Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Gai fiskalak »  Zerbitzu publikoengatik tasa

Zerbitzu publikoengatik tasa

Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea.

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.-

Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

2. artikulua.-

Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

II. EGITATE EZARGARRIA

3. artikulua.-

Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du egitate ezargarria, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.

III. SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.-

1.- Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.

2.- Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:

a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

b) Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.

c) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.

5. artikulua.-

Tasak ordaintzera behartuta daude:

a) partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.

b) partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.

6. artikulua.-

Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.

IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

7. artikulua-

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

V. OINARRI EZARGARRIA

8. artikulua.-

Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.

VI. KUOTA

9. artikulua-

Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.

VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

10. artikulua-

Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.

VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

11. artikulua.-

Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak ordainarazpen bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

IX. TASEN KUDEAKETA

12. artikulua.-

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, ?Tributu eta prezio publikoen zigorren eta urratzeen? udal Ordenantzan eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

X. AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 2004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.

XI. ERANSKINA

Onarpena: 2003ko urriak 16.

A epigrafea: Zabor bilketa eta ezeztapen zerbitzua.

Deba Garaiko Mankomunitateak proposatutako ordenantza gurea egiten dugu eta ondorengoa da: Hiri Hondakin Solidoak -HHS- bildu, garraiatu eta desegiteko Zerbitzu Mankomunatuagatiko tasari buruzkoa.

LEGEZKO OINARRIA

1. artikulua.- Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak -Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituena- 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, Udal honek jarraituko du etxe-zaborrak eta industri, merkataritza eta zerbitzu-jardueretan sorturik antzeko izaera eta proportzioa dutenak bildu, garraiatu eta desegiteko zerbitzuari dagokion tasa ordainarazten.

2. artikulua.- Zerbitzuaren higiene eta osasun-izaera kontuan izanik, derrigorrezkoa da tasa hau aplikatzea, eta hau ordaindu beharretik ez da pertsona fisiko edo juridikorik salbuetsita geratuko.

H.H.S.-HIRI HONDAKIN SOLIDOEN DEFINIZIOA

3. artikulua.- Honako hauek izango dira etxe-zaborrak eta antzeko izaerakoak:

a)Elikagai eta etxe-kontsumoko detritu eta hondakinak, kristal edo baxera-puskak, ontziak, enbalajeak, kartoiak, jantzi eta oinetako-hondakinak eta, oro har, etxean normalean sortzen diren zabor guztiak. Hauek bilketarako egun, ordu eta leku finkatu batean uzten dira plastikozko poltsa edo antzekoetan, behar bezala prestatu eta itxita, euri, animalia edo abarrengatik poltsa apurtu eta kanpora ez irteteko moduan.

b) a) atalean aipaturikoen antzekoak merkataritza, industri eta zerbitzu-jardueretan sortuak, eta aipaturiko atalean esan bezala prestatu eta aurkeztuak.

c) a) ataleko berberak baina jantoki, eskola, kuartel, ospitale, eraikin publiko, kultoleku edo jolas-toki eta abarretatik datozenak, aipaturiko atalean esan bezala prestatu eta aurkeztuak.

d) Azoka, feria, jai-leku publiko eta abar garbitu ondorengo detritu eta produktuak, a) atalean esan bezala prestatu eta aurkeztuak.

Aipaturiko hondakinez beteriko poltsa bakoitzak ezingo du 25 kilo baino gehiago izan.

Ez da onartuko balde, bidoi edo zerbitzu mankomunatuak homologatu gabeko beste elementurik erabiltzea hondakinak nahas-mahasian ateratzeko. Mankomunitateak espreski baimendu beharko du, baldintzak ezar ditzakeelarik, kasu konkretu bakoitzean plastikozko poltsaren ordez erabil daitekeena.

Mankomunitateak ez du inolako erantzukizunik izango hondakinak ateratzeko poltsen ordezko beste elementu horiei ustekabean eragin dakizkiekeen kalteengatik. Edonola ere, aipatu elementuen mantenimentu eta garbitasunaz horien jabeak arduratu behar du.

Bilketa mankomunatuaren ondorioetarako ez dira etxe-zabor edo antzekotzat hartuko ondorengo hauek:

  • e) Herri-lan edo partikularren obretako hondeaketa-produktuak, lurrak, eskonbroak eta antzerakoak.
  • f) Industri, merkataritza- eta zerbitzu-prozesuetako hondakin eta zaborrak, kualitatiboki eta kuantitatiboki 3. art.ko b) puntuan sarturikoak ez bezalakoak baldin badira.
  • g) Ospitale eta abere-hiltegietako hondar eta hondakin anatomiko eta infekziosoak, baita animalien gorpu eta hondarrak ere.
  • h) Neumatikoak, gurpil-azalak, industri prozesuetako hondakin plastikoak, bernizak, pinturak, hondar edo harea eta errautsak, koipekiak, ailarak, txirbilak, bidoiak, etab.
  • i) Etxean erabiltzeari utzitako gauzak: elektratresnak, telebistak, edonolako bizikletak, haur-kotxeak, altzariak, besaulkiak, eserlekuak eta antzerakoak. Hauek jasotzeko hilean behin zerbitzu berezia ezarriko da.
  • j) Beren bolumen, pisu edo beste berezitasunengatik, zerbitzua kudeatzen duen organoak onartzen ez dituenak.

ZERGA ORDAINDU BEHARRA

4. artikulua.-

  1. Egitate zergagarria. Etxe-zaborrak eta industri, merkataritza- eta zerbitzu-jardueretan sorturikoak bildu, garraiatu, tokiz aldatu, bota, manipulatu eta desegiteko zerbitzua derrigorrez ezarri beharra da egitate hori.
  2. Zerga ordaindu beharra. Derrigorrezkoa eta orokorra den zerbitzu hau ezartzeak sortzen du. Zerbitzuaz etxebizitzen eta merkataritza-, industri eta zerbitzu-jardueren titularrak baliatzen direla ulertzen da, bilketa-zerbitzuak egiten duen bidearen bi aldeetan, 150 mt-raino kokaturik baldin badaude, behintzat.
  3. Subjektu pasiboak. Aurreko puntuan aipaturiko mugen barnean dagoen etxebizitzaren baten ?bertan norbait bizi edo ez? edo merkataritza-, industri eta zerbitzu-jarduerak egiteko, edozein titulurengatik, lokalen baten jabe edo okupatzaile diren pertsona fisiko eta juridikoak harrapatzen ditu tasa honek. Ez dira subjektu pasibotzat hartuko ibilgailuen garajeen titularrak, horietan ez bada irabazi-asmoko jarduerarik egiten, ezta aurri-deklarazioa duten eraikinen edo, aurri-deklaraziorik gabe ere, objetiboki beraietan inor bizitzeko moduan ez dauden eraikinen jabeak ere. Zergadunaren ordezko gisa, ordaindu beharra dute zerbitzaturiko higiezinen jabeek edo jabe-komunitateek, tasa hori maizter edo errenteroen gain botatzeko duten eskubidearen kalterik gabe.

5. artikulua.-

Tasa hau aplikatzeko, ondoren zehaztuko diren kategoria, talde eta azpitaldeetan sailkatuko dira zergadunak.

