honen kuotan, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edo/eta dirulaguntza) jasotzen bada. Hobaria izateko, udalean aurkezten den aurrekontuaren eta Eusko Jaurlaritzan aurkezten diren fakturen arteko aldea %20koa baino handiagoa ezingo da izan. Halaber, Udalean eta Eusko Jaurlaritzan obra berberak eta gremio berdinak deklaratu beharko dira hobaria izateko.
Monumentu historiko-artistikoetako obren kuotak % 90eko hobaria izango du, ondasuna kalifikatuta badago. Arau Subsidiarioen katalogoan grado de protecci๓n mแximo eta medio dutenek %50eko hobaria izango dute. Grado de protecci๓n bแsico duten ondasunek ez dute hobaririk izango.
Suteek eta hondamendiek sortutako kalteak konpontzeko obrak salbuetsita egongo dira.
Hobari edo salbuespen hauen onuradun izateko baldintzak, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarentzako bere Ordenantza arautzaileak jasotzen dituen berberak izango dira.
G epํgrafea:
Establezimenduak irekitzeko baimenen emakida
Tasari loturik dagoen jarduera behin-betiko martxan jartzea ulertuko da irekitzeko baimena. Ondorengo zerrendan jardueren zenbatekoa (eurotan) zehazten da, IGOKA tramitearekin eta tramiterik gabe:
- Merkataritza: IGOKArekin 368,30 / IGOKA barik 526,35.
- Zerbitzuak eta garajeak: IGOKArekin 473,00 / IGOKA barik 630,95.
- Industria eta ostalaritza: IGOKArekin 630,95 / IGOKA barik 789,00
- Instalazioen legalizazioa (Aire egokitua, gas gordai