Zerbitzu publikoengatik tasa
ZERGADUNEN SAILKAPENA
Kategoria Talde orokorra Azpitaldea
1.a 10. Bizitza partikularrak,
bertan jendea bizi ala ez
101
2.a 20. Biltegiak:
Biltegiak oro har
Olio biltegiak
Edari biltegiak
Koloni biltegiak
Pentsu biltegiak
Paper eta pintura biltegiak
Industria produktuen biltegiak
Zur eta egur biltegiak
Burdin biltegiak

200
201
202
203
204
205
206
207
208
2.a 21. Jantzi-dendak:
Boutique eta jantzigintza
Artiledendak
Mertzeriak
Moda dendak
Ehundendak
Tintategi eta ikuztegiak
Zapata eta oinetako-denda
Euritako eta eguzkitakoen dendak

210
211
212
213
214
215
216
217
2.a 22-23. Luxuzko gai eta
apaingarrien dendak:
Armadendak eta ehiza eta arrantzarakoak
Kiroldendak
Botikak
Bitxidendak
Jostailu-dendak
Liburudendak
Ileapaindegiak eta apaintze-aretoak
Lurrin dendak
Opari dendak
Erloju dendak



220
221
222
223
224
225
226
227
228
229
2.a 24. Etxea jazteko dendak:
Elektrizitate dendak
Elektratresna dendak
Burdindegi eta brikolai dendak
Altzari dendak
Paper eta pintura dendak
Saneamendu gaien dendak

240
241
242
243
244
245
2.a 25. Kontsumo gaien dendak:
Ikaztegiak
Estankoak
Farmaziak
Okindegiak
Egunkari eta aldizkari saltokiak
Kiniela saltokiak

250
251
252
253
254
255
2.a 26-27. Jarduera profesionaletarako lokalak:
Abokatuak
Arkitektoak eta azterlan bulegoak
Dentistak
Farmaziak
Argazki dendak
Gestoriak eta autoeskolak
Edertze institutuak
Inprentak
Medikuak
Notariak
Sindikatuen bulego eta zentralak


260
261
262
263
264
265
266
267
268
269
270
2.a 28. Zerbitzuetarako lokalak:
Ikastetxe, ikastola, haurtzaindegi eta irakastetxeak
Elizak, kaperak, komentuak eta kultura lekuak
Herri-eraikinak: udaletxeak, Mankomunitatea, probintzia, Eusko Jaurlaritza, azokak, hiltegiak
Liburutegiak, kultura aretoak, erakustokiak, kirol elkarteak
Kiroldegiak, igerilekuak, kirolguneak, futbol-zelaiak
Jubilatu elkarteak, zahar etxeak

280
281
282
283
284
285
3.a 30-31. Ostalaritza, elikadura eta zerbitzuak:
Hegaztiak eta arrautzak
Gozokiak
Janari dendak
Gozodendak
Ekonomatoak
Fruta dendak
Gozotokiak
Arraindegiak
Supermerkatuak
Janari dendak
Esne saltokiak


300
301
303
304
305
306
307
308
309
310
311
3.a 32. Ostatuak:
Arroztegia
Fondak
Ostatuak
Hotelak
Pentsioak
Egoitzak

320
321
322
323
324
325
3.a 33. Edariak:
Barrak
Bodegak
Kafetegiak
Klubak
Pubak
Snack-barrak
Tabernak
Ardandegiak


300
331
332
333
334
335
336
337
3.a 34. Jatetxeak:
Askaldegiak
Jatetxeak, self service-ak
Elkarte gastronomikoak

340
341
342
3.a 35. Zerbitzuak:
Bidaia agentziak
Bankuak
Aurrezki kutxak
Aseguru etxeak
Posta, telefonoa, epaitegia, polizia, D.P.Z., Ertzaina, G.Z

350
351
352
353
354
4.a 40. Produkzio industriak:
Aroztegiak, zerrategiak, altzaritegiak
Errementaldegiak, galdarategiak
Soldadura
Sopletistak
Lantegiak eta industriak, oro har
Trokeldegiak, moldeak eta matrizak
Automobil-konponketak
Iturginak

400
401
402
403
404
405
406
407
4.a 41. Jolas-industriak:
Zine-aretoak
Festa-aretoak
Jolastaretoak
Antzokiak

410
411
412
413
4.a 42. Zerbitzuak:
Garajeak negozio gisa
Ibilgailu-konponketa
Industri hornikuntzak
Garraio agentziak

420
421
422
423
5.a 42. Aurrez hitzarturiko zerbitzuak:
Klinikak
Ospitaleak
Anbulategiak
500
501
502
503

6. artikulua.-

Ordenantza honen aplikazioz kobratuko diren tasak, kategoria, tarifa, langile-kopuru eta eguneko kilo-mugaren arabera, ondorengo taulan zehazturikoak izango dira.

Ordenantza honen aplikazioz kobratuko diren tasak, kategoria, tarifa, langile-kopuru eta eguneko kilo-muga
Kategoria Tarifa Langile
kopurua
Gehienez
kg/eguneko
Tasa eurotan
hiruhilabetero
1.a 1 Etxebizitza
partikularra
10,95
2.a: Biltegiak eta
dendak
2.1 <2 6 35,05
2.a: Biltegiak eta
dendak
2.2 <5 10 58,38
2.a: Biltegiak eta
dendak
2.3 <15 20 116,75
2.a: Biltegiak eta
dendak
2.4 >15 30 175,10
3.a: Ostalaritza,
elikagaiak eta
zerbitzuak
3.1 <2 8 46,65
3.a: Ostalaritza,
elikagaiak eta
zerbitzuak
3.2 <5 15 87,45
3.a: Ostalaritza,
elikagaiak eta
zerbitzuak
3.3 <15 25 145,85
3.a: Ostalaritza,
elikagaiak eta
zerbitzuak
3.4 >15 35 204,15
4.a: Industria jarduera eta
zerbitzuak
4.0 <2 6 71,45
4.a: Industria jarduera eta
zerbitzuak
4.1 <5 16 84,65
4.a: Industria jarduera eta
zerbitzuak
4.2 <15 30 131,35
4.a: Industria jarduera eta
zerbitzuak
4.3 <50 40 175,10
4.a: Industria jarduera eta
zerbitzuak
4.4 <100 50 218,85
4.a: Industria jarduera eta
zerbitzuak
4.5 <500 60 262,55
4.a: Industria jarduera eta
zerbitzuak
4.6 >500 70 382,60
5.a 5. Beste batzuk 40 233,40

Tasa hauek aplikatzeko ondorengo atalak izango dira kontuan:

a) Industri jarduerak. Industri jarduera txikiak, bi pertsona baino gehiago behar ez dituztenak, Ordenantzan 4. kategorian sartuak, 2.1. tarifarekin parekidetuko dira. Horretarako 4.0 tarifa sortuko da.

b) Jolas elkarteak. Ondorengo parekidetasuna izango dute:

< 50 bazkide, 3.1 tarifaren parekide izango da.

> 50 bazkide, 3.2 tarifaren parekide izango da.

c) Jarduera profesionalak edo merkataritza eta zerbitzuen ingurukoak, aldi berean bizileku diren etxebizitza edo lokaletan egiten direnean: ileapaindegiak, kontsultategiak, etab. Alde batetik etxebizitza hartuko da kontuan, eta bestetik bertan zertzen den jarduera, dagozkien tarifak finkatzeko, zeren eta jarduera profesionalak nahiz etxebizitzak bakoitzak bere hondakinak sor baititzake eta bakoitzari bere tasa aplikatu behar zaio.

d) Biltegitarako lokalak. Zergaduntzat hartuko da industri edo merkataritza-jardueraren bat biltegian bertan edota bertatik egiten duena; baina ez da zergaduntzat hartuko lokal hori jardueraren baterako beharrezko materialak gordetzeko bakarrik erabiltzen duena, jarduera bera ez biltegian baizik eta beste lokal edo lekuren batean egiten badu herri berean, eta zergadunen erroldan sartua baldin badago.

e) Kultu-lekuak eta komentuak. 2.1. tarifan sailkatuko dira.

f) Eskolak, ikastolak, akademiak, ikastetxeak, haurtzaindegiak, etab. 2. kategorian sailkatuko dira, eta dagokien tarifa aplikatuko zaie irakasle-kopuruaren arabera.

g) Zahar eta ikasleen egoitzak 2. kategorian sailkatuko dira, ohe-kopuruaren araberako tarifa aplikatuz.

7. artikulua.

1) Urtero Errolda bat egingo da; bertan zergadunak agertuko dira, baita Ordenantza honen aplikazioz likidatuko zaizkien kuotak ere. Errolda hori ezagutarazi eta erreklamazioak jasotzeko, jendaurrean jarriko da 15 egunez udaletxeko iragarki-taulan, eta aldi berean Probintziako Aldizkari Ofizialean emango da argitara, eta ediktu bidez zabalduko da herrian ohikoa den eran.

2) Jendaurrean erakusteko epea bukatu ondoren, aurkezturiko erreklamazioak ebatziko ditu Udalak, eta behin-betiko onetsiko du Errolda, kobrantza-agirietarako oinarritzat hartuko delarik.

8. artikulua.-

Bajak, beranduenik ere, kobrantza-aldi baten azken lanegunean jakinarazi behar dira, hurrengo kobrantza-aldian eragina izaten hasteko. Baldintza hau betetzen ez dutenak beharturik daude zerga ordaintzera.

9. artikulua.-

Ekitaldi barruan egindako altek, zerga ordaindu beharra sortzen den egunetik izango dute eragina. Administrazioak erroldako altari dagokion likidazioa jakinaraziko die subjektu pasiboei, ondorengo puntuak zehaztuz:

a) Likidazioaren osagai funtsezkoenak.

b) Horren aurka jotzeko erabil daitezkeen bide nagusiak, inpugnazioak zein epetan eta zein erakunderen aurrean jar daitezkeen adieraziz.

c) Zerga-zorra zein lekutan, epetan eta eratan ordaindu behar den.

10. artikulua.-

Hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta desegiteko zerbitzua ezartzeagatiko tasa hilabete osoka debengatuko da, hil bakoitzeko 1. egunean, baina zergadun eta subjektu pasibo ordezkoei hiruhilero eskatuko zaie murriztu ezina delarik, zerga ordaindu beharra denboraldi laburragorako sortu ez bada behintzat.

11. artikulua.-

Kuota likidoak borondatezko epean eta honen luzamenduan ordaintzen ez badira, premiamenduzko bidez kobratuko dira, Zerga Bilketarako Erregelamendu Orokorreko arauen arabera.

KONTUSAIL HUTSEGINAK

12. artikulua.-

Kontusail hutsegin edo kreditu kobraezintzat joko dira premiamenduzko bidez ere ezin kobratu izan diren kuotak, eta deklarazio horretarako dagokion espedientea egingo da, Zerga Bilketarako indarrean dagoen Erregelamenduak ezartzen duenaren arabera.

ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK

13. artikulua.-

Ordenantza honekiko arau-hausteak izango dira:

a) Udalak ezarritako leku, ordu edo egunetik kanpo zaborrak uztea. Egunezko bilketan, biltzen hasi baino gehienez ere ordubete lehenago atera ahal izango dira. Gauezko bilketan 21:00etik aurrera.

b) Bilketarako behar bezala prestatu gabe edota ezarritako egun, ordu eta lekutik kanpo zaborrak ateratzea, Ordenantza honetako 3 a) artikulua hautsiz.

c) Biltzeko utzitako hondakinak, baimendu gabeko pertsonek manipulatzea, edozein helbururekin.

d) Biltzeko utzitako zabor-poltsak txakurrek edo beste animaliaren batzuek apurtu eta kanpora ateratzea. Dagokien zigorra abereen jabeei ezarriko zaie. Jabea nor den ez badago jakiterik, udaltzaingoak jasoko ditu animaliak.

e) Ordenantza honek 3. artikuluan e), f), g), h), i), j) puntuetan zehaztu eta onartzen ez dituen hondakinak ateratzea.

f) Pertsona edo erakundeek egindako obren hondakin eta hondarrak bide publikoan bertan behera uztea, obrak bukatu eta 24 ordu baino luzaroagoan.

g) Hondakin solidoak estolderian eta kale publikoetan utzi edo botatzea.

h) Edozelako hondar eta hondakinak uztea udal-baimenik gabeko zabortegietan, baimendu gabeko lur eta lekuetan eta udal-barrutiko erreka eta ibaietan.

i) Baimendutako zabortegietan baimenean aipaturikoak ez bezalako produktuak uztea.

j) Bilketa-ibilgailu eta langileei ibili eta lan egitea oztopatzeko moduan ibilgailuak aparkatu edo beste elementuren batzuk jartzea.

14. artikulua.-

Aurreko artikuluan aipaturiko arau-hausteak, Toki Erregimenaren arloan indarrean dauden Lege Xedapenen Testu Bateginak -apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Legegileak onetsia- 59. artikuluan ezartzen duenaren arabera finkaturiko isunen bidez zigortuko dira.

INDARRALDIA

Ordenantza hau 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko da aplikatzen, eta derogatzea edo aldatzea erabaki arte jarraituko du.

Udalak baserri auzoetan eskaintzen duen zaborbilketa zerbitzuaren tarifak hauek dira:

1.-

a: Baserritarrak: Mankomunitateak eskaintzen duen zerbitzuan etxebizitzen parekoak: 10,95 euro/hiruhileko.

b:Merkataritza, ostalaritza eta 5 langiletik beherako industriak: 35,05 euro/hiruhileko.

c: 5 langiletik gorako industriak: 53,50 euro /hiruhileko.

d: Elkarteak 5 bazkide baino gutxiago: 10,95 euro /hiruhileko

e: Elkarteak 5-50 bazkide artean: 35,05 euro /hiruhileko

f: Elkarteak 50 bazkide baino gehiago: 65,80 euro /hiruhileko

2.- Kontenedoreak jartzeko eta zerbitzua eskaintzeko, gutxienez bost etxebizitzak egin beharko dute kontenedore eskaera edo gutxiago izanda ere bai, tartean elkarte edo tabernaren bat badago.

3.- Zerbitzua Udalak eskainiko du Mankomunitateak ematea ezinezkoa denean. Aurrez eskaera eginda eta auzokideen gehiengo arrunta ados egonez gero emango da zerbitzua. Zerbitzua ezarri ondoren bizilagun guztiak egongo lirateke derrigortuta ordaintzera.

4.- Kontenedorea ipintzen den puntutik, kaminoz, 500 metro arte dauden etxebizitza, taberna, elkarte, enpresa eta edozein negozio egongo da ordaintzera derrigortuta, baldin eta aurreko puntuak ezarritako baldintzak betetzen badira.

B epigrafea: Estolderia zerbitzua

Ondoko tarifa aplikatuko da estolderia publikoa erabiltzeagatik edota partikularrak zaindu eta ikuskatzeagatik:

  • Etxekoak: ur kontsumoa (m3) x 0,17 euro/ m3
  • Besteak: ur kontsumoa (m3) x 0,34 euro/ m3

Ur-iturriren bat dutenen kasuan, hiruhilero gutxieneko kontsumoaren arabera kobratuko da.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak prestatutako Erreglamentua, Udalak ordaindu behar duen Azpiegiturak Finantziatzeko Kanona arautzen duenak, Ordenantza honen osagarri izango da.

C epigrafea: interesatuaren eskariz dokumentuak luzatzea.

a.- Konpentsazio eta birpartzelazio proiektuak 1621,65 euro. Hondamen-espedienteak 324,30 euro

Konpentsazio batzordearen aldeko desjabetzapen esped. 1081,05 euro.

Hirigintza zedulak 96,10 euro.

Finken normalizazioa 360,40 euro.

Hirigintza planeamendurako dokumentuen tramitazioa, nahiz sorrera pribatukoa nahiz publikoa izan, sortutako kosteen arabera eta jabekide bakoitzak duen proportzioen arabera kobratuko da.

b.- Fotokopiak

  • DIN A 4: 0,08 euro/bakoitzeko.
  • DIN A 4 (Gazte informazio zerbitzua ematen dutenek): 0,04 euro/bakoitzeko.
  • DIN A 3: 0,17 euro/bakoitzeko.
  • DIN A0 tamainokoak: 2,50 euro/bakoitzeko.
  • DIN A1 tamainokoak: 1,25 euro/bakoitzeko.
  • Paper orrian kopia: 2,50 euro /m2.
  • Poliester orrian kopia: 7,65 euro /m2.
  • Paper bejetalean kopia: 4,85 euro/m2.
  • Mikrofilmen fotokopiak: 0,40 euro.

c.- Erreprografia zerbitzua.

  • Digitalizatutako irudia: 0,60 euro.
  • Irudia internetik bidalita <100 kb: 0,60 euro.
  • 100 kb-teko tarte bakoitza: 0,30 euro.
  • Zuri beltzean inprimatutako orria: 0.07 euro.
  • Koloretan inprimatutako orria: 0,09 euro.
  • Koloretan inprimatutako irudia: 0,60 euro.
  • Paper fotografikoarekin inprimatutakoa: 0,60 euro.
  • Disketean emandakoa:0,60 euro.

CD-ROMean emandakoa: 3 euro.

d.- Hirigintza kontsultak (dokumentua luzatzen bada): 40,05 euro.

e.- Digitalizatutako kartografiaren kopiak

  • Kartografia osoa diskettean: 248,95 euro.
  • Paperezko kopia (orri bakoitza): 13,45 euro.
  • Ploteatutako kopia (A-4): 10,15 euro.
  • Ploteatutako kopia (A-3): 13,45 euro.
  • Ploteatutako kopia (Ha): 201,85 euro.

f.-Dokumentuen konpultsak

  • 30.kopia arte (6 lehenak dohain): 0,10 euro/orriko.
  • 31.kopiatik aurrera: 0,20 euro/orriko.

D epigrafea: Hileta zerbitzua

a) Hilobiraketa eskubideak:

  • Panteoian edo berjan:36,80 euro.
  • Udal hilobi batetan (10 urtez): 285,65 euro.

b) Panteoia edo berja izateagatik:

  • Panteoia edo berja lagapenean jaso duenak, m2/urteko: 15,70 euro.

c) Lurraren kostea:

  • Panteoiak eraikitzeko, m2: 223,15 euro.

d) Eskualdaketengatik:

Lehenengo tarifa: Senar-emazte, guraso eta seme-alaben arteko oinordetza-eskualdaketak:

a) Panteoia edo berja eta bere lurra, m2: 36,80 euro.

b) Lurra, panteoi edo berjarik gabe, m2: 36,80 euro.

Bigarren tarifa: Lagapena edo beste edozein kontratu mota:

a) Panteoia edo berja eta bere lurra, m2: 73,70 euro.

b) Lurra, panteoi edo berjarik gabe, m2: 73,70 euro.

e) Gorpuzkiak lekualdatzeagatik:

  • Kanposantuko leku batetik bestera: 16,85 euro.
  • Herritik kanpo: 50,65 euro.

E epigrafea: Azokako zerbitzuak (hiruhilero)

  1. tarifa: Postu fijoak (euro/ m2): 8,55 euro.
  2. tarifa: Baserritarren postuak (euro/metro lineal.): 9,20 euro.
  3. tarifa: Behin-behineko saltzaileen postuak (euro/metro lineal): 17,70 euro.
  4. tarifa: Saltzaile berezien postuak (euro/ m2): 18,90 euro.

F epigrafea: Hirigintza baimenen emakida

  • 6.000 euro bitarteko aurrekontuak. Salbuetsiak.
  • 6.000 eta 18.000 bitarteko aurrekontuak: 93,85 euro.
  • 18.000 eta 300.000 bitarteko aurrekontuak: 281,20 euro.
  • 300.000 ?tik gorako aurrekontuak: 468,80 euro.

Lurzatiak banandu eta elkartzeko baimenak (euro/ m2(

  • Hiri lurzorua eta lurzoru urbanizagarria: 0,11 euro.
  • Lurzoru urbanizaezina (gehienez ere 100.000 m2): 0,01 euro.

Lehen erabilpenerako edo okupaziorako baimenak

  • Bost etxebizitza edota lokal arte, bakoitzeko: 40,05 euro.
  • Bost etxebizitza edota lokaletik gora, hurrengoak: 20,10 euro.
  • Industriak, 500 m2tik beherakoak: 271,90 euro.
  • 500 m2.tik gorako industriak: 544,15 euro.
  • Garajeek ez dute tasa hau ordainduko.

-a) Tasa ordaintzetik salbuetsita izango dira nekazal, abere eta baso ustiaketara espreski dedikatzen diren familia unitateek egiten dituzten instalazio edo eraikuntza-lanak, familia hori elkarte edo komunitatea ez den bitartean; Nekazal turismokoak ere salbuetsita egongo dira. Nekazal, abere edo baso ustiaketa partziala baldin bada, hau da, familia unitateko kideren batek beste jarduera bat burutzen badu, %50eko hobaria izango du zergaren kuotan, instalazio edota eraikuntza lanik egiten denean; betiere elkarte edo komunitatea ez bada.

Aipatutako onura fiskaletako bat eskuratu nahi duenak ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu:

*Hobaria izateko nahitanahiezko baldintza da Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian alta emanda eta kotizazioen ordainketan egunean egotea egiaztatzea. Hau betetzea ezinezkoa bada, obra proiektuan nekazaritza eta abere-hazkuntza ustiapena dela frogatzen bada aurreko baldintza betetzen dela ulertzen da.

*Nekazal Ganbararen egiaztagiria, titularraren jarduera zehaztuz, eta aipatutako ustiaketa nagusia den ala mistoa den zehaztuz.

*Zinpeko aitorpena, ingurugiroa errespetatuta eta jarduera nagusi edo misto gisa, ustiakuntzarekin jarraituko dela adierazten duena.

*Aurrez adierazitako baldintzak ez betetzeak zuzenean onurak galtzea ekarriko du, indarrean dagoen araudiaren arabera eragin ditzakeen bestelako egintzen kaltetan gabe.

-b) Tasaren ordainketatik salbuetsita daude fatxada pintatzeko obrak eta pintatu aurretik egin beharko direnak (zarpeatu, lijatu eta abar). Era berean, salbuetsita daude leiho, balkoi eta pertsianen aldaketa edo konponketak, aldaketa edo konponketa bizilagun guztiek egiten dutenean.

-c) 100eko 90eko hobaria, eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean, Udaleko Gizarte Ongizate Batzordearen oniritzia badute. Hobaria izango du, soilik, mugikortasuna oztopatzen duten traba arkitektonikoak kentzera bideratuta dauden obren aurrekontuaren zatiak.

-d) 13/1996 Foru Arauaren arabera Foru Aldundiak egitasmo estratejiko bezala izendatutako proiektuek %95eko hobaria izango dute.

-e) Babestutako birgaitze obrek %90eko hobaria izango dute tasa honen kuotan, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edo/eta dirulaguntza) jasotzen bada. Hobaria izateko, udalean aurkezten den aurrekontuaren eta Eusko Jaurlaritzan aurkezten diren fakturen arteko aldea %20koa baino handiagoa ezingo da izan. Halaber, Udalean eta Eusko Jaurlaritzan obra berberak eta gremio berdinak deklaratu beharko dira hobaria izateko.

-f) Monumentu historiko-artistikoetako obren kuotak % 90eko hobaria izango du, ondasuna kalifikatuta badago. Arau Subsidiarioen katalogoan ?grado de protección máximo eta medio? dutenek %50eko hobaria izango dute. ?Grado de protección básico? duten ondasunek ez dute hobaririk izango.?

-g) Suteek eta hondamendiek sortutako kalteak konpontzeko obrak salbuetsita egongo dira.

-h) 100eko 95eko hobaria, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira autokontsumoari begira. Dena den, hobari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioak Administrazio eskudunak homologatutako kolektoreekin hornituta egotea. Halaber, egitasmo horrek Eusko Jaurlaritzaren edo Foru Aldundiaren dirulaguntza izan behar du Udalak hobaria eman diezaion.

-i) 100eko 50eko hobaria, babes ofizialeko etxebizitzekin zer ikusia duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean.

Hobari desberdinak ez dira akumulatuko eta beti hobari altuena aplikatuko da.

Hobari edo salbuespen hauen onuradun izateko baldintzak, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergarentzako bere Ordenantza arautzaileak jasotzen dituen berberak izango dira.

G epígrafea: Establezimenduak irekitzeko baimenen emakida

Tasari loturik dagoen jarduera behin-betiko martxan jartzea ulertuko da irekitzeko baimena.

Establezimenduak irekitzeko baimenen emakida
IGOKA tramitatu
Jarduera gabe-euro tramitazioarekin-euro
Merkataritza 381,20 544,75
Zerbitzuak
eta garajeak
489,55 653,05
Industria
eta ostalaritza
653,05 816,60
Instalazioen legalizazioa
(Aire egokitua,
gas gordailuak...)
0 381,20
Jardueren legalizazioa 381,20 -

Titularitate aldaketetan, jarduerak jarraitzen duenean eta aldaketarik ez dagoenean, ez da tasa kitatuko.

  1. m2-tik gorako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduek eta solairuan eraikitako 500 m2 baino gehiagoko industrialek %100eko igoera izango dute Tasa Orokorrarekiko.

Lokaletako obrengatik egindako lekualdaketak eta derrigorrezko botatzeak eragindakoak salbuetsita egongo dira.

Salbuespenak:

1. Ondorengo hauek salbuetsita egongo dira tasa ordaintzetik, baina ez dagokion baimena eskuratzetik:

a)Lokaletako obrak direla eta larrialdiko behin-behineko egoerak eraginda lekuz aldatu beharra dutenak, baldin eta dagokion baimena badute.

b)Derrigortutako botatze-lanek, erorketek, suteek eragindako lekualdaketek, eta agindu edo xedapen ofizialak betetzeko egin direla frogatzen direnek.

2. Aurreko puntuko a) idazatian aipatutako salbuespena aurretiko lokala egokitu edo zaharberritu ondoren irekitzea hartzen du bere barne, 8 hilabete baino gehiago pasatu ez badira.

3. Lehen puntuko b) idazatiari dagokionean, salbuespen horrek aurretiko lokala egokitu edo zaharberritu, edo aurreko lokalaren ordezko lokal berria ere barne ulertzen ditu, baldin eta titularrak aurreko lokala lagatzeagatik inolako kalteordainik jaso ez badu.

4. Bi salbuespenen kasuan, derrigorrezkoa izango da irekiko den lokal berriak zaharraren azalera bera izatea eta jarduera bera burutzea.

Hobariak:

1.- Kuotaren % 50eko hobaria izango dute toki ezegokian (nahiz eta baimendua edo toleratua izan) dauden lokal edo establezimenduak Udal Administrazioak egokitzat jotzen dituen tokietara eramaten direnean, lokal berrian ere lehengo jarduera bera garatzeko bada.

2.- Ondoko hauek kuotaren % 80ko hobaria izango dute:

a) Senar-emazte eta aitzineko eta ondorengoen arteko titular aldaketak.

b)Elkarte Ez Anonimoen izen sozialaren aldaketa, bazkideren baten heriotzagatik bada.

H epigrafea: Autotaxien eta gainerako alokairu ibilgailuen eta autoeskoletakoen baimenak luzatzeko zerbitzuak

Lehenengo epigrafea: Taxista lanetan iharduteko baimenak

  • Baimenaren udal emakida bakoitzeko: 1.095,95 euro.
  • Baimenen erabilera eta ustiapena, urtean: 15,35 euro.
  • Lizentzia eskualdatzeko baimenagatik: 1.466,05 euro.

Epigrafe honetako baimenak "mortis causa" dela medio eskualdatzerakoan, kuotaren %80ko hobaria izango dute

Bigarren epigrafea: Txoferrik gabeko ibilgailuen alokairuko baimenak

  • Baimenaren udal emakida bakoitzeko: 160,40 euro.
  • Baimenen erabilera eta ustiapena, urtean: 15,40 euro.

Hirugarren epigrafea:Baimendutako emakidadun ibilgailuen aldaketa: 17,65 euro.

I epigrafea: Ibilgailuak ibilgetzea eta bide publikotik kentzea

a) Bide publikotik kendu eta udal depositura eramateagatik, 25,15 euro eta 6,80 euro gehiago bertan egiten duen egun bakoitzeko, ibilgailua depositura eraman eta hurrengo egunetik hasita.

b) Ibilgetzeagatik, 7,95 euro.

Hori guztia egindako arau-urraketaren salaketagatik dagokion isunaren zenbatekoaz aparte, aurretik jarri eta ordaindu gabe daudenak ere gaineratuz.

J Epigrafea : Ur-hornidura zerbitzua:

  • 1. etxeko erabilera (euro/m3):
    • 40 m3 arte, hiruhilabetero: 0,63 euro.
    • 40 m3tik gora: 1,31 euro.
  • 2. Merkataritza eta zerbitzuak:
    • 40 m3 arte, hiruhilero: 0,63 euro.
    • 40 m3tik gora: 1,31 euro.
  • 3. Industria, ostalaritza eta merkatalguneak, ondorengoak barne:

+Harategi eta arraindegiak

+Iturgin, igeltsero, aroztegi, margolari eta beste gremio guztiak

+Ibilgailu tailerrak

  • 50 m3 arte, hiruhilero: 0,96.
  • 50 m3tik gora: 1,17.
  • 4. Jabe komunitateetako kontadore bakarra (ur-beroa), minimo gabe:
  • Erabiltzaile kopurua x 20 m3 arte, hiruhilero 0,63 euro.
  • Erabiltzaile kopurua x 20 m3tik gora, hiruhilero 1,31 euro.

Tarifa hau aplikatzeko baldintza hau betebeharko da: Udalean deklarazio bat aurkeztu beharko dute ur-beroaren erabiltzaile kopurua zein den azalduz.

5. Kontadoreen kontserbazioa

  • 20 mm.tik beherakoak: 2,05 euro.
  • 25 mm.koak: 3,30 euro.
  • 30 mm.koak: 4,32 euro.
  • 40 mm.koak: 10,73 euro.
  • 50 mm.koak: 15,31 euro.
  • 65 mm.koak: 18,99 euro.
  • 80 mm.koak: 24,22 euro.
  • 100 mm.koak: 29,60 euro.

6. Lotuneen kontserbazioa

  • Tarifa 1-ekoak 0,72 euro.
  • Tarifa 2-koak 0,72 euro.
  • Tarifa 3-koak 3,32 euro.

7. Sarera lotzeko eskubideak

  • Abonatuaren zerbitzuko alta, lehen aldiz: 31,83 euro.
  • Sare orokorrerako lotura, lehen aldiz: 100,32 euro.

"Bergarako edateko ur hornidurari buruzko Araudia" epigrafe honen osagarri izango da.

K epigrafea: Igerileku eta kiroldegiko instalazioak erabiltzea.

1.Tarifa. Indibidualak igerilekuarekin

  • 18 urtetik beherakoak: 62,80 euro.
  • 18 urtetik gorakoak: 94,70 euro.
  • Langabetuak,ikasleak
  • Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)
  • Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)>LGS: 61,55 euro.

2.Tarifa. Familiarra

  • 2 kide LGS 124,70 euro.
  • 3-4 kide edo gehiago LGS 132,80 euro.
  • Pentsiodun senar-emazteak LGS 109,70 euro.

3.Tarifa. Indibidualak igerileku gabe

  • 18 urtetik beherakoak 32,50 euro.
  • 18 urtetik gorakoak 49,00 euro.
  • Langabetuak,ikasleak
  • Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)
  • Jubilatu (65 urtetik gorakoak),elbarritu(>65%)>LGS 31,90 euro.

4.Tarifa. Familiarra igerileku gabe

  • 2 kide LGS 64,55 euro.
  • 3-4 kide edo gehiago LGS 68,70 euro.
  • Pentsiodun senar-emazteak LGS 56,75 euro.

5. Tarifa. Debagoieneko kirol txartela.

  • 18 urtetik beherakoak, Langabetuak,ikasleak
  • 18 urtetik gorakoak 112,90 euro.
  • Familiarra (20 urte beherako seme-alabekin) 157,30 euro.

6. Tarifa. Debagoieneko kirol txartela (Plus aukera Arrasate).

  • 18 urtetik beherakoak, langabetuak, ikasleak
  • 18 urtetik gorakoak 150,50 euro.
  • Familiarra (20 urte beherako seme-alabekin) 232,65 euro.

7. Tarifa. Sarrerak

  • 18 urtetik beherakoak 2,55 euro.
  • 18 urte edo gehiagokoak 3,75 euro.
  • 10 bainutarako bonoak
  • 18 urtetik beherakoak 20,90 euro.

*18 urte edo gehiagokoak 34,35 euro.

  • 15 lagunetatik gorako taldeak (umeko) 1,35 euro.
  • Karneta berregitea 2,05 euro.

8. Tarifa. Igeriketa Ikastaroak

  • Ez abonatuak: 59,85.
  • Abonatuak: 40,35.
  • Langabetu,etxekoandre eta jubilatuak (arratsaldeko ikastaroak)
    • Ez Abonatuak 22,85.
    • Abonatuak 16,15.
  • Igeriketa egokitua
    • Astean behin 12,60.
    • Astean bitan 20,70.

9 Tarifa. Sauna eta Solarium

Tarifa. Sauna
Sauna
Abonatuak Ez abonatuak
Saio bat 3,40 5,55
5 saio 14,25 22,25
10 saio 25,90 43,05

Tarifa. Solarium
Solarium
Abonatuak Ez abonatuak
Saio bat 3,90 5,70
5 saio 18,10 26,30
10 saio 34,95 51,15

10. Tarifa. Gimnasioa

Ez abonatuak (erabilera bakarra): 2,40.

11. Tarifa. Materialen alokairua

Hamaken zerbitzua:

  • 15:00ak arte: 0,75.
  • 15:00etatik 21:00ak arte: 1,35.
  • Egun osoa: 2,10.

12. Tarifa. Kiroldegiko zerbitzuen erabilera

  • Kantxa osoa (ordu bakoitzeko) 25,90.
  • Kanpoko pistaren alokairua orduko: argia barne 9,30 eta argi gabe, 6,20.
  • Rokodromoa:
    • U.K.Z.ko edota P.M.T. bazkideentzat dohainik.
    • Gainontzekoak: Saio bat 3,00.
  • Gimnasioa:
    • U.K.Z.ko bazkideentzat dohainik.
    • Gainontzekoak: Saio bat 2,40.
  • Futbito txapelketa: talde bakoitzeko 129,40.
  • Tenis pistaren alokairua orduko 3,40.
  • Tenis pistaren argiaren erabilera orduko 1,35.

13. Tarifa. Mantenimendu Gimnasia eta Aerobic Ikastaroa

  • Abonatuak, hilero: astean hiru egun 16,85 eta astean bi egun 13,45.
  • Ez abonatuak, hilero, astean hiru egun 23,60 eta astean bi egun 19,55.

14. Tarifa. Tenisa

  • Abonatuak, hilean 20,20.
  • Ez abonatuak, hilean 26,30.

15. Tarifa. Dantza

  • Abonatuak, hilean 22,75.
  • Ez abonatuak, hilean 29,00.

16. Tarifa. Uda kanpaina

Tarifa. Uda kanpaina
Uda kanpaina
Abonatuak Ez abonatuak
Haur igeriketa 16,15 19,35
Igeriketa eta
beste jarduerak
12,95 16,15
Multiaktibitatea 25,90 32,30
Txanda bakarreko
jarduerak
13,95 17,25

17. Tarifa. Jarduera Fisiko Egokitua

  • Abonatuak, hiruhileko kuota 43,80.
  • Ez abonatuak, hiruhileko kuota 49,15.

18. Tarifa. Frontoien alokairuak

  • Udal pilotalekua orduko 7,00.
  • Udal pilotalekua orduko, argiarekin 9,80.
  • Beste pilotalekuak orduko 3,40.
  • Beste pilotalekuak orduko, argiarekin 4,75.

19. Tarifa. Yoga: 2 egun, 3 ordu astean

  • Abonatuak, hileko kuota 16,30.
  • Ez abonatuak, hileko kuota 22,80.

Oharrak

  • Elbarrituei 1. tarifan zehazten dena ezarriko zaie, %65eko gorako elbarritasun maila baldin badute.
  • 2001.urtean edo lehenago jaiotako umeek bazkide karneta edo sarrera ordaindu beharko dute.

-Tarifa familiarrean, Famili Unitatetzat ondorengoa joko da: senar-emazteak eta 25 urte baino gutxiago duten eta ikasten edo lanik gabe dauden seme-alabak. Azken hauek justifikatu egin beharko dute beren egoera. Bestalde, senar-emazteen ordez pertsona bakarra ere izan liteke baina banandua, alarguna edo seme-alabak dituen ezkongabea izanez gero bakarrik.

  • 1. eta 2. tarifak irailaren 1etik aurrera %50ean murriztuko dira. - "1. tarifa indibiduala" idazatian, jubilatuen kasuan, bi ezkontideen diru-sarrerak hartuko dira kontutan.

LGS= Lanbidearteko Gutxienezko Soldata

L epigrafea: Udal Euskaltegia

03-04 ikasturteko tarifak.

Ikastaro Mota Prezioa eurotan.

  • 2 ordukoa (iraila-ekaina) 320.
  • 5 ordukoa (urria-otsaila) 437.
  • 2,5 ordu x 2 (EGA) 160.
  • 1,5 ordu x 3 (AHOZ AHO) 148.
  • 4 ordukoa (urria-ekaina) EGA 120.
  • 2 orduk x 2 (urria-ekaina) 132.
  • 2 ordukoa (otsaila-ekaina) 160.
  • ,5 ordu x 2 (otsaila-ekaina) EGA 80.
  • 1,5 ordu x 3 (otsaila-ekaina) AHOZ AHO 74.
  • 5 ordukoa (otsaila-ekaina) 437.
  • 4 ordukoa (otsaila-ekaina) EGA 60.
  • 2 orduk x 2 (otsaila-ekaina) 66.

M epigrafea: Etxez-etxeko Zerbitzua

Autonomoen eta abenduaren 22ko 72/2002 Foru dekretua indarrean sartu aurreko menpeko kasuen oinarrizko tarifa: 8,08 euro/orduko.

Beste menpeko guztiei aldian aldiro Gipuzkoako Foru Aldundiak definitutako prezioak aplikatuko zaizkie.

N epigrafea: Eguneko egonaldietarako zentrua

Eguneko egonaldietarako zentrua
Uda kanpaina
Bergararrentzat euro/eguneko Kanpokoentzat euro/eguneko
Oinarrizko zerbitzua 11,99 31,27
Elikadura 1,97 5,71
Garraioa 1,50 4,61

Guztientzat gutxienezkoa 1,88 euro/eguneko

Ñ epigrafea: Mizpirualde Zaharren Egoitzan zerbitzuak emateari buruzkoa

I.-XEDAPEN OROKORRA

1.-artikulua.-

Uztailaren 5eko11/1989 Foru Arauak, Toki Haziendak arautzen dituenak, 43. artikulutik 50. artikulura ezartzen duenari jarraituz, Mizpirualde Zaharren Egoitzako zerbitzuak eskaintzeagatik tasak ezarri eta exigitzen dira.

II.-EZARPEN EREMUA

2. artikulua.-

Ordenantza hau udalerri guztian izango da aplikagarria.

III.-SUBJEKTU PASIBOA

3.-artikulua.-

Egoitzan bizi diren edo bizi izango diren pertsonek ordaindu beharko dute tasa hau.

IV.-PREZIOA ORDAINTZEKO DERRIGORTASUNA

4. artikulua.-

Egoitzak pertsona onartzen duen une berean sortzen da tasa ordaintzeko derrigortasuna.

V.-KUOTAK

5. artikulua.-

2004rako kuotak ondorengoak izango dira:

A) 2001-01-01 BAINO LEHEN SARTU DIRENENTZAT:

A-1.-1994-01-01 baino lehen sartu direnentzat:

  • Logela bikoitza (Bergara, Elgeta eta Antzuolako residenteentzat) 550,00 euro.
  • Logela bikoitza (kanpoko herrietako residenteentzat) 594,00 euro.
  • Banako gela 639,00 euro.

A-2.-1993-12-31 baino geroago sartu direnentzat:

  • Elbarritua ez den residentearen kuota 751,00 euro.
  • Residente elbarrituaren kuota 835,00 euro.

B) 2000-12-31 baino geroago eta 2002-07-01 baino lehenago sartu direnentzat:

  • Elbarritua ez den residentearen kuota 774,00 euro.
  • Residente elbarrituaren kuota 1.006,00 euro.
  • Residente elbarritu handiaren kuota 1.178,00 euro.

C) 2002-06-30 baino geroago sartzen direnentzat:

  • Elbarritua ez den residentearen kuota 959,00 euro.
  • Ezinduen kuota: Apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretua, Gipuzkoako adineko pertsona ezinduentzako lekuak eskatu eta emateko arauak esaten duenaren arabera egingo da.

D) Aldi baterako egonaldiak

Dagokion foru arauan azaltzen denera egokituko da.

E) KONTUAN HARTZEKO BESTE PUNTU BATZUK

E-1.- A) ETA B) EN APLIKATZEKO

Urtean zehar residentearen elbarritu edo ez kondizioa aldatzen bada kuota ere era berean aldatuko da.

E-1-1.- 1994-01-01 baino lehen sartu eta egoiliarrak bere hileko pentsioa besterik ez badauka (bestelako ondasunik ez badauka), honela kalkulatuko da bere kuota: hileko pentsioaren %75 (artikulu honetako A-1 idazatian ezarritako gehienezkora iritsi arte). Beste %25 bere erabilera librerako geldituko litzateke, eta kopuru hau ezin izango da urte horretako hileko Gutxieneko Lanbidearteko Soldataren %20a baino bajuagoa izan.

E-1-2.- 1993-12-31tik hona eta 2002-07-01a baino lehenago sartutakoen kasuan, eta egoiliarrak bere hileko pentsioa besterik ez badauka (bestelako ondasunik ez badauka), honela kalkulatuko da bere kuota: hileko pentsioaren %75 (artikulu honetako A-2 idazatian ezarritako gehienezkora iritsi arte). Beste %25 bere erabilera librerako geldituko litzateke, eta kopuru hau ezin izango da urte horretako hileko Gutxieneko Lanbidearteko Soldataren %20a baino bajuagoa izan. Eta kasu hauetan, hileko pentsioa kalkulatzeko aparteko soldaten (estrak) zati proportzionalak era zenbatu egingo dira.

E-1-3.-Egoiliarrak finantza ondasunik- dirua edo aurrezki kontuak edo finantzarioak- baldin badauzka, izendatutako kuota ordaindu beharko du, bere pentsio mailari begiratu barik; pentsioaren %75aren kuota ordaintzekotan, urtean bere erabilera librerako geratuko litzaiokeen kopurua eta bere finantza-ondasunen kopurua berdinak izan arte.

E-1-4.-Egoiliarrak ondasun higiezinak besterik ez badauzka, E-1-1 eta E-1-2., idazatietan zehaztutako prozedura jarraituko da kuota kalkulatzeko.

E-1-5.-2002-07-01 baino lehenago sartutakoek ere aukera izango dute horrela adierazten badute 20/2002 dekretuan jartzen duenaren arabera ordaintzeko.

VI. GESTIORAKO ARAUAK

2002-06-30 baino geroago sartutakoei eta lehenago sartutakoek horrela eskatzen baldin badute 20/2002 foru dekretua aplikatuko zaie.

Beste kasuentzat:

1º.- Zorraren errekonozimendua: egoiliarrak kuota nominala ordaintzen ez badu, zorraren errekonozimenduko eskritura egingo da Notarioaren aurrean eta egoiliarrak Fundazioarekin dituen betebehar ekonomikoak jasoko dira bertan. Horrekin batera, hilero zor duen kopurua (kuota nominalaren eta ordaindutako kuotaren arteko aldea) sinatuko du, hartarako diseinatuko diren orrietan.

Egoiliarrak bere buruaren jabe izatea eragozten dion ezgaitasun fisiko zein psikiko larriak balitu, ezgaitasuna lortzeko tramitazioa egingo da prozedura judizialean izendatzen den tutoreak sinatu beharko du kasu horretan Zorraren errekonozimenduko eskritura.

2º.- Egoiliarra hiltzen denean, Fundazioak egindako zorra kobratu egingo du, zor duen kopurua bere aurrezki-kontuetatik kobratuz, halakorik balego.

Ondasun higiezinak baditu, zor den kopurua ordainduz kitatu ahal izango dute zorra legezko oinordekoek.Hala egin ezean, Egoitzak zorraren gainean duen eskubidea gauzatuko du, legez dagozkion era eta prozedura erabiliz. Fundazioak hildakoaren hiletako gastuak ordaintzea garantizatuko du, gastu horiei aurre egiteko ondasunik ez badago.

3º.- Egoiliarraren ondasunetan aldaketak izatearen ondorioz sortzen diren betebehar ekonomikoak honela zehazten dira:

3-1.-Sarrerako eskaria egitean, asken BOST URTEetan familiako edo beste inoren aldeko eskualdaketarik ez duela egin aitortuko du.

3-2.-Zorraren errekonozimendua egitean, bere ondarean gertatzen den edozein gorabeheraren berri Fundazioari emateko konpromezua hartuko du.

4º.- Ordaintzeko era: egoiliarrak hilabetea pasa ondoren ordainduko du kuota bakoitza, ondoren azaltzen diren moduetako edozein erabiliz:

a) Ordainketa eskudirutan eginez.

b) Titular gisa dagoen kontuetatik hilero kuota atera dezan Egoitzari baimena emanez.

VI AZKEN XEDAPENA

10. artikulua

Ordenantza hau indarrean izango da aldaketaren bat edo indargabetzea erabakitzen ez den artean, eta 5. Artikuluan jasotzen diren kuotak 2004 ekitaldirako tasak izango dira.

O epigrafea: Fraiskozuriko udal frontoiari buruzkoa

1.- Eskuz jokatzeko ordu bateko alokairua:

  • argi gabe 7,00 euro.
  • argiarekin 9,80 euro.

2.- Pilota partidua ez den beste edozein ekitaldi antolatzeko alokairua: 67,30 euro/eguneko

3.- Pilota partidua ez den beste edozein ekitaldiren ondorengo derrigorrezko garbiketa bakoitzeko:

  • beheko aldearena 159,40 euro.
  • beheko eta goiko aldearena 212,15 euro.

4.- Udal taulatua, udaleko langileek muntatzea eta kentzea:

a) 7,5 x 6 m-ko taulatua: 1.306,50 euro.

b) 10 x 8 m-ko taulatua: 1.671,70 euro.

c) 12 x 8 m-ko taulatua: 2.053,95 euro.

5.- Udal taulatua, norberak muntatzea eta kentzea (udal langile baten presentzia derrigorrezkoa izango da):

a)7,5 x 6 m-ko taulatua: 243,70 euro.

b)10 x 8 m-ko taulatua: 278,50 euro.

c)12 x 8 m-ko taulatua: 313,35 euro.

6.- Taulatu pribatua, norberak muntatzea eta kentzea (udal langile baten presentzia derrigorrezkoa izango da):

a)45 m2 edo gutxiagoko taulatua: 104,50 euro.

b)46 eta 80 m2 arteko taulatua: 139,30 euro.

c)81 m2 edo gehiagoko taulatua: 174,10 euro.

7.- Moketa jartzea eta jasotzea 125,50 euro.

P epigrafea: Txakurtegia.

Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzaren arabera, tasa hauek ezarriko dira:

  • Animalia jasotzeagatik 14 euro.
  • Animalia txakurtegian egoteagatik: 3 euro/eguneko.
  • Animaliaren errenuntzia (33-4. artikuluan jasotako kasuan)139 euro.

Zerbitzua arautzen duen ordenantzak epigrafe honen izaera osagarria izango du.

Q epigrafea: Zabalotegiko aretoa.

Zabalotegiko aretoa erabiltzeagatik (Orfeoia izan ezik) ondorengo tasak ezartzen dira:

  • Egun erdiz 7,20 euro.
  • Egun osoa 14,40 euro.

R epigrafea: Kamioi grua.

Kamioi grua erabiltzeagatik ondorengo tasak ezartzen dira: 57,70 euro/irteerako

Zerbitzua eman beharreko tokia Bergaratik 15 km. baino gehiagora balego, gainera, 0,33 euro/kilometroko.

Kasu guztietan udal txoferrak sartutako lanorduen kostua erantsiko da.

C, F eta G epigrafeendako oharra: Eskaera egiteko orduan Udalak autolikidazio errejimenean ordainaraziko du tasa hau.

Honako hauek dira funtzionamendurako arauak:

  • Autolikidazioa egiteko epea: eskaera aurkezten denetik zenbatuta, 10 eguneko gehienezko epea izango da.
  • Aurreko idazatian xedatutakoa bete ezean, azaroaren 26ko 30/1992ko Legearen 42.1. artikuluak dioenari jarraituaz, eskatzaileak bere eskaerari uko egin diola ulertuko da, eta bestelako tramitaziorik gabe artxibatu egingo da.
  • Autolikidazioa egiteko, udal-bulegoetan horretarako prestatuta dagoen inprimakia bete, eta kasu bakoitzean behar den dokumentazioa (aurrekontua, fakturak, etabar) aurkeztu beharko da.
  • Obra tasa gehi eraikuntza zerga 6.000 ?tik gorakoa denean, zerga autolikidazio errejimenean eskatuko da baina zergadunak ordainketaren atzerapena edo zatiketa eskatu ahal izango du, beti ere, dagokion interesa ere ordainduz, autolikidazioa egin behar zen momentutik sortutakoa.

Alkatea, Idazkaria eta Kontuhartzailea.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI